Chichén Itzá Mexikoko Yucatan penintsulan dagoen maien gune arkeologikoa da. Ezaguna da bere piramide nagusiagatik, Kukulkanen Tenplua edo Gaztelua bezala ezagutzen dena, Mundu modernoko Zazpi Mirarietako bat dena.
Toki hau, kolonaurreko hiri garrantzitsua eta maien gune zeremoniala izan zen VI eta XII. mendeen artean.
Chichén Itzá izena hitz maia hauetatik dator: Chi´ (aho edo ertz), "Chen" edo Ch'e'n (putzu), Itz (azti edo magiko) eta a (ura). Esanahia "Itzen putzuaren ertza" litzateke, bertan dagoen zenote putzua dela-eta. Itza talde etnikoa bat zen, penintsula iparraldean botere politikoa eta ekonomikoa lortu zutena.
Kukulkaneko piramideaz gain, beste leku interesgarri batzuk ere badaude, hala nola Gerlarien Tenplua, Pilota Jokoa, Behatokia eta Zenote Sakratua, zeremonia eta sakrifizioetarako erabiltzen den putzu naturala.
Zer dago bertan?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kukulkaneko tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kukulkaneko tenplua Chichén Itzá hiriko eraikin nagusia da. Bere egiturak maiek matematika, astronomia, geometria eta akustikari buruz zituzten ezagutza guztiak ezagutzera ematen ditu. Eskaileretan, Kukulkani erreferentzia egiten dioten suge-buruak ikus ditzakegu, lumadun sugea, maien zibilizazioko izaki jainkotiarra. Chichén Itzáko tenpluetako beste leku batzuetan ere suge lumatu horren irudikapenak aurki ditzakegu. Tenpluaren oinarriak 55 metro inguruko zabalera du eta bere altuera 24 metrokoa da. Lehen baimenduta zegoen tenplura igotzea, baina 2008an debekatu egin zuten.
Chichén Itzáren zenote sakratua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 metroko sakonera eta 60 metroko diametroa duen zulo bat da. Zenote sakratu hau Kukulkan tenplutik 300 metrora dago. Maientzako erromesaldi gune bat da, non jainkoentzako erritualak eta sakrifizioak egiten zituzten.
Gerlarien tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chaac Mool egitura Gerlarien tenpluko sotoaren barruan dago. Bere barruan, Chaac Moolen estatua bat zegoen; honek giza buruak zintzilik dituen kasko moduko bat eta gerriko bat eramaten du. Chaac Mool ez da maia, bere esanahia jaguar gorri handia da eta toltekekin lotzen da.
Gerlariaren tenplua lau plataforma (40 metroko zabalera) eta zutabe biribil eta karratu multzo handi batez inguratuta dago. Zutabe karratuak gerlari toltekekin zizelkatuta daude, zementatuta, kolore distiratsuz margotuta eta igeltsuz estalita. Tenplura eskalinata zabal batetik iristen da, alde bakoitzean aldapa lau eta mailakatu bat duela. Aldapa bakoitzak banderei eusteko banderadun irudiak ditu. Sarrera nagusiaren aurrean Chaac Mool bat dago etzanda.
Mila zutabeen taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremu arkeologikoa da, formazio lauangeluarretan banatutako zutabe multzo handi batez osatua. Zutabe horiek, erliebe apaindu dutenak, eremua estaltzen zuten egiturak eta sabaiak eusten zituzten. Gune horiek helburu zeremonialetarako erabiltzen ziren, jarduera erlijiosoak eta erritualak barne. Egitura horiekin lotutako arkitektura eta sinbologiaren ondorioz, Plaza Handia Chichén Itzáko ondare arkeologikoaren zati garrantzitsua da.
Pilotaleku Handia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pilotaleku Handia Mesoamerika osoko kantxarik handiena eta hobekien kontserbatua da, 120 metro luze eta 30 metro zabal duena. Jolas eremuan bi eraztun aurkitzen dira eta bertatik pilota pasatzen zen. Gainera, partidua ikusteko palkoak oraindik kontserbatzen dira.
