Uwe Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uwe Johnson
Bundesarchiv B 145 Bild-P057015, Berlin, Verleihung des Berliner Kunstpreises.jpg
Bizitza
Jaiotza Kamień Pomorski (en) Itzuli1934ko uztailaren 20a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Sheerness (en) Itzuli1984ko otsailaren 22a (49 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Leipzigeko Unibertsitatea
University of Rostock (en) Itzuli
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak itzultzailea eta idazlea
Lan nabarmenak Ein unergründliches Schiff (en) Itzuli
Jahrestage (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Genero artistikoa eleberria

uwe-johnson-gesellschaft.de eta literaturhaus-uwe-johnson.de
IMDB: nm0426383 Musicbrainz: a0fddbb8-f0b0-4035-b9e6-61f88aeb805f Discogs: 748410 Find a Grave: 8267 Edit the value on Wikidata

Uwe Johnson (Cammin, Alemania, 1934ko uztailaren 20a - Sheernes, Ingalaterra, 1984ko otsailaren 22a) alemaniera idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germaniar Literatura ikasi zuen Leipzigen, eta Mendebaldeko Berlina jo zuen 1959. urtean, Ingrid Babendererde bere lehen eleberriari aldaketa batzuk egin nahi ez izateagatik argitara ezinean zebilelako.

Bitan banaturiko Alemaniaren egoerak kezkatuta bizi izan zen eta grina hori nagusitu zen haren lanetan. Teknika desberdinak erabili zituen bere eleberrietan. Mutmassungen über Jacob (1959, Jakoben inguruko gogoetak) izan zen haren lehen lana Mendebaldeko Berlinen. Bigarren eleberriarekin Formentor saria eskuratu zuen: Das dritte Buch über Achim (1961, Achimi buruzko hirugarren liburua). "Gruppe 47" taldeko kidea zen. Beste lan aipagarri batzuk: Karsch, und Andere kontakizun laburra (1964), Zwei Ansichten, ikusle neutral baten ikuspuntutik bi Alemanien ikuspegia eskaintzen duen obra (1965, Bi ikuspuntu) eta Jahrestage. Aus dem Leben von Gesine Cresspahl tetralogia (1970-1983, Urtemugak. Gesine Cresspahlen bizitza).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uwe Johnson Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]