Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo guztioiǃ {{eu}} txantiloiaren erabilera dela eta, eztabaida sortu da, duela urtebete Koldok egindako aldaketa desegin baitu Josuk. Josuk uste du euskaraz dauden kanpo estekak markatu behar direla; Koldok, ordea, ezetz.

Hemen ikus ditzakezue Josuk emandako arrazoiak; eta hemen, berriz, Koldok emandakoak.

Nik uste, hau Euskarazko Wikipedia denez, euskarazko edukiak ez ditugula markatu behar, euskara delako hemen hizkuntza normala. Beraz, uste dut soilik erdarazko estekak markatu behar ditugula; izan ere, Euskarazko Wikipediara datorren erabiltzaileak euskarazko edukiak espero ditu, euskarazko edukiak dira normaltzat hartu beharrekoak, eta erdarazkoak izan behar dira Euskarazko Wikipedian arraroak, markatu beharrekoak.

Eman zuen iritziak, mesedez.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bat nator hemen Xabier Armendaritzek adierazitakoarekin. Lehenetsia, markatu gabea, euskarazkoa da, eta berezia, markatua, beste hizkuntzetan dagoena. Denak dira zilegi noski, baina euskarazko ezagutza eskaintzen dugu, hori ez da nabarmendu behar. Bestalde, espazioa ere aurrezten dugu (bai, estetikoagoa da ere, KSarasolak aipatu duen bezala, nire ustez).

Beste kontu bat, dena den, egokiera baliatuz: non eta azken aldian konpondu ez den eta ez naizen enteratu, erreferentzietan hizkuntzaren parametroa jarriz gero, bigarren lerro bat sortzen du, erreferentziaren aurrealdean puntu bat (izarñoa, "*", edo buletak) jartzen bada, bug bat alegia (Bibliografia atalean, ez Erreferentziak atalean).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Adibide bat eman ahal didazu, mesedez?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

(Editatua) Hau da eredua. Hemen euskaraz bestelako hizkuntzak adierazi nahi izan nituen Erreferentzia edo Cite book txantiloiko dagokion parametroan. Aldiz, ezin izan nuen. Begiratu probarako egin dudan aldaketa eta horrek ekarri duen ondorioa (Ybarra familiari buruzko erreferentzia).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Konponduta. Arazoa da zuk jartzen zenuela * bat abizenaren aurretik, eta horrela eginda apurtzen zela diseinua. Konponduta dago jada erreferentziatan buletak egitearekin sortzen zen lerro haustura. Begira nola geratu den oraintxe.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko! Hau lehenago zurekin komentatu nuen. Orain txukun geratzen da, baina abizenean izarñoa jartzearena nire amarru bat izan zen "sistema engainatzeko" noski, bestela beste lerro bat sortzen baitzuen (ez du zerikusirik hizkuntza parametroarekin). Ondo segi

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ni ere erdarazkoak markatzearen aldekoa naiz

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Nik, noiz edo noiz, euskarazko Wikipedian {{eu}} txantiloia erabiltzeko komenigarritasuna sentitu dut.

Normalean webgune eleanitzak etiketatzeko.

Emaitza ez da txukun geratzen. Kanpoko bisitariek ikusiko dute webgune hori bizpahiru erdaretan dagoela baina euskaraz ere badagoela ez da ikusiko {{eu}} txantiloia txertatuz gero kanpoko bisitariek erdaren ohartxoak besterik ez dute ikusiko.

Orain {{eu}} txantiloia euskarazko Wikipedian txertatuz gero, ez da kanpora ohartxorik erakusten. Ezta?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kasu berezi horietarako kode berezia jar genezake, Gorka. Hau da, arau orokor gisa, kanpo esteka baten edukia euskaraz dagoenik ez genuke adieraziko, edukiak euskaraz izatea delako normala Euskarazko Wikipedian. Baina kasu berezi horietan, erdaretan ez ezik euskaraz ere badagoela erakustea beharrezko ikusten dugunean, testua agerraraziko duen kodea txertatuko genuke, salbuespen gisa.

Kode hori prestatzea erraza da. Adibidez, {{eu|bistan}} kodea presta genezake, kanpo esteka baten edukia euskaraz dagoela markatu nahi dugun kasu berezietan.

Dena dela, webgune eleaniztunak markatzeari ez diot baliagarritasun handirik ikusten: ez al da aski euskaraz dagoela adieraztearekin? (Hau da, hizkuntza markarik ez jartzearekin?). Informazio garrantzitsua al da, euskarazko irakurle batentzat, eduki hori alemanez eta ingelesez ere badagoela jakitea? Eta gero informazio hori eguneratuta edukitzeko gai izango ginateke? Izan ere, behin baino gehiagotan gertatu zait udalerri baten artikuluan udalaren kanpo esteka ikusi, edukia lauzpabost hizkuntzatan zeukala markaturik, eta webgune horretara joanda gaztelania hutsean edo gaztelaniaz eta euskaraz soilik zegoela aurkitzea.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Xabier Armendaritz: ||>webgune eleaniztunak markatzeari ez diot baliagarritasun handirik ikusten: ez al da aski euskaraz dagoela adieraztearekin?


Bada egia esan, bai.


Bat nator zurekin.

Josugoni (eztabaidaekarpenak)

Hona hemen Ksarasola kideari idatzitakoa:

Aldaketa hori 3 arrazoiengatik egin nuen:

  • Lehenik, azkar-azkar egin nuen uste nuelako akats bat zela, agian nahi gabe egindako zerbait. Ez nuen ezer ikusi eztabaidan ezta beste lekuetan (agian gutxi bilatu nuen). Batzuetan gertatzen da gauzak nahi gabe ezabatzen ditugula eta, horrelako kasuetan, berrezarri egiten dut.
  • Bigarrenik, ez dut uste horrelako txantiloi bat existitzen bada, hustu edo desaktibatu behar denik. Norbanakoak erabaki beharko luke erabili ala ez. Tresna hori hor badago, agian norbaitek erabili nahiko du. Txantiloia bera ez ezabatzea, baina bere edukia bai, ez zait oso bidezkoa iruditzen.
  • Azkenik, ez nago guztiz ados euskarazko wikipedian lotura bat euskaraz dagoela ez adieraztearekin. Batzuetan, lotura ugari daude eta ia denak erdaretan (ingelesez gehien bat) eta euskarazkoa horrela adieraztea zerrendatik irtenarazten du, eta agian berau irakurtzeko gogoa piztu. Adibidez, Esne_Bidea#Erreferentziak artikuluan, erreferentzia bakarrak eramaten du euskarazko artikulu batera (-(Euskaraz)Jesus Agirre Galaxiak Frantses Bidea Elhuyar.). Horrela agertzean, "gogo" gehiago ematen du artikulua irakurtzeko


Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon, nik uste dut markatu behar dena, normalizaziora bidean, beste hizkuntzen erabilera dela. EUWPn naturala, lehenetsia eta normala, nolabait esateko, euskaraz jartzea da; beraz, zuk aipatzen duzun estekan, nik beste guztiak markatuko nituzke: en, es, fr, etab.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bestalde, honetan ari garela, parada ederra dugu gauzak ondo jartzeko: une honetan, hizkuntza txantiloiak erreferentziaren hasierari itsatsita agertzen dira, zuriunerik gabe. Josugonik goian emandako Esne_Bidea estekan 2. erreferentzian zuriune bat sartzea lortu dut, itxura egokiaz utziz. Beste erreferentzietan, ordea, nahiz eta zuriuneak utzi parametroen sintaxian (" = en |", adibidez), ez da zuriunerik islatzen aldaketak argitaratzean (hurrengo hitzari itsatsita agertzen da hizkuntza). Inork hori konpontzerik?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Mesedez, ez egin artikuluaren araberako konponketarik. Hori zuzenean egin beharko litzateke txantiloian guztietan funtzionatzeko. Oraintxe bertan egingo dut.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ados, kenduko dut orduan txantiloi orokorrean egin berri dudan aldaketa.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Egina

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko!

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

eskerrik asko

"«eu» txantiloiaren erabilera" mezuari erantzun