Edukira joan

Txikipedia:Oztibarre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izura Azme herria
Izura-Azme herria

Oztibarre (Hoztako ibarra) 161km2 ko eskualde bat da, Baxe Nafarroan, Euskal Herrian. Oxkaxeko lepoaren, Amikuzeren eta Garaziren artean da. Orotarat, 1950 biztanle badira eta kapitala Lartzabale da. Oztibarren, 9 herri badira: Jutsi, Donaixti-Ibarre, Izura Azme, Hozta, Ibarla, Arantsusi, Bunuze, Larzabale Arroze Zibitze eta Pagolaren parte bat.[1]

Tenperatura epela da. Ez da ez beroegi ez hotzegi egiten, baina urtaroen erritmoa ongi markatuta da.[2]

Biduze errekak Oztibarre eskualdea trabeskatzen du. 

Mendi eta kasko batzuk badira: Izuran Iparlatze kaskoa (324m ), Donaixtin Beltxu (1130m), Ibarlan Orgamendi (639m) Larzabalen Gazteluzahar (479m)...[3]

Beltxu mendian, Donaixti-Ibarre eta Hoztaren artean.
Beltxu mendia, Donaixti-Ibarre eta Hoztaren artean.
Latsaga gaztelua, orai zalditoki bat.
Latsaga gaztelua, orai zalditoki bat.

Latsaga gazteluko testu zaharrenak 1209koak dira. Gaztelua  Latsaga jaunarentzat eraikia izan zen eta XVIII. mendea arte Nafarroako historian azkarki parte hartu zuen. XVIII. mendetik goiti, laborantxa toki bat bilakatu zen  eta gaur egun zalditoki bat da. Bestela, ber herrian, lehen hiri inportante bat izan zen.  Konpostela bideko pasai handi bat zen, han hiru bideak juntatzen baitziren:1350an,  ibilkarientzat hogei bat hotela eta bi ospitale baziren!

Horrenbestez, lehenago 1228an eraikitako harresi bat bazen Izuraren inguruan. Baina maleruski, Xantxo Azkarrak desegin  zuen.  Bestela, herrian sartzean, berezitasun bat ikusten ahal da beste herrietan ez bezala: etxeak lerrokatuak dira eta hiria aski metatua da. Hau da, lehenago hiri bat zela probatzen du. Gero, eliza hiri zentroan da, bainan hilerria hurrunago da, Latsaga gazteluaren ondoan: Lehen, eliza hilerriaren ondoan zen, baina desegin izan zen.

Haranbeltzen, urrunago Izuran, Neolitiko tumulus batzuk atsemanak izan dira. Haranbeltzen EH-ko handiena da. Bestela, XII. mendean eraikitako Saint Nicolas de Myre kapera ikusten ahal da.

Azkenik, Bigarren gerla mundialean, Izura eremu okupatuaren mugan zen, eta Jutsi (adibidez) eremu librea zen.

Gaur egun, sasoi betean (apiriletik urrira) ibilkari anitz pasatzen dira eta herrian 4/5 aterpetxe badira haien harrera segurtatzeko.[4][5]

Gazteluzaharreko kaskoan,Larzabaleren gainean, II. mendeko monumentu baten aztarna batzuk atzemanak izan dira. Leku horretan, 472m goratik soldaduek haien eremua babesten zuten eta zaintzen zuten.[6]  

Jutsiren eliza, herri zentroan.
Jutsiren eliza, herri zentroan.

1829an, Pagola Oihana kartierra Jutsitik kendua izan zen eta eta Pagolari lotua izan zen. Geroztik, Pagola Oztibarre, Xiberua eta Amikuzerekin partekatua da. [7] 

XIV.mendean, Casamajor jaunek Etxepare noble etxe bat bazuten.[8]

Erdi aroan, Konpostelako bide bat pasatzen zen. 1830 ean, Donaixti eta Ibarre lotuak izan ziren.[9]

Gaur egun ere Etxepare nobleen etxea ikusten ahal da, elizaren ondoan.  Mendez mende, etxe horetan noble ainitz bizi izan dira.[10]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Oztibarreko herri guztiak sailkatu zituen ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, Amikuze, Garazi eta Oztibarre eskualdeetan hitz egiten zena.

Koldo Zuazok, 2010ean, bere herri guztiak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oztibarre. 2024-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. Oztibarre. 2024-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  3. Oztibarre. 2024-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  4. Izura-Azme. 2023-07-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  5. (Frantsesez) «Ferme Equestre Latsaga Zalditokia» Ferme Equestre Latsaga Zalditokia (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  6. Larzabale-Arroze-Zibitze. 2021-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  7. (Frantsesez) Juxue. 2024-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  8. (Frantsesez) Arhansus. 2024-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  9. (Frantsesez) Saint-Just-Ibarre. 2024-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  10. (Frantsesez) Ibarrolle. 2023-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  11. Oztibarre. 2024-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).