Chichén Itzáko behatokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiek ez zuten egitura biribilik eraikitzen, baina Chichén Itzáko behatokia edo barraskiloa gutxienetako bat izan zen. Behatokia erdiko eskailera bat duen plataforma baten gainean finkatutako dorre zirkularra da. Bere funtzioa astronomikoa da, harresien irekidurak Artizarrerantz bideratuta daudelako, eta horri esker aurkikuntza astronomikoak egin zituzten. Hala nola: eguzki eta ilargi eklipseak, Artizarraren ibilaldia, izarren eta planeten mugimenduak eta eguzki urtea.
Tzompantli
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere itzulpena garezur-horma edo burezur-ilara da. Tzompantli honek burezur estilizatu eta gurutzatuen formako nitxo landuak ditu, maien kosmologian heriotzak duen garrantzia irudikatzen duten elementu apaingarri eta sinbolikoak.
Zergatik sortu zen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chichén Itzáren sorrera faktore geografiko, kultural, erlijioso, komertzial eta politikoen konbinazio batek bultzatu zuen, eta hiri hau maien zibilizazioaren gune garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Hona hemen sortu izanaren arrazoietako batzuk:
- Kokapen estrategikoa: Chichén Itzá eskualde estrategiko batean zegoen, baliabide naturalak eskuratzeko aukera ematen zuena, hala nola ur-iturriak eta lur emankorrak, eta horrek nekazaritza eta merkataritza errazten zuen.
- Garapen kulturala eta erlijiosoa: Hiria maientzako zentro erlijioso eta kultural bihurtu zen, non zeremonia, erritual eta praktika zeremonial garrantzitsuak egiten ziren. Egitura arkitektonikoek, Kukulkaneko piramideen kasuan, sinesmen eta beraien munduaren ikuspegi konplexua islatzen zuten.
- Beste kultura batzuekiko elkarrekintza: Chichén Itzá, eragin-gune gisa, Erdialdeko Amerikako beste zibilizazio batzuekin ere harremanetan egon zen, eta horrek, ziurrenik, bere garapen eta hazkunde kulturalean lagundu zuen.
- Faktore politiko eta sozialak: Chichén Itzáren ezarpenak eta hazkundeak barne faktore politikoen eragina ere izan zuen, hala nola maien gizartearen barruan talde ezberdinen arteko boterea sendotzea.
Kuriositateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko azaroaren 9an egindako indusketetan, gerlari baten aurpegi zizelkatu bat aurkitu zen.. INAHk eta Diego Prieto Hernandez zuzendutako aurkikuntzak 33x28x22 cm-ko pieza bat agerian utzi zuen, kontserbazio-egoera onagatik nabarmentzen dena. Aurpegi hori Maudslayren 6. tenpluko betelanaren zati da, eta lehen garaietako eskultura-parametroak islatzen ditu.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De Arqueología De América Universidad Complutense De Madrid, M. R. D. P. (2022, 4 noviembre). Chichén Itzá, la gran capital de la civilización maya. historia.nationalgeographic.com.es. https://historia.nationalgeographic.com.es/a/chichen-itza-gran-capital-civilizacion-maya_18613#:~:text=Chiche%CC%81n%20Itza%CC%81%2C%20al%20norte%20de%20la%20peni%CC%81nsula%20de,entre%20los%20siglos%20V%20a.C.%20y%20XV%20d.C.
- Martín, S. (2023, 7 diciembre). Chichén Itzá, viaje al corazón del imperio Maya. viajes.nationalgeographic.com.es. https://viajes.nationalgeographic.com.es/a/chichen-itza-corazon-imperio-maya_11202
- Chichén itzá para niños. (s. f.). https://ninos.kiddle.co/Chich%C3%A9n_Itz%C3%A1
- Templo de los Guerreros | Chichén Itzá. (s. f.). https://www.chichenitza.com/es/templo-de-los-guerreros