Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Domingi Olentzerorekin

Mari Domingi euskal mitologiaren pertsonai bat da, eta Gabonetako protagonistetako bat ere bada.

Askotan, olentzeroarekin egoten da, eta elkarrekin egiten dute lan Gabonetako jaietan jendea alaitasunez eta zorionez betetzeko besteak beste, opariak banatuz.

Mari Domingiren irudiak kondaira eta mito ugari izan ditu urteetan zehar. Tradizioaren arabera, mendian bizi da eta artzainak eta lainoan galtzen diren bidaiariak laguntzen ditu.

   Ba al dakizu   

Mari Domingi-ri sagar erreak izugarri gustatzen zaizkio.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura herrikoia duen emakume indartsu, zoriontsu, langile eta jatorra da. Erdi Aroko arropa janzten duen pertsonaia da eta buruan beti txano handi bat darama. Pertsona eskuzabala da, eskuan bere sagarrondoaren sagarrez beteriko saski bat darama.

Zer egiten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuk uste dute Olentzeroren emaztea edo laguntzailea soilik dela, baina ez da horrela. Gabonetan opariak banatzen dituzte biek eta, hortaz, berdin da Mari Domingiri edo Olentzerori gutuna idaztea, pertsonai mitologiko magikoak direlako, eta talde-lana egingo dutelako elkarrekin.

Gaur egun, Euskal Herriko haurrei jostailuak banatzen dizkiete Gabon gauean, abenduaren 24-ean. Jostailu asko etxean egiten dituzte, oso trebeak baitira zura lantzen.

   Ba al dakizu   

Antzinean, Olentzerok eta Mari Domingik neguko solstizioan, ikatza banatzen zuten, etxean herrietako jendeari negu gordinari aurre egiten laguntzeko.

Mari Domingi artzaina da eta lurra lantzen ere aritzen da. Oso ondo ezagutzen ditu Eguzkiaren ibilbidea, ilargiaren faseak eta sendabelarren erabilera.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olentzero eta Mari Domingi mendian bizi dira, eta Mari Domingiren txabolatik oso hurbil sagasti handi bat dago. Olentzero eta Mari Domingiren txabolak oso gertu daude eta adiskidetasun handia dute. Elkarri laguntzen diote, bakoitzak dakiena eta duena besteari emanez.

Mari Domingiren abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mari Domingi abestiaren hitzak Resurreccion Maria Azkuek jaso zituen lehen aldiz XX. mendearen hasieran.  

Jaioberria bisitatzera “Belen”-era joan nahi duen Mari Domingi izeneko emakume bati buruzkoa da kanta. Baina, horretarako, gona aldatu beharko lukeela eta pixka bat aurkezgarriago jarri. Hau da abestiaren letra:

Horra Mari Domingi

begira horri

gurekin nahi duela

Belena etorri.

Gurekin nahi badezu

Belena etorri

atera beharko dezu

gona zahar hori.

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hatoz goazen ta gurtu dezagun

Belenen jaio den Haurtxo eder hori,

Haurtxo eder hori.

Irrintzi eta poza,

algararekin

hori behar dinagu

guk elkarrekin.

Pozez adora (de)zagun

Jesus haur ona

berak ekar d(i)ezagun

gaur zoriona.

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hatoz goazen ta gurtu dezagun

Belenen jaio den Haurtxo eder hori

Haurtxo eder hori.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.vitoria-gasteiz.org/docs/wb021/contenidosEstaticos/adjuntos/eu/70/18/77018.pdf