Txokolate zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txokolate zuri
Sugar confectionery (including white chocolate), not containing cocoa (en) Itzuli, Q29043203 Itzuli eta Txokolate
WeisseLuftschokolade.jpg
Osagaiak Kakao-gurina
Historia
Jatorria Suitza
Txokolate zuria.

Txokolate zuria esnez, kakao-gurinez eta azukrez eginiko gozo bat da.[1] Txokolate zuriak ez du kakaorik, beste txokolate motatan aurkitu ahal dena.[2] Zurbil kolorekoa da.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolate zuria, Lehen Mundu Gerraren garaian sortu zen Suitzan. Lehenengoa Nestlek ekoiztu zuen 1930. urtean, Galak izeneko barra bat zen. Urte bat geroago, M&M markak AEBetan hasi zen txokolate mota hau ekoizten. 1948an, Nestlek Alpine White izeneko barra bat atera zuen.[4][5]

Konposizioa eta erregulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolate zuria gurinez eginda dago. Askotan, gurina prozesatu egiten da bere zapore gogorra kentzeko, azken produktuari kalte egingo liokeena. Tokiko erregulazioek zehazten dute zer nahasketa merkaturatu daitezkeen "txokolate zuri" gisa:

  • AEBetan, 2004tik aurrera, txokolate zuriak gutxienez %20a kakao-gurina, %14a esne-solidoa, %3,5a esne-koipea eta %55a azukrea edo bestelako edulkoratzaileak izan behar ditu. Data hori baino lehen, markek aldi baterako komertzializazio-baimenak lortu behar zituzten txokolate zuria saltzeko.[6]
  • Europar Batasunak patroi berdinak hartu ditu, nahiz eta edulkoratzaileentzat eta azukrearentzat mugarik ezartzen ez dituen.
Txokolate zurizko pastela

Txokolate zuria; esnedun txokolatea eta beltza egiten den modu berean egiten bada ere, ez darama ez orerik, ez likorerik, ez kakao-solidorik. Pastelgintzako bainuetarako erabiltzen diren prestakin batzuk, koipe merke solidoekin egiten dira, kakaotik eratorriak ez direnak. Prestakin hauek kolore zuria izan dezakete (txokolate zuriaren marfil tonua ez bezala) eta ez dute kakao gurinaren zaporerik.

Kakao-solidorik ez duenez, txokolatea ez da marroi kolorekoa. Produktu hau esnedun txokolatea baino askoz gozoagoa da eta ez du zapore mingotsik (txokolate beltzarekin duen zapore mingotsa ez bezala).

Kakao-gurinaren fusio-puntuak txokolate zuria solidoa giro-tenperaturan mantentzen du eta ahoan urtzea eragiten du.

Ondorioak osasunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakao-solidorik ez duenez, txokolate zuriak ez du ia teobromina trazarik. Horrek esan nahi du arrazoi medikoengatik teobromina saihestu behar dutenek txokolate zuria kontsumi dezaketela. Txokolate zuriaren aldean, beltzak substantzia horren kantitate handiagoa dauka. Txokolate zuriak kakao-solidoetan dagoen kafeinaren trazak baino ez ditu.

Erabilera gozogintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolate pastillak

Txokolate zuriarekin lan egitea zaila izan daiteke. Urtzen denean, kakao-gurina banandu egin daiteke eta konposatu oliotsu bat sortu, emultsioen bidez berreskuratu daitekeena. Gurin edo txokolate kantitate txiki bat urtuz eta nahasketa irabiatuz egin daiteke. Beste txokolate motekin bezala, urtutako produktuari ur pixka bat gehitu bezain laster, ur hori koipetsu eta pikortsu bihurtzen da. Berriz ere, emultsionatuz berreskura daiteke.

Txokolate ilunarekin bezala, txokolate zuria tableta handi edo txikietan eros daiteke, baina askotan zaila da horiekin lan egitea, labana batekin moztu behar direlako eta zati irregularrak lortzen direlako. Batzuetan, pastilletan aurkezten dira erosoago egoteko.

Txokolate zuria txokolate beltzezko edo esnedun gozoak apaintzeko erabil daiteke. Banillazko azukre gozoa (fudge) txokolate zuriaren fudge gisa ere merkaturatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Nast, Condé. «White Chocolate» Bon Appétit . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  2. «White Chocolate» www.thenibble.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  3. (Ingelesez) «Chocolate | food» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  4. (Gaztelaniaz) Redacción. (2020-03-14). «¿Por qué el chocolate blanco no es chocolate?» Esquire . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  5. (Gaztelaniaz) «¿El chocolate blanco es realmente chocolate?» National Geographic en Español 2018-08-09 . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  6. (Ingelesez) e-CFR: Browse Previous | Browse Next, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top, Back to Top. . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]