Totò
Totò | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Vincenzo Stefano Clemente |
Jaiotza | Napoli, 1898ko otsailaren 15a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1898ko otsailaren 15a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1967ko apirilaren 15a) |
Heriotza | Erroma, 1967ko apirilaren 15a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Santa Maria del Pianto (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Diana Bandini Lucchesini Rogliani (en) (1935 - 1939) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, antzerkigilea, kanta-idazlea, gidoilaria, poeta, idazlea, musikagilea, zinema aktorea, aktorea eta abeslaria |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Totò |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
associazioneantoniodecurtisinartetoto.com | |
|
Totò —jaiotza-izena: Antonio de Curtis Gagliardi Ducas Comnene di Bisanzio— (Napoli, Italia, 1898ko otsailaren 15a - Erroma, Italia, 1967ko apirilaren 15a) antzezlea eta gidoigilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gazterik hasi zen antzerkian lanean, eta berehala arrakasta handia izan zuen antzezle barregarri eta parodiagile gisa. "Gomazko gizona" deitzen zioten. 1937an hasi zen zineman lanean, antzerkian erabili zituen molde bereko pertsonaiak antzezten, maiz filmen gidoiak ere berak idatzirik. Commedia dell'arte-ren eragina eta umore basa, parodia, satira eta iseka dira haren antzezteko eraren ezaugarriak. B saileko film eta komediez gainera, 1960tik aurrera antzezle izan zen zinemagile ezagunen filmetan, besteak beste, eta Pasoliniren Uccellacci e uccellini (1966) filmeko protagonista —horrek ospe handia eman zion— izan zen. Beste film aipagarri batzuk: L'allegro fantasma (1941), Il ratto delle Sabine (1945), Totò al Giro d'Italia (1948), Totò cerca moglie (1950), Dov'é la libertà? (1952), Totò all'inferno (1955), I soliti ignoti (1958), Arrangiatevi! (1959), La Mandragola (1965).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |