Valeriano Markina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valeriano Markina
Bizitza
Jaiotza Galdames1911ko otsailaren 28a (109 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Errepublikako Herri Armada
Eusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Valeriano Basilio Markina Merino (Galdames, 1911ko otsailaren 28a[1] - ?) bizkaitar politikari eta miliziano komunista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbidez meatzaria,[2] beranduago Espainiako Alderdi Komunistan (PCE) afiliatu zen eta Langile eta Nekazal Milizia Antifaxistetan (MAOC) instruktore izatera iritsi zen. 1934ko Iraultza prestatzeko lanetan parte hartu zuen.[2]

Gerra Zibila hasi zenean Madrilen zegoen, Somosierrako frontean "El Campesino" zutabeko komisario politiko bihurtuz.[2][3] Handik Bizkaia aldera itzuli zen,[2] non 3. Euskal Dibisioaren Estatu Nagusiko buru bilakatu zen[4], beti Juan Ibarrolaren agindupean. Iparraldeko frontea erori ondoren, Armada Errepublikanora itzuli zen.[5] Santander eta Asturiasko borrokaldietan parte hartu zuen. 1937ko amaieran Teruelgo guduan parte hartu zuen,[3] ondoren 6. dibisioa agindu zuen,[6] Valsequilloko guduan parte hartu zuelarik.

Guduaren amaieran, frankistek preso hartu zuten, Albatera kontzentrazio esparruan sartuz, Alacantetik gertu. Esparrutik ihes egitea lortuko zuen, Frantziaraino iritsiz. Gurseko kontzentrazio-esparruan sartu zuten, eta handik irtetea lortu zuen bere alde egindako gestioei esker.

Geroago, Dominikar Errepublikara eraman zuen ontzi batean sartu zen, Alberdi, Larrañaga eta Asartakin batera.[7] Handik Mexiko eta Argentinara pasa zen, non funtzionario moduan lan egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. pares.mcu.es
  2. a b c d Talón 1988, 909 orr. .
  3. a b Corral 2005, 115 orr. .
  4. Aguirre 1981, 69 orr. .
  5. (Gaztelaniaz) Manuel Vargas Alonso, Francisco. Bermeo y la Guerra Civil - La Batalla del Sollube. , 171 or..
  6. Martínez Bande 1981, 256, 304 orr. .
  7. ehk.eus

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aguirre, J.M.. (1981). Historia general de la guerra civil en Euskadi. El ejercito vasco (I). L. Haranburu.
  • Corral, Pedro. (2005). Si me quieres escribir. La batalla de Teruel. DeBolsillo ISBN 84-9793-626-4.
  • Engel, Carlos. (1999). Historia de las Brigadas Mixtas del Ejército Popular de la República. Madril: Almena ISBN 84-922644-7-0.
  • Martínez Bande, José Manuel. (1981). La batalla de Pozoblanco y el cierre de la bolsa de Mérida. Madril: Editorial San Martín.
  • Talón, Vicente. (1988). Memoria de la guerra de Euzkadi de 1936. III Bartzelona.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.