| 👨👨👦👦 Biztanleak 1.569.666 |
🔎 Azalera 786,5 km² |
🏙️ Hiriburua Manama |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |

Bahrain Itsaso Gorrian dagoen herrialde bat da. Herrialdea uhartedi bat da, Saudi Arabiaren eta Qatarko penintsularen mendebaldeko kostaren artean kokatuta dagoena. Herrialdetik mendebaldera Saudi Arabia dago, iparraldean Iran, eta hego-ekialdean, Qatar.
Bahrainek 765,3 kilometro karratuko azalera du, eta hiriburua Manama da.[1]
Geografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bahrain herrialdea 33 uhartez dago osatuta. Uharterik handienak Muharraq, Sitra, Umm an Nasan, Hawar eta Bahrain dira. Mendirik garaiena Jabal ad-Dukhan da, 134 metrokoa, eta Bahrain uhartean dago.
Bahrainen basamortuko klima dago. Udak oso beroak izaten dira, eta eguneko tenperatura 48 °C-ra irits daiteke. Hezetasuna ere handia izaten da, batez ere gauez. Prezipitazioak txikiak eta irregularrak dira. Ekainean eta uztailean, ipar-mendebaldeko haizeak hauts-ekaitzak eragiten ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1521ean, portugaldarrek konkistatu zuten uhartedia, eta bertan egon ziren 1602an Persiako safaviek bereganatu zuten arte. 1783an, Arabiar penintsulako tribu eta klan batzuk jabetu ziren lurraldeaz. Hortik aurrera, Al Khalifa familiak agindu du Bahrainen.
1994az gero, xiitekin (Islamaren adar garrantzitsuena) arazo pilitikoak gertatzen dira tarteka. Nazio Biltzarra berriro antolatzea eta langabezia murrizteko neurriak hartzea eskatzen dute.
Mendebaldeko herrialdeen aldera jo izan du Bahrainek politikan. 1991ko Golkoko Gerran, esaterako, Estatu Batuek antolaturiko nazioarteko taldearekin bat egin zuen.
2011ko otsailean, Arabiar Udaberriaren baitan, milaka lagunek Manamako kaleak bete zituzten. Gobernuak, egoera kontrolatu ezin zuela konturatu zenean, Golkoko Lankidetzarako Kontseiluari laguntza eskatu zion, eta Saudi Arabiak eta Arabiar Emirerri Batuek soldaduak bidali zituzten martxoan.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an ia 1,5 milioi biztanle zituen. Batez besteko bizi itxaropena 79 urtekoa da.
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiera da hizkuntza ofiziala, baina ingelesa ere asko erabiltzen da.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomiaren oinarria petrolio indusketak dira. Petrolio-erreserbak ez agortzeko beste industria batzuk ere sustatu dira, baina herrialdeko ekonomia petrolioaren mende dago, eta arazo larriak sor daitezke petrolioaren prezioen gorabeheren eraginez.