Edukira joan

Interlingua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Interlingua
Interlingua  interlingua
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMundu Osoan
Hiztunakbigarren hizkuntza: 1.500 (2000)
OfizialtasunaEz da inongo hizkuntza ofiziala, baina nazioarteko talde gutxi batzuk ofizialtzat dute
AraugileaNazioarteko Hizkuntza Laguntzailearen Elkartea
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza eraikia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria
Kasu gramatikalakbaliorik ez
AlfabetoaInterlingua alphabet (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
SortzaileaAlexander Gode
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ia
ISO 639-2ina
ISO 639-3ina
Glottologinte1239
Wikipediaia
IETFia

Interlingua nazioarteko hizkuntza laguntzailea da, mendebaldeko hizkuntza gehienen lexikoan eta gramatika angloerromaniko erraztu baten oinarrituta. 1951ean kaleratu zuen International Auxiliary Language Association-ek. Horren ondorioz, batzuetan "IALAren interlingua" esaten zaio, hitzaren beste esanahietatik bereizteko.

Giuseppe Peanoren "Latino sine Flexioneri" hasieran "intrerlingua" esan arren, erabilera hori galduz joan zen IALAren interlingua argitaratutakoan. Inerlingua nazioarteko hizkuntza laguntzaileren sinonimoa ere bada.

Europa eta Amerikako hizkuntza-oinordekotza grekolatinoa da. Gaurko hizkuntzetan bizirik iraun duen latina IALA zientzia elkarteak argitaratutako liburu batean bildu zuten hizkuntzalari eta filologo profesionalek, 1924 eta 1951 arteko lanaren ondorioz.

Emaitza interlingua da. Gramatika mugaraino erraztuta dago, eta europar edo amerikar ikasi batek interlinguaz idatzitako testu tekniko edo zientifiko bat uler dezake berehala, eta erabiltzen has daiteke epe laburrean.

Erabilera praktikoa argitalpen zientifikoen laburpenetan frogatu da, batez ere medizinaren esparruan eta, halaber, nazioarteko mintzaldietan erabilitako hizkuntza izan da.

Afrika eta Asiako herrientzat, interlingua mendebaldeko hizkuntzetarako giltza da, euren "topagunea" baita.

Hizkuntzen irakaskuntzan, bide arina da nazioarteko lexikorako, eta prestaketa ona hizkuntza erromantzeak eta ingelesa ikasteko.

Interlinguak Europan eta Amerikan zabaldutako lexiko grekolatinoaren bilketa egiten du: europar jatorriko hizkuntza guztietan "erdikoa" izatea nahi da. Haren hiztegia sistematikoki "hiruko erregela" eta "biko erregelaren" bidez lortua da, batez ere ingeles eta hizkuntza erromantzeetatik eta, bigarren maila batean, aleman eta errusieratik.

Hiruko eta biko erregelak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz bat interlinguako hiztegian onartzen da hurrengo lau hizkuntzetatik hirutan aurkituz gero, dagozkion aldaera fonetikoekin baina esanahia mantenduz gero:

edo aurreko lauretatik bitan egonda eta gutxienez hurrengo bietako batean:

Sakontzeko, irakurri: «Interlingua gramatika»

Interlinguaren gramatika angloerromaniko sinpletua da[1]. Hizkuntza koherente baten lexikoaren erabilpena ahalbidetzen duen errazena izan behar du. Horrek erabiltzen diren hizkuntzen berezitasun eta berezko formak baztertzen ditu: generoa, deklinazioa, aditz-joko irregularrak...

Artikulu zehaztua beti "le" da, singularreko artikulu zehaztugabea beti "un" da, eta ez dago pluraleko artikulu zehaztugaberik. Artikuluek ez dute formari dagokionez inolako komunztadurarik egiten ondorengo izenarekin (ez dira aldatzen pluralean edo generoaren arabera).

artikulu zehaztuaartikulu zehaztugabea
le patreun patre
le matreun matre
le infantesinfantes
le amicasamicas


Substantiboen gehiengo handia "-o" (fructo), "-a" (pagina) edo "-e" (libertate) bokaletako batekin amaitzen da. "-o" maiz agertzen da. Izaki maskulino bat izendatzen duen hitz batean "-o" amaiera agertzen denean, dagokion femeninoa hitz berarekin adieraz daiteke, amaiera "-a" bokalarekin ordezkatuz. Plurala "-s" gehituz eratzen da. Substantiboa kontsonantez amaitzen bada, "-es" gehitzen da; baina kontsonante hori "c" bada, "-hes" gehitzen da.

