Canis lupus chanco

Wikipedia(e)tik
Tibeteko otso» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Unikonta

Canis lupus chanco
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Canidae
Generoa: Canis
Espeziea: Canis lupus
Azpiespeziea: Canis lupus chanco
Gray, 1863
Sinonimoak
  • coreanus (Abe, 1923)
  • dorogostaiskii (Skalon, 1936)
  • ekloni (Przewalski, 1883)
  • filchneri (Matschie, 1907)
  • karanorensis (Matschie, 1907)
  • laniger (Hodgson, 1847)
  • niger (Sclater, 1874)
  • tschiliensis (Matschie, 1907)
  • "saxicolor" (Smith, 1834)

Tibeteko otsoa (Canis lupus chanco), otso ileduna edo chángú izenez ere ezaguna, otso espezie bat da. Bere jatorria, Erdialdeko Asian, Mongolian , Txinako Iparraldean, Shensinen , Sichuanen , Yunnanen eta Himalaiako mendebaldean kokatzen da. Tibetar otsoa tamainaz ertainetik handira izaten da. Ilelatza daukate, eta gris, arre edota beltz kolorekoak dira. Hauek, Txinako, Mongoliako eta Mantxuriako baso hotzetan bizi dira. Zientzialariek betitik pentsatu izan dute, Tibeteko otsoa etxeko txakurraren arbasoa izan dela; izan ere, biak tamaina txikikoak dira eta morfologia antzekoa daukate.

Deskribapen Fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibetar otsoak, oro har, arre, gris edota beltz kolorekoak dira. Beraien bizkarra, isatsa eta sorbaldak beltzak eta zuriak dira. Berriz, sabela, kokotsa eta hankak zurixkak dira. Batzuetan, intentsitate desberdineko banda ilunak azaltzen dituzte gorputzean zehar. Belarriak gris kolorekoak dira, eta muturra zein begiak beltzak. Fisikoki, Tibetar otsoa eta Eurasiar otsoa oso antzerakoak dira, baina, Tibetar otsoa hanka motzagoak ditu.

Jokabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibetar otsoa ez da talde handietan sakabanatzen, eta horregatik hiru zein biko taldeen mugitzen da. Harrapakinak harrapatzeko arrakasta gutxi dute, eta hori arazo larri batean bilakatu daiteke. Abeltzaintzari buruzko azterketa bat erakutsi egin du, otsoa izan dela artaldeetan hondamendi gehienak sortzen dituen animalia: otsoaren kasuan (%60); ondoren, elur-lehoinabarra (%38); eta azkenik, katamotza (%2). Hondamendi hauen kaltetuak hauek izaten dira: ahuntza (%32), jarraituak ardiagatik (%30), oiloak (%15) eta zaldiak (%13). Tibeteko otsoa, gizakiaz gain, jak basatien etsai nagusia da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]