Wikipedia, Entziklopedia askea

Koartza hauskara

Koartza hauskara (Ardea cinerea) Ardeidae familiako hegaztia da eta Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki dezakegu mendi garaietan izan ezik. Hezeguneak, adibidez urmaelak eta ibaiak, maite ditu. Hegazti migratzailea da eta neguak igarotzen ditu Euskal Herrian.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lertxunak oso hegazti handiak dira eta zabalera handiko hegalak dituzte. Metro bateko luzera izaten dute eta 2 kg-ko pisua. Lertxunen mokoa oso sendoa eta distiratsua da. Gainera, luma grisak dituzte.

   Ba al dakizu   
Koartza euskaraz "gartza" edo "amiomoko" izenez ere ezagutzen da. Alabaina, "lertxun" izena ere jaso izan du eta honek nahasmendua sortu du. Lertxuna beste hegaztia baita, kurriloa, hain zuzen ere.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lertxuna, Europa, Afrika eta Asia kontinenteetan kokatzen da. Lau mota bereizi ditzakegu: lehenengoa, Europako lertxuna, Norvegia eta Suedia aldean kokatzen da. Bigarrena, Asiako lertxuna, aldiz, Siberian, Mongolian, Txinan eta Japonian aurkitzen da. Hirugarren eta laugarren azpiespezieak, berriz, Afrikan aurkitu ditzakegu.

Uretan egotea gustatzen zaie, izan ere, bertan aurkitzen dituzte jakiak. Normalean, sakonera gutxiko eremuetan ibiltzen dira, adibidez; mendiko aintziretan aintziretan edo urtegietan. Hala ere, basoetan ere ibiltzen dira, hain zuzen ere, zuhaitzaren goialdean egiten dute habia.

Koartza hauskararen banaketa geografikoaren mapa


Nolakoa da bere bizimodua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean hegazti bakartia da, baina talde handietan elkartzen dira. Udaberrian, adibidez, lertxunek multzo handietan biltzen dira eta elkarren atzetik jarraitzen dute.

   Ba al dakizu   
- Habi berberak erabiltzen dituztela urtez urte, erortzen diren arte?

- Basamortu eremuetan ere lertxunak ikusi izan direla kakalardoak eta sugandilak ehizatzen?

Zein da beraien bizi-zikloa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lertxuna kolonietan ugaltzen da, laku, ibaiertze eta beste hezeguneetatik gertu dauden zuhaitzetan. Habiak makil txikiekin osatzen dituzte. Normalean arrak biltzen ditu materialak eta emea habia eraikitzeaz arduratzen da.
Emeak hiru edo bost arrautz erruten ditu. Bikotekide biek hogeita bost egun irauten dute arrautzak inkubatzen. Jaiotzen direnean, txituek txitoek gurasoen mokotik hartzen dituzte elikagaiak.

Zer jaten dute bizirik irauteko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lertxuna arrainez, anfibioz, ugaztun txikiz eta intsektuz elikatzen da. Sakonera txikiko uretan arrantza egiten dute, moko luze eta zorrotzarekin harrapakina harrapatzea lortzen dute.

      Entzun!







Zein harrapakari dituzte?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lertxunen arrautzak eta txitek arrisku handia izaten dute. Gurasoek normalean ez dituzte habiak zaindu gabe uzten, baina korbidoek eta miruek eraso egin dezakete. Noizean behin igarabek ere eraso egiten diete, batez ere, gaua iristean.

Lertxuna arraina jaten

Zeintzuk dira izaten dituzten arazoak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lertxunen arazo nagusiena uraren mailaren gorabeherak dira. Hala nola, arrain asko badaude, arrantzaleak gerturatzen dira eta arrain guztiak arrantzatzen badituzte, lertxunek jateko ezer gabe geratzen dira.

Hala ere, hegazti honek beste arrisku batzuk ditu, izan ere, basogintza jarduerak kalte handia eragiten dio. Zuhaitzak moztearekin batera, habiak prestatzeko lekurik gabe geratzen dira lertxunak. Beraz, beren ekosistema mehatxatuta gelditzen da.



Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Lertxunek beren habialekutik 20km-tara egin dezaketela hegan elikagaia aurkitzeko?.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erregistratutako lertxun zaharrenak 33 urte zituen, baina normalean soilik 5 urte bizi dira.
  • Lertxuna Bennu jainkoarekin lotuta zegoen antzinako Egipto eta eguzkiarekin ere lotzen zen, berpizkundea eta sorkuntza sinbolizatuz. Hala ere, antzinako Erroman uste zen bere deia laster gertatuko zen gertaera baten sinboloa baino ez zela.

Gehiago jakin nahi?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sar zaitez web gune honetan! 

https://seo.org/