singularraplurala
fructofructos
plantaplantas
generationgenerationes
albricocalbricoches

Adjektibo gehien-gehienak "-e" bokalez (delicate, parve) edo -l, -n, -r, -c kontsonanteetako batez (equal, american, par, cyclic) amaitzen dira. Izen baten ondoan doazen adjektiboak izenaren atzetik jartzen dira (hori da ohikoena eta arruntena). Adjektiboak ez du inolako flexiorik edo komunztadurarik hartzen. (Le parve femina es belle. Parve feminas es belle.) Adjektiboen konparazio-graduak plus eta minus adberbioen bidez adierazten dira.

adjektiboakonparatiboasuperlatiboa
grandeplus grandele plus grande
bonminus bonle minus bon

Interlinguako aditzek ez dute izenordainaren araberako jokabiderik. Aditz-forma guztiak berdinak dira izenordain guztientzat: "io, tu, illo, nos, vos, illos". Interlinguako aditzak infinitiboan -r letraz amaitzen dira, orainaldian -a, -e edo -i letraz, eta partizipioa -te amaierarekin eratzen da.

izenordainaInfinitiboaOrainaldiaLehenaldiaEtorkizunaBaldintzazkoa
io, tu, illo
nos, vos, illos
(forma konposatuak)
crearcreacreava
(ha create)
creara
(va crear)
crearea
(velle crear)

Asmoa da Interlingua, funtsean, jatorri europarreko hizkuntza guztien "batez bestekoa" izatea.

Sakontzeko, irakurri: «Interlinguaren historia»

Gramatika eta hiztegia lehen aldiz argitaratu ziren 1951ean. Alexander Gode izan zen eragile nagusia. Gramatikaren aurkibidea, interlingua-ingelesa hiztegia eta eta Interlingua a Prime Vista liburua argitaratu zituen.

Sakontzeko, irakurri: «Interlinguako literatura»

Interlinguazko literatura batez ere obra linguistikoekin hasi zen, hala nola 1954an argitaratutako hiztegi eta gramatikekin. Alexander Godek laburpen zientifiko batzuk eta ipuin labur batzuk besterik utzi ez bazituen ere, literatura-eszenatokia 1960ko hamarkadan zabaldu zen Eric Ahlströmen itzulpenekin.

Sven Collberg egile emankorrenetako bat bihurtu zen, 1950 eta 1980 urteen artean jatorrizko poemak eta itzulpen asko argitaratuz. 1970eko hamarkadan, Carolo Salicto eta Gode bera bezalako egileek jatorrizko obrekin eta itzulpen berriekin lagundu zuten, eta Collbergek bere literatura-lanarekin jarraitu zuen.

1990eko hamarkadan klasikoen hainbat itzulpen agertu ziren, horien artean Goldoni, Andersen eta Bunyanen obrak. Azken urteotan, jatorrizko ekoizpenak jarraitzen du: Vicente Costalagok hainbat obra argitaratu zituen 2022 eta 2023 artean, eta 2025ean Posta Mundik Eduardo Ortega, Martin Lavallée eta besteen poema eta itzulpen berriak aurkeztu zituen.

Aitagurea:

Nostre Patre, qui es in le celos,
que tu nomine sia sanctificate;
que tu regno veni;
que tu voluntate sia facite
super le terra como etiam in le celo.
Da nos hodie nostre pan quotidian,
e pardona a nos nostre debitas
como nos pardona a nostre debitores,
e non duce nos in tentation,
sed libera nos del mal.

Giza eskubideen aitorpena:

Tote le esseres human nasce libere e equal in dignitate e in derectos. Illes son dotate de ration e de conscientia, e debe comportar se fraternalmente le unes con le alteres.

Hizkuntzari berari buruzko poema bat:

Lingua natural e musical
de parolas international
e un grammatica minimal.
Comprensibile facilemente
per personas intelligente.
Le medio de communication
adequate pro le solution
del confusion de Babylon.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Interlingua 3» ZUZEU 2021-02-09 (kontsulta data: 2021-02-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]