Txikipedia:Hizkuntza eraiki

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hizkuntza eraikiak helburu ezberdinetarako gizakiak sortutako hizkuntzak dira.

Horietako batzuk irudizko munduak «margotzeko» sortzen dira: filme, bideo-joko edo liburuetan erabiltzeko; beste batzuek, berriz, gizakien komunikazioa erraztea dute helburua. Horrelako hizkuntzak oso ezberdin izan daitezke.

Hizkuntza eraiki ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qunyaren idazketa berezia

Agian gaur egungo hizkuntza eraiki ezagunenak esperantoa eta quenya dira.

Lehenengoa gizakien komunikazioa erraztea helburua zuen sortu zenean eta indoeuropar hizkuntza batzuetan oinarrituta dago, hizkuntza erromantzeetan nagusiki; oso hizkuntza erraza da ikasteko oso gramatika sinplea duelako, salbuespen gabekoa, baita oso fonetika (hau da, ahoskera) sinplea ere. Hitzen atal bakoitzak adierazle berezi bat du esperantoan, hau da, izen guztiek ‑o dute amaieran, izenondo guztiek ‑a dute etb.

Bigarrena, berriz, oso hizkuntza zaila ikasteko da eta irudizko mundu baterako sortu zen. Mundu hori John Ronald Reuel Tolkien britaniar idazleak sortu zuen eta mundu horrek, «Eraztunen Jauna» izeneko liburuagatik, izugarrizko ospea lortu zuen. Mundu honetan quenya elfoen hizkuntzetako bat da. Quenya gales eta finlandieran oinarrituta dago nagusiki eta idazketa berezia erabiltzen du; gramatikari dagokionez, euskararen esperantoa baino antz handiagoa du.

Aipatzekoa da Klingonera ere, «Star Wars» izeneko filmetan erabiltzen dena.

Beste hizkuntza eraikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurtzea krutxieraz (baazdul Krotol', «espirituen hizkuntza»)

Esperantoa eta quenya izan ezik, badaude beste hizkuntza eraiki asko, baina horietako gehienak ezezagunak edo ez oso ezagunak dira oraindik. Beste hizkuntza eraikiak, adibidez, volapüka, idoa, kotava, interlingua, toki pona, slovioa (eslaviar hizkuntza guztiak erabiliz sortua, eslaviarren arteko komunikazioa errazteko) eta krutxiera, euskaratik hartutako hitz batzuk dituena eta agian munduko hizkuntza eraiki gazteena dena.

Krutxierazko testuaren adibide bat (eskuinaldean entzun daiteke):

Krutxiera: Arrazhel'ya otomuza deen mounkhissadum, ishokhla dzeikhlu satuma shingo avguzya, idum – cakheyrhu yek velkha. Velkhamura tomuza a-shegami froz-doch, idum dzeikhlu baazdulach. Lingradum feo baazdul osarhumi door-do, i kisse toikhokka, narhutoivigu nechi a-khozhel'yozet. En lungshood-yonu Lura biarhoku yomekhlarhi Eguski-do. Eguskikudum dzeikhlu chinookoch. Fearhuvedzo, aksh efekhlarhi munchul'go deirhuen: a-amecha domasko oveiga chinooka icumeshi, zereel', jal'torhi seigo, varhum yochadzego, ishokhla – amegoch. Amego en sarhagel'ya gica – gica tukurotkha-yonu; tarhokuyo tukurok amegotas. Dzou tukuroku tayo, fingilla velkhash tomuza a-royven, idum varhum khleykh; derokato, khleykh en boshe dzevug shingu, i domagekhla nechi. Tukuroke khlyeatoivacen yozhi undratoiva shigo chogiliizhe. Śikhlego corgali en undra cheakhla. Zu tarhvez boncen aika undratoiva? Ta, aika undratoiva tukuroke khlyeatoivacen, e sarhami feo-ta. En śikhlege sakuuma oollzuk, śikhlegu dzolzuk en yochavegu ikhlarha. Gurhi śikhlego dzeikhlu chirengadum venarhu. Viadzuśika narhu fliddayoki yollashao poog, ide koski dolmarhi shigo, icen Zorochugol otoiva. Zu aiga khliare vokhla dum ferho sarhami?

Euskara: «Dena izadiarekin hasten da eta gero lehenengo bizitza agertzen da; horrekin arima eta gizakiak agertzen dira. Gizakiak hitz egiten hasten dira eta horrekin hizkuntzak agertzen dira. Gero hizkuntza bakoitza musikaz betetzen da eta musika hauek alaitzen gaitu. Gure etxea Lurra da, beti Eguzkiak berotutakoa. Eguzkiaren argiak basoak haziarazten ditu. Ziur nago ohartu zaretela jadanik: baso batean beti amets egiteko nahia dugu, beraz, esan dezakegu inspirazioa eta horrekin ametsak datozela. Amets bat, zalantzarik gabe, giltza da – gure zorionerako giltza; ez dago zorionik ametsarik gabe. Zoriona ez dagoenean gizakiak haserretzen hasten dira sarritan eta horrekin tristura dator; hala eta guztiz ere, tristura bizitzaren zatia da bakarrik, indartzen gaituena. Zoriona iristeko asko lan egin behar da. Egiazko lana sekretu handia da. Dirua irabazteko soilik lan egiten al dugu? Ez, guk zoriona iristeko lan egiten dugu, baina ez guztiek horri buruz dakite. Sekretu bat gordetzea araua da eta sekretu bat esatea errua da. Sekretu bakoitza sortzen da zerbait egiten denean. Buruzagiak besteak baino gehiago egin behar du, baina buruzagiak atsedena behar du ere, beraz, larunbata dugu. Ulertzen al duzue ordena zuzena orain?»