Cleopatra (1963ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cleopatra
1963 Cleopatra trailer screenshot (78).jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua Cleopatra
Izenburua euskaraz Kleopatra
Urtea 1963
Estreinaldia 1963ko ekainaren 12a
Generoa Historia, biografia, drama, amodioa
Herrialdea  Erresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
SuitzaSuitza
Iraupena 248 minutu
Aurrekontua 44 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Joseph L. Mankiewicz
Darryl F. Zanuck (krediturik gabe)
Rouben Mamoulian (krediturik gabe)
Ekoizleak
Walter Wanger
Peter Levathes
Gidoilariak
Sidney Buchman
Ranald MacDougall
Joseph L. Mankiewicz
Ben Hecht (krediturik gabe)
Aktoreak
Elizabeth Taylor
Richard Burton
Rex Harrison
Roddy McDowall
Martin Landau
Hume Cronyn
George Cole
Musikagileak
Alex North
Argazkilariak
Leon Shamroy
Jack Hildyard (krediturik gabe)
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Cleopatra (euskaraz Kleopatra) 1963ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Elizabeth Taylor, Richard Burton, Rex Harrison, Roddy McDowall, Martin Landau, Hume Cronyn eta George Cole.

Filma izan zuen diru kostu handiarengatik ospetsu bilakatu zen, baita eragin zituen finantza arazoengatik ere. Halere salmentei dagokienez arrakastatsua izan zen, 1963. urtean 5,7 milioi dolarrekin irabazi gehien lortu zituen filma izan baitzen, halere filmaren 44 miloi dolarretako aurrekontua berreskuratzeko urte oso bat behar izan zuenez, ez zen filma arrakastatsua bezala jo izan.

Bederatzi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, lau irabazi zituelarik: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (kolorea) (Leon Shamroy), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (kolorea) (John DeCuir, Jack Martin Smith, Hilyard Brown, Herman Blumenthal eta Elven Webb), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Irene Sharaff, Vittorio Nino eta Irene Sharaff) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Emil Kosa Jr.).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Zesarrek Ponpeio guduan garaitu eta Ponpeio Egiptora ihes egiten du. Hortaz, Zesar haren atzetik Egiptora joatea derrigortua da, han bide batez Kleopatra VII.a eta bere anaia Ptolomeo XIII.aren arteko gerra zibila ekiditen saiatzeko. [[Alexandriara ailegatu bezain laster Ptolomeo eta haren aholkulariek Zesarri Ponpeioren burua erakuysiko diote, bere etsaia zelako Zesarri atsegin egiteko asmoz.

Zesarrek bertako jauregian ostatu hartu bezain laster Kleopatra ezagutzeko abagunea izanen du, bereahala Zesar emakume gaztearen edertasunaz erakarria sentituko da, berau Egiptoko erregina gisa ezarri eta harekin Zasarion izeneko semea izan ondoren bere legezko emaztea bilakatuko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cleopatra (1963ko filma) Aldatu lotura Wikidatan