Mundu osoan bizi dira, inguru artikotik basamortuetara. Klima aldetik, hezetasun handiko tokietan egoten dira, gorputzetik ur kantitate asko galtzen dutelako.
Ehunzangoak animalia artropodoak dira, hau da, ez daukate barne [[Hezurdura|hezurdurarikk], beraz,ornogabeak dira, eta gorputza banatuta dute. Gainera, myirapoda taldekoak dira, hau da, bi atalez osatutako gorputza dute: burua eta enborra; enborra luzea da eta segmentu asko daukate eta hanka pare ugarik osatzen dute. 17.000 myriapoda espezie daude munduan.
Euskal Herriko leku askotan aurki ditzakegu ehunzangoak, zehazki mapan irudikatuta agertzen diren lekuetan.
Nolakoa da haien gorputza?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputz luzea eta laua dute, 21 segmentuz osatutakoa eta bakoitzaren bi aldeetan zangoak dituzte. 30cm-ko luzera izan dezakete, eta azala berritzeko eta aurrekoa askatzeko, mudak egiten dituzte. Buruan, bi antena eta bi begi dituzte. Ehunzangoen 3.300 espezie baino gehiago ezagutzen dira. Animalia hauen berezitasun nagusia zango kopurua handia dutela da.
Nola arnasten dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trakeen bitartez arnasten dute.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ugalketa prozesua
Ehunzangoen Ugalketa prozesuan, ehunzango arrak bere espermatozoidea oihal batean uzten du, emeak har dezan. Udan eta udaberrian, toki epeletan arrautzak jartzen dituzte, baina klima tropikal eta subtropikaletan ez garaiak ez daudenez hain bereizturik, urte osoan zehar jartzen dituzte.
Ehunzangoen arrautzak nolakoak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehunzango espezie batzuk lurrean egiten dituzten zuloetan uzten dituzte arrautzak; gero, estali eta bertan uzten dituzte. Normalean, 10-50 arrautza ipintzen dituzte, baina arrautza horiek ez daukate garatzeko epe zehatzik. Aldiz, beste espezie batzuek 15-60 arrautza erruten dituzte, lurrean edo egurrean egindako hobi edo zulo batean.
Ehunzango bakoitza momentu ezberdinetan heltzen da helduarora, urteak edo hilabeteak eman ditzake.
Nola zaintzen dituzte haien arrautzak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emeak arrautzak zaintzen eta zupatzen ditu onddorik ez sortzeko. Beste espezieak hurbiltzen direnean, emeek alde egiten dute; hori gertatuz gero, beste animalia batzuek arrautzak edo kumeak jango ditu.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zer jaten dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehunzangoak harrapariak dira, hau da, beste animaliak ehizatzen dituzte elikatzeko. Ehunzango mota ezberdinak daude, batzuk besteak baino handiagoak dira eta haien tamainaren arabera animali ezberdinak jaten dituzte. Alde batetik, ehunzango txikiak ornogabeak jaten dituzte, hala nola,Intsektuak, zizareak, araknidoak eta barraskiloak. Eta beste aldetik, ehunzango handiagoak, ornogabe handiagoak eta ornodun txikiak harrapa ditzakete: adibidez, sugandilak eta saguzarrak. Hala ere, ehunzango espezie batzuk (milazangoak) orojaleak dira, hau da,
landerak jaten dituzte.
Nola lortzen dute janaria?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehunzango batzuk pozoia erabiltzen dute harrapakinak hiltzeko. Harrapakinak ziztatu, immobilizatu eta kontsumitu egiten dituzte esfortzu handirik gabe.
Sailkapen zientifikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapen zientifikori dagokionez, ehunzangoa artrhopodoa da, eta artropodoen artean, oso bigunak diren taldekideen artean kokatzen dugu. Gainera, 8 hanka baino gehiago ditu eta Myriapoda azpi-filumaren barne dago. Askoz gehiago zehazten jarraitu dezakegu mota askotariko ehunzango ezberdinak daudelako.
TAXONOMIA OROKORRA:
Domeinua: Eukarya Erreinua: Animalia Filuma: Arthropoda Mota: Chilipoda Ordena: Geophilomorpha
Ehunzangoaren Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauean leku ilun eta hezeetan egoten dira, hostoen azpian edota zuhaitzen azal azpian. Baso hezeetan deskonposizioan dagoen landare-materiala kontsumitzen laguntzen dute. Batzuk belardietan, habitat erdi-idorretan edo basamortuetan bizi dira. Hala ere, oso ohikoa da ehunzango batzuk etxeetan aurkitzea, batez ere gure etxeko leku hezeetan eta ilunetan. Seguruenik askok ikusi dugu ehunzango bat etxe barruan sartzen, euri-zaparrada bortitzen ondoren.
Nola lagundu dezakete ekosisteman? Ehunzangoek garrantzi handia dute nekazaritzan eta ekologian, intsektu kaltegarriak suntsitzen baitituzte. Bestalde, ornodun ugari elikatzen dituzte, hala nola, kokeak, sugandilak eta hegaztiak. Basoko Guaraguaitoaren elikagairik garrantzitsuenetako bat da gure basoetako lurzoruetan aurkitzen diren ehunzango gorri handiak dira.
Eta ehunzangoek lur zoruaren deskonposaketan funtzio garrantzitsua betetzen dute.
Izakiek nolako eragina dute ehunzangoen bizitzan? Merezi izan gabe, ehunzangoek ospe txarra dute eta jende asko beldur die pozoitsuak direla pentsatuz. Horregatik gizakiek milaka ehunzango hiltzen dituzte urtero.
Hala ere, ehunzangoen bizi-itxaropena 6 urtekoa izan beharko zen.
Ehunzango espezie batzuk ukitzea kaltegarria izan daiteke pozoitsuak.
|