Nikolai Rimski-Korsakov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolai Rimsky-Korsakov» orritik birbideratua)
Nikolai Rimski-Korsakov
Nikolay A Rimsky Korsakov 1897.jpg
Bizitza
Jaiotza Tikhvin (en) Itzuli1844ko martxoaren 6a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Lyubensk (en) Itzuli1908ko ekainaren 21a (64 urte)
Hobiratze lekua Tikhvin hilerria
Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Q16692125
Ezkontidea(k) Nadezhda Rimskaya-Korsakova
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Rimsky-Korsakov (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Naval Cadet Corps (en) Itzuli
(1856 -
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Mili Alekseievitx Balakirev
Ikaslea(k) Igor Stravinski
Anton Arensky
Théodore Akimenko
Alexander Gretchaninov (en) Itzuli
Petr Petrovich Evstafʹev (en) Itzuli
Yuliya Veysberg (en) Itzuli
Aleksandr Glazunov
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, autobiografialaria, musika-irakaslea, musikaren teorikoa, irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta militarra
Enplegatzailea(k) Saint Petersburg Conservatory (en) Itzuli
Lan nabarmenak Scheherazade (en) Itzuli
Symphony No. 1 (en) Itzuli
The Golden Cockerel (en) Itzuli
Kidetza Bostak
Genero artistikoa opera
Sinfonia
musika klasikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Eliza ortodoxoa

IMDB: nm0006253 Allocine: 37891 Allmovie: p108307 IBDB: 94628
Spotify: 2kXJ68O899XvWOBdpzlXgs iTunes: 278869 Last fm: Николай+Андреевич+Римский-Корсаков Musicbrainz: 4cfe7051-f649-4d07-83b3-7a732abe7249 Songkick: 406196 Discogs: 115466 IMSLP: Category:Rimsky-Korsakov,_Nikolay Allmusic: mn0000250057 Find a Grave: 2103 Edit the value on Wikidata
Rimsky-Korsakov Signature.png

Nikolai Andreievitx Rimski-Korsakov (Tikhvin, Errusiar Inperioa, 1844ko martxoaren 18agreg./martxoaren 6ajul.Liubensk, Errusiar Inperioa, 1908ko ekainaren 21agreg./ekainaren 8ajul.) errusiar musikagile, orkestra-zuzendari eta pedagogoa izan zen, Bostak musikagile taldekoa.

Oso egile emankorra izan zen. Orkestrarako musika landu zuen bereziki eta maisuki ("Capriccio Espagnol" eta "Scheherazade").

Bizitza eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1856. urtean San Petersburgoko itsasoko armadaren eskolan sartu zen.

1861. urtean Balakirev musikagilea ezagutu zuen eta musika ikasketak osatu zituen harekin. Urte berean Bosten Taldean sartu zen.

1871. urtean San Petersburgoko kontserbatorioko konposizio eta orkestrazio irakasle izendatu zuten. 1873. urtetik aurrera karrera militarra utzi eta musikari emana bizi izan zen; aldi berean Musorgskiren eta Borodinen lanak orkestrarako moldatu eta osatu zituen.

1886-1900. urteetan orkestra zuzendari gisa aritu zen, batik bat Parisen.

Rimski-Korsakovek ikasle ugari izan zituen, besteak beste: Liadov, Stravinski, Ippolitov-Ivanov, Miskovski, Prokofiev, Respighi eta Glazunov.

1883. urtean enperadorearen kaperako musika zuzendari izendatu zuten.

Rimski-Korsakoven obrak mendebaleko teknikak eta errusiar sena elkartzen ditu; musika tresnen laguntza, bestetik, aberastasun handiz erabiltzen du.

Rimski-Korsakoven lan nagusiak dira: operak: Ivan Izugarria (1868-1872); Maiatzeko gaua (1878); Elurrezko emaztegaia (1880-1881); Mlada (1889-1890); Sadko (1894-1896); Mozart eta Salieri (1897); Kitezen hiri ikustezinaren elezaharra (1903-1904); Urrezko oilarra (1907); orkestrarako, Sadko (1867); Espainiar kapritxoa (1887); Scheherezade (1888); ahotserako lan asko, pianorako kontzertuak, ganbera musika, 100 bat doinu eta 150 bat errusiar herri kantuen moldaketa.

Harmonia eta orkestrarako musikagintzari buruzko liburuak idatzi zituen.

Lan hautatuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rimski-Korsakoven erretratua (Ilya Repin, 1893).

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Kastxei hilezkorra"
  • "Tsar Saltanen kondaira".
  • "Tsarraren emaztegaia".
  • "Maiatzaren Gaua".
  • "Elurraren Dontzeila".
  • "Mlada".
  • "Sadko".
  • "Kitezh hiri ikusezinaren eta Fevronija dontzeilaren Elezaharra".

Orkestrarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Capriccio Espagnol", Op. 34 (1887).
  • "Errusiako Pazkoko Obertura", Op.36 (1887-1888).
  • "Scheherazade" suite sinfonikoa, Op. 35 (1888).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Rimski-Korsakov Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]