Valentin Serov
Valentin Serov | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1865eko urtarrilaren 7a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Mosku, 1911ko abenduaren 5a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Familia | |
Aita | Alexander Serov |
Ama | Valentina Serova |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arteen Akademia Inperiala |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta irakaslea |
Lantokia(k) | Munich Paris Mosku San Petersburgo Herbehereak Belgika Alemania Italia Paris Italia Grezia Italia eta Paris |
Enplegatzailea(k) | Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | inpresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua erretratua |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Valentin Alexandrovitx Serov (errusieraz: Валенти́н Алекса́ндрович Серо́в; San Petersburgo, 1865eko urtarrilaren 19aGreg./urtarrilaren 7aJul. - Mosku, 1911ko abenduaren 5aGreg./azaroaren 22aJul.) errusiar margolaria izan zen.
Aita Aleksandr Serov musikagile eta musika kritikaria izan zen. Valentinek margolaritza ikasi zuen Parisen, Moskun eta San Petersburgon. Moskun Ilya Repinen ikaslea izan zen eta haren margolaritza errealistaren eragina jaso zuen. Mikhail Vrubel eta Konstantin Korovin margolariek ere eragin zioten.
Serov erretratugile gisa nabarmendu zen eta 1890eko hamarkadan arrakasta lortu zuen. Aktoreak, artistak eta idazleak erretratatu zituen. Inpresionismoaren ezaugarri batzuk hartu zituen, eta azken aldian modernistagoa izan zen bere estiloa eta eszena mitologikoak margotu zituen.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mertxikadun neskatoa (1887), errusiar inpresionismoaren inauguraxio-margolana.
Isaak Levitan (1893)
Nikolai Rimsky-Korsakov (1898)
Mika, Margarita Morozovaren semea (1901)
Zinaida Yusupova printzesa (1900-1902)
Nikolas II.a (1902)
Maxim Gorki (1905)
Ivan Morozov (1910)
Ida Rubinstein (1910)
Anna Benois, Alexandre Benoisen emaztea (1908)