Daphne du Maurier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daphne du Maurier
Young Daphne du Maurier.jpg
Daphne du Maurier 1930 urte inguruan.
Bizitza
Jaiotza Londres1907ko maiatzaren 13a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Par (Kornualles) eta Kornualles1989ko apirilaren 19a (81 urte)
Familia
Aita Gerald du Maurier
Ama Muriel Beaumont
Ezkontidea(k) Frederick Browning (en) Itzuli  (1932ko uztailaren 19a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, antzerkigilea, biografoa eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak Rebecca (en) Itzuli
The Scapegoat (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa Gothic literature (en) Itzuli
IMDb nm0238898
dumaurier.org

Daphne du Maurier (Londres, Erresuma Batua, 1907ko maiatzaren 13a – Par, Kornualles, Erresuma Batua, 1989ko apirilaren 19a) idazlea izan zen, Ingalaterrako irakurrienetako bat. Haren eleberriei giro gotikoa darie, eta maitasuna, abentura, herrimina eta suspensea bezalako osagaiak dituzte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daphne du Maurier Londresen jaio zen, hiru alabatan erdikoa. Gurasoak Sir Gerald du Maurier aktore, produktore eta manager ezaguna eta Muriel Beaumont aktorea izan ziren (amaren osaba zen kazetari eta idazle ezaguna William Comyns Beaumont.[1]). Ahizpa angusiena, Angela du Maurier, idazlea izan zen eta ahizpa gazteena, Jeanne du Maurier, pintorea izan zen.

George du Maurier Punch aldizkariko idazle eta marrazkilaria izan zen Daphneren aitona, Trilby eleberriko “Svengali” pertsonaia asmatu zuena.

Daphneren lehengusuak ziren Llewelyn Davies haurrak, J. M. Barrie idazlearentzat inspirazio izan zirenak Peter Pan or The Boy Who Would not Grow Up idazteko.

Txikitan, kultura handiko ingurunean hazi zen eta heziketa oso ona jaso zuen gurasoengandik, gainera, garai hartan antzerki munduko aktore asko ezagutu zituen, bere aita oso ezaguna zelako.

1932an militar batekin ezkondu zen: Frederick Arthur Motague Browning, gerrako heroia izan zena eta, horregatik, Sir izendatu zutena. Ezkontzan ez zen oso zoriontsua izan.[2] Hiru seme-alaba izan zituen.

  • Tessa (1933an jaioa), Peter de Zulueta maiorrarekin ezkondu zena lehenengo eta, dibortziatu ostean, 1970ean David Montgomery-rekin, Montgomery Alameingo bigarren bizkondearekin.
  • Flavia (1937an jaioa), Alastair Tower kapitainarekin ezkondu zena eta, dibrotzioaren ostean, Sir Peter Leng generalarekin.
  • Christian (1940an jaioa), argazkilaria eta zinegilea. Olive White-ekin ezkondu zen (Miss Irlanda 1961 izandakoa).

Daphnek Bizitza gehiena Menabilly etxe nagusian eman zuen, Fowey-n, Kornuailesko kostaldean (txoriak ikuskatzea maite zuen) eta, 1965ean alargundu ostean, Kilmarth-era joan zen (Par, hau ere Kornuailesen). Bere lan askoren agertoki izan ziren inguru haiek.

1989ko apirilaren 19an hil zen bere etxean 81 urterekin eta bere errautsak Kornuailesko kostaldeko Fowey labarretatik bota ziren.[3][4]

Bakartia zela esan ohi zen eta gutxitan nahi izan zuela elkarrizketatua izatea, baina lagunen artean hurbila eta alaia zela esan izan da. Zubi luzegia filmean bere senarraren irudi txarra ematen zutenez, pentsara idatzi zuen salatuz[5]

Hil ostean, Margaret Forster bere biografoak bisexuala zela argitaratu zuen,[2] eta harremanak izan zituela Gertrude Lawrence aktorearekin eta erakarpena izan zuela Ellen Doubleday-gatik (bere Ameriketako Estatu Batuetako editorearen emaztea zena). Familiak ukatu egin zuen.

“Dame” izendapena jaso zuen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diruduna zen bere familia, baina idazle izatetik bizi izan nahi izan zuen beti. Bere sendiaren harremanek lagundu egin zioten idazle ibilbidea egiten eta horrela hasi zen lehen lanak argitaratzen osabaren ''Bystander'' aldizkarian.

Hogeita lau urte zituela argitaratu zuen lehen eleberria, The Loving Spirit («Amodiozko katea», 1931), eta berehalako arrakasta izan zuen.

Aita, Gerald du Maurier, aktore ospetsua zen, eta haren bizitzan oinarrituta Gerald, A Portrait (1934) argitaratu zuen.

1936koa da bere lehen best-sellerra: Jamaica Inn («Jamaikako aterpea»). Eleberri horretan piratak, kontrabandistak, arriskuan dauden emakume ederrak eta ezkutuko maitasunak biltzen dira. Liburu horretan oinarrituz, Alfred Hitchcockek film bat egin zuen. Hogeita hamar urte zituenerako, idazle ospetsua zen mundu osoan eta ikaragarri aberatsa.

Hitchcockek Daphne du Maurieren beste bi lan zinemaratu zituen: Rebecca (1938) eleberria (Rebecca filma, 1940) eta The Birds («Txoriak», 1952) kontakizun laburra (The Birds filma, 1963).[6]

Haren beste lan batzuk The King's General («Erregeren jenerala», 1946), My Cousin Rachel («Nire lehengusina Rachel», 1951) eta The Infernal World of Branwell Brontë («Branwell Brontëren infernua», 1960) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Daphne du Maurier Biography" in eNotes. .
  2. a b Forster, Margaret. (1993). Daphne du Maurier: The Secret Life of the Renowned Storyteller. Chatto & Windus ISBN 978-0385420686..
  3. Daphne du Maurier in Oxford Dictionary o National Biography. .
  4. Wilson, Scott. (2016). Resting Places: The Burial Sites of More Than 14,000 Famous Persons. McFarland & Company, Inc..
  5. Cook, Judith. (1991). Daphne: Portrait of Daphne Du Maurier. Londres: Bantam Press ISBN 9780593020838..
  6. (Ingelesez) «Five Daphne du Maurier adaptations», Telegraph.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daphne du Maurier Aldatu lotura Wikidatan