Theodor Seuss Geisel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Theodor Seuss Geisel
Ted Geisel NYWTS 2 crop.jpg
Bizitza
Izen osoa Theodor Seuss Geisel
Jaiotza Springfield1904ko martxoaren 2a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza La Jolla1991ko irailaren 24a (87 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: oral cavity cancerra
Familia
Ezkontidea(k) Helen Palmer Geisel
Helen Palmer Geisel  (1927 -  1967)
Hezkuntza
Heziketa Dartmouth College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, ilustratzailea, haur literaturaren idazlea eta gidoilaria
Lan nabarmenak Horton Hears a Who!
The Cat in the Hat
How the Grinch Stole Christmas!
Green Eggs and Ham
The Lorax
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Dr. Seuss eta Dr. Theophrastus Seuss
Genero artistikoa maitagarri-ipuina
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0317450
http://archive.org/wayback/available?url=http://

Theodor Seuss Geisel (Springfield, Massachusetts, 1904ko martxoaren 2a - San Diego, Kalifornia, 1991ko irailaren 24a) haur-literaturako idazle estatubatuarra, argitaratzailea eta irudigilea izan zen. Geiselen lanak oso ezagunak dira Estatu Batuetan, batez ere, bere bertsoetan tartekatzen duen umore apetatsu jostalariarengatik eta liburuak apaintzeko egiten dituen marrazki alai exotikoengatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista gisa bere kasa ikasi zuen. Hamar bat urtez karikaturak marrazten lan egin ondoren, 1937an, haurrentzako lehenengo liburua kaleratu zuen: And to Think That I Saw It on Mulberry Street, Doctor Seuss izengoitiaren azpian. Testu haren xalotasunak eta umore biziak berehalako arrakasta eman zion. Handik gutxira, liburu gehiago argitaratu zituen, The King's Stilts (1939), adibidez; edota txori batek engainatuta arrautzaren gainean esertzen den harako elefante haren historia, Horton Hatches the Egg (1940). Bigarren Mundu Gerrako urteetan (1939-1945), haur-literatura utzita, zinemarako gidoiak (dokumentalak) idatzi zituen. Horien artean, aipagarria da Design for Death, japoniar herriari eskainia, Akademiak saritua. Gerra bukatutakoan, atzera lotu zitzaion haurrentzako liburuak idazteari, eta laster argitaratu zuen liburu bat, McElligott's Pond (1947). Hurrengo hamarraldietan berrogei bat idatzi zituen guztira: Horton Hears a Who (1954), How the Grinch Stole Christmas (1957), The Cat in the Hat (1957), Green Eggs and Ham (1970), The Lorax (1971), The Butter Battle (1984)... Bestalde, marrazki bizidunetako pertsonaia bat sortu zuen, Gerald McBoing Boing, Akademiak saritua. Halaber, Pulitzer Sariaren aipamen berezia jaso zuen, bere bizitza osoa Estatu Batuetako haurrentzako liburu didaktikoak eta jostagarriak egitera buru-belarri emateagatik. Nolanahi dela ere, haren azkeneko liburuek arrakasta handia eta oso harrera ona izan zuten helduen artean ere, eta salduenetakoak izan ziren: You're Only Old Once (1986), Oh, the Places you'll Go! (1990).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]