Ugo Foscolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ugo Foscolo
Ugo Foscolo.jpg
Bizitza
Izen osoaNiccolò Ugo Foscolo
JaiotzaZante1778ko otsailaren 6a
Herrialdea Veneziako Errepublika
Talde etnikoaItaliarra
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaTurnham Green (en) Itzuli, Londres eta Turnham Green (en) Itzuli1827ko irailaren 10a (49 urte)
Hobiratze lekuaSanta Croce
Chiswick
Familia
Bikotekidea(k)Antonietta Fagnani Arese
Isabella Teotochi Albrizzi (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPaduako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
latina
greziera modernoa
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea, itzultzailea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)University of Pavia (en) Itzuli
Lan nabarmenakThe Last Letters of Jacopo Ortis (en) Itzuli
Dei Sepolcri (en) Itzuli
KidetzaAccademia delle Scienze di Torino
Izengoitia(k)Didimo Chierico
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0287538 Musicbrainz: 882e0119-1c50-44b1-99b9-eb8dfefdb2c4 IMSLP: Category:Foscolo,_Ugo Find a Grave: 5888174 Edit the value on Wikidata
FirmaFoscolo.png

Ugo Foscolo (Zante, 1778ko otsailaren 6a - Turnham Green, Londrestik hurbil, 1827ko irailaren 10a) italiar idazlea izan zen. Aita Veneziakoa zuen, ama, berriz, Greziakoa. Foscolok haurtzaroa Dalmazian igaro zuen, eta ondoren Veneziara joan zen (1794); idazle klasikoak eta modernoak irakurri zituen eta literaturarekiko zaletasun handia izan zuen. Borroka abertzaleek erakarririk, Napoleonen Europak liluratu zuen (Ode a Buonaparte liberatore, 1797), eta Massenarekin austro-errusiarren kontra borrokan jardun zuen, eta ondoren Suitzara (1814), eta azkenik, Londresa (1816) erbesteratu zen. Foscoloren obrak erromantizismo aurreko sentiberatasuna du, antzinako edertasunaren jaierari loturik. Ultime Lettere di Jacopo Ortis (1799) obran Risorgimento garaiko borrokak goretsi zituen. Dei Sepolcri (1806) poema luzean, hildakoenganako jaierak maitasuna luzarazten duela azaltzen du. Le Grazie (1813) obra amaitu gabean Venus, Vesta eta Pallas jainkosak zeruaren eta lurraren arteko bitarteko gisa aurkezten ditu. Foscolo, bere erritmo berriekin, Italia modernoko olerkarien aitzindaria izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ugo Foscolo Aldatu lotura Wikidatan