Edukira joan

Kempten (Allgäu)

Koordenatuak: 47°44′N 10°19′E / 47.73°N 10.32°E / 47.73; 10.32
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kempten
Kempten
major regional center (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeSuabia
AlkateaThomas Kiechle (en) Itzuli
Izen ofizialaKempten
Jatorrizko izenaKempten
Posta kodea87435, 87439 eta 87437
Udalerri kodea09763000
Geografia
Koordenatuak47°44′N 10°19′E / 47.73°N 10.32°E / 47.73; 10.32
Map
Azalera63,28 km²
Altuera674 m eta 699 m
MugakideakOberallgäu (en) Itzuli, Kempten (en) Itzuli eta Waltenhofen
Demografia
Biztanleria70.713 (2023ko abenduaren 31)
657 (2022)
alt_left 35.685 (%50,5) (%49,5) 35.028 alt_right
alt_left 34.766 (%49,2) (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea alt_right
Dentsitatea1.117 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0831
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSligo, Bad Dürkheim, Quiberon, Sopron eta Trento
MatrikulaKE
kempten.de

Kempten Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Suabia eskualdeko hiri askea. Wertach ibaiaren ertzean dago.

Erromatarren garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia luzea duen hiria da izan ere K.a. 50 urtean Estrabonek jadanik aipatzen baitu zelten Kambodunon herrixka. Datu honek Alemaniako hiri zaharrena bihurtzen du. K.a. 15 urtean Druso eta Tiberio erromatarrek zelten herrixka suntsitu eta Cambodunum asentamentua eratu zuten, hurrerngo urteetan hiri erromatar baten itxura hartuz joan zena, bainetxe, foro eta tenploekin. Hasieran egurren egin zuten baina K.o. 69 urtean sute handia izan zen eta orduan harriz berreraiki zuten. Lehenengo mende hartan Retia probintziako hiriburua izan zen. 233 urtean alamaniarrek hiria erasotu eta deuseztu zuten. Erromatarrek 488 urtean alde egin zuten inguru guztia alamaniarren esku utziz.

VII mendean Frankoak jabetu ziren Allgäu eskualde guztiaz. Hiritarrek matxinada bat antolatu zuten hauek aurka eta frankoek 683an beste behin suntsitu zuten Kempten. Garai hartako dokuentuetan Cambidano izenaz agertzen da. 747an Kemptengo Abatetxea fundatu zen, zeina Frankoen inperioko abatetxerik handienetakoa izatera iritsi zen. Hasierako urte haietan ordea hainbat eraso jasan zituen, hungariarren eta batez ere Augsburgeko apezpiku eta jauntxoen aldetik, eta 941ean sendoago berreraiki zuten abatetxea. 1213an Abatetxeko buruak Duke titulua eskuratu zuen eta 1525ean Kempten hiriarekiko independente bihurtu zen, bere hiri propioa eratuz. Kempten hiria 1289an bihurtu zen hiri aske.

Germaniako Erromatar Inperio Santuak protestantismoa hartu zuen arren Kemptenek katoliko izateari eutsi nahi izan zion, honek hiri aske izaten jarraitzear esan nahi baitzuen, hiria eskuratu nahi zuten Ausburgoatrren aurrean. Hogeita Hamar Urteko Gerran indar inperialek eta suediarren gudalosteek gogor erasotu zituzten Kempten hiria eta Abatetxea 1632 eta 1633 artean.

Napoleondar Gerren ondoren Bavariaren esku gelditu ziren hiria eta abatetxea eta 1819an hiri biek bat egin zuten.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Lorenzo basilika (Stadtpfarrkirche St. Lorenz)
  • San Mang eliza (St.-Mang-Kirche)

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kempten ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]