Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on!

Ikusi dut Pablo González Yagüe eta eskerrik asko horretan aritu direnei! Dena den, xehetasun tekniko bat, bere garrantzia ere baduena: iruditzen bazaizue Pablo Gonzálezek baduela bere garrantzia, orduan aurrera, baina azken hilabeteotako berriengatik baldin bada, hobe da Pablo Gonzálezen atxiloketaren auzia (2022) artikulua sortzea.

Izan ere, artikulu hau, ia dena, azken hilabeteotako gertaerei buruzkoa da. Beharbada bere bizitzak ez du hainbesteko garrantzirik (Notability), baina hala bada, sortzen den artikuluak orekatua behar du biografiako gertaeretan, eta hor azken hilabeteotako auziak toki proportzional bat izango luke, bere bizitza ez baitira azken aldiko gertaerak.

Eskerrik asko

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on. Ni ere kontu horretan pentsatu izan dut batzuetan. Izan ere Pablo González ez zen "inor" atxilotu zuten arte. Baina berdina esan dezakegu euskarazko wikipedian (eta besteetan) ditugun hainbat pertsonei buruzː Miguel Angel Blanco, Isaías Carrasco... ez ziren "inor" ETAk erail zituen arte. Eta berdina esan dezakegu Iñaki Kijera, Yolanda González, Esteban Muruetagoiena... polizia espainiarrak eta "inkontrolatuek" eraildako hamarnaka pertsonei buruz. Kontua da ados nagoela Pabloren bizitzak ez duela hainbesteko garrantzirik, baina besteena? Ba esandakoa, antzeko irizpide bat beharko genuke antzeko kasuetarako. Hau nire iritzia. Ondo izanǃ

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko, Oraina, zure iruzkinagatik eta ekarritako adibideengatik. Berez, artikulu horiek ez ziren egin pertsona bati buruz, gertaera bati buruz baizik, eta gero pertsona horien artikulua, gehiena, gertaera jakin bati buruzkoa da. Bestela ere biografia adierazgarria edo nabarmena izan dezakete batzuetan, baina informazioek orekatuak behar dute.

Badakizunez, WPn ez dago bat-bateko formularik. Adreiluak jartzen eta desegiten ari gara etengabe eta, beraz, lehenagoko eredu okerrak geratuko dira. Hala ere, hori ez da EUWPko esklusiboa. Goraintzi

Danwasd (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denoi. Harira apunte txiki bat ekarri nahiko nuke: ingeleseko wikipediak –badakit wikipedia bakoitzak bere politikak dituela, baina tira, adibide modura bada ere– baditu bi bat horren inguruan, BLP1E eta BIO1E direlakoak. Nire ustez, bertan azaldutakoa interesgarri da muga bat jartzekotan zerk merezi duen biografia bat eta zerk ez.


Bestalde, nire iritzia da pertsona baten ebentu aipagarri bakarra bere hiltzea/bahiketa/dena delakoa bada, ebentu horren orrialdea egin beharko litzatekeela, eta pertsona horren izena, berriz, aipatutako orrialde horretara berbideratu. Edozein kasutan, interesgarria eztabaida!

Luistxo (eztabaidaekarpenak)
Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Ni ere pertsonen orrien izenen aldekoa.

"Urliaren bahiketa eta hilketa", "Sandiaren atxiloketaren auzia", "Berendiaren (ustezko) delitua eta epaiketa" artikulu izen luzeegiak lirateke, nik uste.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ulertzen dut Iñakiren proposamena, eta batzuetan nik ere duda daukat, baina uste dut pertsona asko pasatzen direla historiara gertakari puntual baten ondorioz. Testuingurua ondo emanez gero, pertsonen biografien aldekoa naiz. Eta, ahal bada, gertakariari buruzko beste artikulu orokorrago batean loturak ondo txertatzearena (Gladys del Estal <> Nuklearrik? Ez eskerrik asko).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gertaeratik biografia sortzeko joera WP guztietan gertatzen da. Ez da teknikoki zuzena, Maravillas herri memoriaren ikono bat baita (14 urterekin bortxatu eta erail zuten), ez ibilbide bat eta meritu batzuk dituen biografia bat. Hala ere, haren biografia laburra gertaera nagusiaren artikulura bideratzeko/birzuzentzeko balio dezake.

Gerta daiteke hil duten pertsona bat bakarrik horregatik gogoratua izatea, eta ez da hori kontua. Familia batzuek gainera ez dute nahi. Gertaerak gehiegizko pisua eragiten du artikuluan, eta neurri handiagoan edo txikiagoan errealitate desitxuratu. Horri guztiz ihes egitea ez da erraza, baina bideratu daiteke efektua arintzeko.

Izenen luzera, zer egingo diogu ba, oraingoz Wikidatako IDak ditugu laburrago, baina horiek ez dira errazago. Konpontzeko ez da zaila ere: birzuzenketak.

"Pablo González Yagüe eta antzekoak" mezuari erantzun