Wikipedia, Entziklopedia askea
Trichoptero heldua

Trichopteroak (grezieratik θρίξ, thrix, "ilea" + πτερόν, pteron, "hegoa") intsektu taldekoen animalia da. Talde honetan, espezie guztiak ingurune urtarraren mende daude garatzeko. Gehienak ur garbi eta ondo oxigenatutako ibai eta erreketan bizi dira, baina ingurune lurtar eta itsasokoetan ere aurki daitezke. Ezkatak dituzte hegaletan eta zeta sortzeko gai dira. Izan ere, taldea batez ere larben trebetasunagatik da ezaguna. Zeta eta hainbat material erabiliz, askotariko eraikinak egiteko, hala nola, babesleku finkoak edo elikagaiak biltzeko sareak egiteko gai dira. Horregatik deitzen zaie "urpeko arkitektoak". Bere hegoak ezkatak izan beharrean, ilez estalita daude (salbuespenak dauden arren). Trikoptero espezie askok antena oso luzeak dituzte, eta atsedenean, hegoak, sarri, sabai eran tolestuta mantentzen dira gorputzaren gainean. Helduen tamaina 2-30 mm bitartekoa da, eta gehienak kolore ilunekoak dira (kafe-beltzak), nahiz eta genero batzuetako espezieek kolore argiak izan (zuria, horia edo berdea).

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LARBAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trichoptera larba bere etxetik ateratzen

Larbak uretakoak dira eta fase aurreratuago batean irteten dira arrautzatik, hanka eta masailezur sendoak dituztelarik. Gorputz luzea dute eta gorputza buruan, toraxean eta sabelaldean banatzen da. Trikopteroen ezaugarri garrantzitsu bat antenen tamaina eta posizioa da. Antenak laburrak dira eta toraxean hiru hanka pare dituzte, azazkal sendoz hornituta, eta horiekin eusten dira fabrikatzen dituzten “kutxatiletara”. Burua beti ondo garatua dago eta, espezie batzuetan luzea den arren, normalean biribildua izaten da. Toraxa, hankak kokatzen diren hiru segmentutan banatuta dago. Sabelaldea luzea da eta hamar segmentuz osatuta dago. Segmentu horiek kolore argikoak izaten dira normalean, eta “kutxatilen” hormari heldu eta animalia mugitzen den bitartean eusteko moduko bulto batzuk izaten dituzte.

   Ba al dakizu   
Ezpainean irekitzen diren zetazko guruinak dituzte, eta zeta hori larba-egitura ugari eraikitzeko erabiltzen da.

PUPA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trikoptera larba baten etxea. Batan (Gasteiz) ibaitik aterata.

Larba helduagora igarotzeko aldaketa zorrotzak egin behar dira, pupa-fasean gertatzen direnak, beti ere pupa-kutxatila baten barruan. Pupak, larbak bezala, uretakoak dira.

Antenak oso luzeak dira eta alboetan toraxean eta sabelaldean zehar kokatzen dira, eta abdomenaren azken muturraren inguruan bil daitezke espezie batzuetan. Toraxak ez du aldaketa handirik etapa honetan. Sabelean, larba garatu bitartean dauden brankien arrastoak ikus daitezke, eta hori da, ondoren, pupari kutxatilatik ateratzen laguntzen diona.

Trichopteroa pupa fasean




HELDUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehorrekoak dira. Burua ongi garaturiko begi konposatuz hornitua dago eta antenak luzeak eta oso finak dira. Larban ez bezala, aho-aparatua miazkatzaile motakoak da. Toraxa ondo garatutako hiru segmentutan banatzen da, familiak identifikatzen laguntzen duten arantzadun hankak dituztenak, eta bi hegal pare dituzte. Hankak luzeak eta meheak dira, eta aurreko hankak laburragoak. Sabelaldeak 10 segmentu ditu, horietatik azkenak aldatuta daude eta genitalak osatzen dituzte.

Zein da bere bizilekua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larbak hainbat ur-girotan bizi dira, eta hainbat forma eta materialetako etxetxo eramangarritan finkatutako babeslekuak eraikitzen dituzte. Trikoptero-espezie gehienak ibaiak eta ur garbien eta oxigenatuen hausturetan bizi dira, eta uretako intsektuen ordenarik zabalenetako bat da. Ur geldiak dauden ingurunetan ere badaude espezie batzuk, batez ere etxetxo eramangarriak

   Ba al dakizu   

Mundu osoan bizi da, Antartikan izan ezik.

daramatzatenak.

Zergatik dira garrantzitsuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trichoptera heldua

Uretako intsektu hauek garrantzitsuak dira, ibai eta erreketako uren kalitate-adierazleen funtzioa betetzen dutelako, materia organikoa prozesatzen dutelako eta beste intsektu batzuentzat, arrainentzat eta uretako hegaztientzat elikagai direlako.

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deskonposizioan dagoen materia organikoz elikatzen dira. Hala ere, uretako beste organismo batzuen hainbat trikoptero harrapari ere badaude.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trichopteroak sexualki ugaltzen dira. Ugalketa garaian gertatzen dena da emeek errunaldia uretan sartzen dutela (700 arrautzaraino) bi eratara: abdomena sartuz edo erabat hondoratuz. Hala ere, espezie batzuek uretatik ateratzen dituzte arrautzak, aldizkako uholde-eremuetan.

Gehiago jakiteko...[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trikoptera bat bere larba-egituran (Bideoa):

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/9/9d/K%C3%B6cherfliegenlarve_-_Caddisfly_larva_%28Trichoptera%29.ogv