Euskal Herriko hedabideak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Euskal Herriko hedabideak Euskal Herrian zabaltzen diren hedabideak dira, euskarazkoak, gaztelaniazkoak, frantsesezkoak edo beste hizkuntza batekoak. Artikulu honetan, euskal hizkuntzaz egindakoak hartuko ditugu kontuan batik bat.

Aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskarazko aldizkarien zerrenda»

Aldizkariei dagokienez, euskaraz egindako argitalpen hedatuena gaur egun Argia da, informazio orokorra ematen duena. Espezializatutakoen artean, ordea, Elhuyar zientzia eta teknika, Entzun! (musika), Gaztezulo (gazteentzat), Bertsolari eta Ostiela! (umorea) ditugu.

Bestela, tokian tokiko aldizkari ugari daude kalean, Topaguneak koordinatutakoak.

Egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herri osoko egunkari bi ditugu: Berria, euskaraz (Euskaldunon Egunkariaren ondorengoa), eta Gara, nagusiki gaztelaniaz (Eginen ondorengoa).

Probintzia eremuan, Ipar Euskal Herriko hiruretan Le Journal du Pays Basque argitaratzen zuten. Bizkaian, El Correo eta Deia ditugu; Gipuzkoan, El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa; Araban, lehen aipatutako El Correo eta Noticias de Alava; eta Nafarroa Garaian, Diario de Navarra eta Diario de Noticias.

Eskualde eremuko egunkariak ere badira, euskaraz. Hitza izenekoak dira: Tolosaldean, Lea-Artibain, Goierrin, Donostian, Oiartzualde,Bidaso Behere eta Lapurdiko kantonamenduan; Busturialdean eta Urola-Kostan.

Irakurleei dagokienez, Hego Euskal Herrian hauexek dira egunkarietako zenbakiak 2007an, CIES enpresak egindako neurketaren arabera:

  1. El Correo: 456.000.
  2. El Diario Vasco: 311.000.
  3. Diario de Navarra: 206.000.
  4. Gara: 113.000.
  5. Deia: 86.000.
  6. Diario de Noticias: 81.000.
  7. El País: 72.000.
  8. Berria: 66.000.
  9. El Mundo: 47.000.
  10. Noticias de Gipuzkoa: 24.000.
  11. Noticias de Alava: 17.000.

Irratiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskarazko irrati kateak»

Euskadi Irratia euskarazko katerik hedatuena da Hego Euskal Herrian, EiTB taldekoa dena. Ipar Euskal Herrian, bestela, Gure Irratia, Irulegi irratia eta Xiberoko Botza dugu eskualde osorako euskaraz emititzen duen bakarra.

Tokian tokiko kateen artean, nabarmentzekoak dira Euskalerria irratia Nafarroa Garaian, Bizkaia Irratia mendebaleko euskaraz, eta Bilbo Hiria Irratia.

Euskadi Gaztea musika arloan espezializatuta dago.

Kate elebidunen artean ditugu Info7 lurralde osoan, Herri Irratia Donostian, Hala Bedi Gasteizen eta Eguzki Irratia Iruñean.

Erdaraz, azkenik, EiTB taldeko Radio Euskadi Hego Euskal Herrian eta Radio Vitoria Arabako hiriburuan katerik entzunenak ditugu.

Telebistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETB 1 eta ETB 3 dira gaur egun euskaraz eta Euskal Herri osorako emititzen duten kate bakarrak, ETB 3 LTDaren bitartez. Tokian tokiko telebisten artean, bestela, Goiena Telebista (Debagoiena), Xaloa Telebista (Baztan), Ttipi-Ttapa Telebista (Bortziri), Goierri Telebista, Oizmendi Telebista, Zarauzko Telebista (Erlo Telebistaren bitartez) eta UK4 Telebista (Zarautz); iparraldean Kanaldude martxan da Aldudarrak Bideo kooperatibak eramanik. Arrosa herrian du egoitza nagusia

gaztelaniazko kateen artean, Telecinco pribatua da Hego Euskal Herrian gehien ikusitako telebista, ETB 2ren aurretik.

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Blogen artean, aipatzekoa da Sustatu. Teknologiari buruzko informazioa eta izaera orokorrekoa ere ematen ditu.
  • Zabaldu.com era guztietako audientzia biltzen duen komunikabide parte hartzailea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]