The Barefoot Contessa
The Barefoot Contessa (ingelesaz Kondesa Oinutsia) 1954ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako drama filma bat da. Humphrey Bogart, Ava Gardner eta Edmond O'Brien aktoreek antzeztu zuten.
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Edmond O'Brien) irabazi zuen, eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Joseph L. Mankiewicz) izendapena jaso ere.
Mankiewiczek istorioa sortzeko Errauskineren ipuinean oinarritu zen, baina film honetako kontakizunari drama eta tragedia gehiago gehitu zion.
Erromako Cinecittà estudioetan osorik filmatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harry Dawes (Humphrey Bogart) estatubatuar zinema zuzendaria Torlato-Favrini kondesaren hiletara iritsi bertaratu berri da, iraganean María Vargas (Ava Gardner) espainiardantzari eta aktore ederra zena, berak ospetsu bilakatu baitzuen. Hortik aurrera, Harryk Madrilgo flamenko dantza areto batean nola topatu zuen oroitzen hasiko da, eta Kirk Edwards (Warren Stevens) aberats eta zinema ekoizle independientea Maríaren edertasunaz nola txundituta gelditu zen, eta hark ekoiztu eta Dawesek zuzenduko zuen hurrengo filmeko emakumezko paper protagonista nola eskeini zion ere.
-
María Vargas
(Ava Gadner). -
Harry Dawes
(Humphrey Bogart) -
María Vargas
(Ava Gadner).
Hasiera batean Maríak eskeintzari uko egingo dio, baina zuzendariak konbentzitu eta filmak sekulako arrakasta izango du, beste bi filmek jarraituko diotelarik. Baina Maríaren izarraren gailentzearekin bat, bere maitasun bizitzaren porrota ere jazoko da. María ez dago pozik eta bere independentzia sutsuki defendatzen du, hortaz Edwards petral eta gonazaleak bertan behera utziko du, aurretik bera eta oraindik aberatsagoa den Alberto Bravano (Marius Goring) hegoamerikar enpresariarekin batera Kosta Urdinera kirolontziz joan eta bere maitaleetako bat izateko ahaleginek huts egin ondoren. Halere, Maríak ez die bere babesle boteretsuei berarekin oheratzen utziko, aldiz maila sozial apalagoko gizonekin oheratuko da, gainera haiei dirua ordaintzeaz gain, berataz aprobetxatuko dira. Behin batez, Kosta Urdinean dela, Vicenzo Torlato-Favrini (Rossano Brazzi) ezagutu eta hartaz txora-txora eginda maiteminduko da, biak ezkonduz Ezkontza gauean Vicenzok Maríari Lehen Mundu Gerran jasandako zauri baten ondorioz sexu harremanak izateko ez gaitua gelditu zela aitortuko dio, hortaz María le confiesa que es impotente como resultado de una herida de guerra, durante la II Guerra Mundial, y la ardiente María kartsu eta sexuzaleak kondearen familiako auto gidariarekin abentura bat izan eta haurdun geldituko da, honela bere senar maiteak ondorengo bat izan dezan. Harry Italian dagoela Maríarekin elkartu eta haurdun dagoela aitortuko dio. Baina Maríak senarrari guztia kontatu aurretik, Vincenzok biak elkarrekin topatu eta tiroz hilko ditu. Orduantxe, Harry bertaratuko da, baina kondearei ez dio María hardun zegoela esango.
Filmaren amaiera hasieranko unera itzuli eta María Vargasen hiletarekin amaitzen da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Humphrey Bogart: Harry Dawes
- Ava Gardner: Maria Vargas
- Edmond O'Brien: Oscar Muldoon
- Marius Goring: Alberto Bravano
- Valentina Cortese (kredituetan Valentina Cortesa): Eleanora Torlato-Favrini
- Rossano Brazzi: Vincenzo Torlato-Favrini kondea
- Elizabeth Sellars: Jerry
- Warren Stevens: Kirk Edwards
- Franco Interlenghi: Pedro Vargas
- Mari Aldon: Myrna
- Bessie Love: Eubanks andrea
- Diana Decker: Emakumezko ilehori mozkortua
- Bill Fraser: J. Montague Brown
- Alberto Rabagliati: Nightclubeko nagusia
- Enzo Staiola: Zerbitzaria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Barefoot Contessa filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Barefoot Contessa filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1954ko filmak
- Joseph L. Mankiewiczek zuzendutako filmak
- Joseph L. Mankiewiczek idatzitako filmak
- Ava Gardnerrek antzeztutako filmak
- Humphrey Bogartek antzeztutako filmak
- Edmond O'Brienek antzeztutako filmak
- Valentina Cortesek antzeztutako filmak
- Rossano Brazzik antzeztutako filmak
- Franco Interlenghik antzeztutako filmak
- Alberto Rabagliatik antzeztutako filmak
- Elizabeth Sellarsek antzeztutako filmak
- Mari Aldonek antzeztutako filmak
- Renato Chiantonik antzeztutako filmak
- Bessie Lovek antzeztutako filmak
- Tonio Selwartek antzeztutako filmak
- Enzo Staiolak antzeztutako filmak
- Maria Zanolik antzeztutako filmak
- Olga San Juanek antzeztutako filmak
- Joseph L. Mankiewiczek ekoitzitako filmak
- Angelo Rizzolik ekoitzitako filmak
- United Artistsek ekoitzitako filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Aktoreei buruzko filmak
- Madrilen girotutako filmak
- Frantzian girotutako filmak
- Italian girotutako filmak