The Barefoot Contessa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Barefoot Contessa
La condesa descalza ava gardner.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1954
Jatorrizko izenburua The Barefoot Contessa
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak eta Italia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film erromantikoa, flashback filma Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena 128 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Joseph L. Mankiewicz
Gidoigilea(k) Joseph L. Mankiewicz
Antzezlea(k)
Ava Gardner
Humphrey Bogart
Edmond O'Brien
Valentina Cortese
Rossano Brazzi
Franco Interlenghi
Bianca Maria Fusari
Alberto Rabagliati
Marius Goring
Elizabeth Sellars
Warren Stevens
Mari Aldon
Renato Chiantoni
Bessie Love
Tonio Selwart
Enzo Staiola
Helena Makowska


[[Kategoria:Edmond O'Brienek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Bianca Maria Fusarik Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Marius Goringek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Warren Stevensek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mari Aldonek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Helena Makowskak Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Joseph L. Mankiewicz
Robert Haggiag Itzuli
Angelo Rizzoli

[[Kategoria:Robert Haggiagek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea United Artists
Edizioa William Hornbeck Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Arrigo Equini Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Mario Nascimbene
Argazki-zuzendaria Jack Cardiff
Jantzi-diseinatzailea Sorelle Fontana Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Frantzia
Historia
Jasotako sariak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
27th Academy Awards
Nominazioak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
27th Academy Awards

Edmond O'Brien

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
27th Academy Awards

Joseph L. Mankiewicz
Kanpo loturak

The Barefoot Contessa (ingelesaz Kondesa Oinutsia) 1954ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako drama filma bat da. Humphrey Bogart, Ava Gardner eta Edmond O'Brien aktoreek antzeztu zuten.

Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Edmond O'Brien) irabazi zuen, eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Joseph L. Mankiewicz) izendapena jaso ere.

Mankiewiczek istorioa sortzeko Errauskineren ipuinean oinarritu zen, baina film honetako kontakizunari drama eta tragedia gehiago gehitu zion.

Erromako Cinecittà estudioetan osorik filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harry Dawes (Humphrey Bogart) estatubatuar zinema zuzendaria Torlato-Favrini kondesaren hiletara iritsi bertaratu berri da, iraganean María Vargas (Ava Gardner) espainiardantzari eta aktore ederra zena, berak ospetsu bilakatu baitzuen. Hortik aurrera, Harryk Madrilgo flamenko dantza areto batean nola topatu zuen oroitzen hasiko da, eta Kirk Edwards (Warren Stevens) aberats eta zinema ekoizle independientea Maríaren edertasunaz nola txundituta gelditu zen, eta hark ekoiztu eta Dawesek zuzenduko zuen hurrengo filmeko emakumezko paper protagonista nola eskeini zion ere.

Hasiera batean Maríak eskeintzari uko egingo dio, baina zuzendariak konbentzitu eta filmak sekulako arrakasta izango du, beste bi filmek jarraituko diotelarik. Baina Maríaren izarraren gailentzearekin bat, bere maitasun bizitzaren porrota ere jazoko da. María ez dago pozik eta bere independentzia sutsuki defendatzen du, hortaz Edwards petral eta gonazaleak bertan behera utziko du, aurretik bera eta oraindik aberatsagoa den Alberto Bravano (Marius Goring) hegoamerikar enpresariarekin batera Kosta Urdinera kirolontziz joan eta bere maitaleetako bat izateko ahaleginek huts egin ondoren. Halere, Maríak ez die bere babesle boteretsuei berarekin oheratzen utziko, aldiz maila sozial apalagoko gizonekin oheratuko da, gainera haiei dirua ordaintzeaz gain, berataz aprobetxatuko dira. Behin batez, Kosta Urdinean dela, Vicenzo Torlato-Favrini (Rossano Brazzi) ezagutu eta hartaz txora-txora eginda maiteminduko da, biak ezkonduz Ezkontza gauean Vicenzok Maríari Lehen Mundu Gerran jasandako zauri baten ondorioz sexu harremanak izateko ez gaitua gelditu zela aitortuko dio, hortaz María le confiesa que es impotente como resultado de una herida de guerra, durante la II Guerra Mundial, y la ardiente María kartsu eta sexuzaleak kondearen familiako auto gidariarekin abentura bat izan eta haurdun geldituko da, honela bere senar maiteak ondorengo bat izan dezan. Harry Italian dagoela Maríarekin elkartu eta haurdun dagoela aitortuko dio. Baina Maríak senarrari guztia kontatu aurretik, Vincenzok biak elkarrekin topatu eta tiroz hilko ditu. Orduantxe, Harry bertaratuko da, baina kondearei ez dio María hardun zegoela esango.

Filmaren amaiera hasieranko unera itzuli eta María Vargasen hiletarekin amaitzen da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Barefoot Contessa Aldatu lotura Wikidatan