Vanessa Goikoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vanessa Goikoetxea
Bizitza
Jaiotza West Palm Beach (Florida)1980ko azaroaren 20a (37 urte)
Herrialdea  Bizkaia
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria
Ahots mota sopranoa
http://vanessagoikoetxea.com/

Vanessa Goikoetxea Agorria (West Palm Beach, Florida, Estatu Batuak, 1980ko azaroaren 20a) sopranoa da, opera eta zarzuela abeslaria. Munduko areto ezagun askotan abestu izan du, maisu handien zuzendaritzapean. Vanessa Floridan jaio zen arren, umetan joan zen Durangora bizitzera eta lotura handia izan du beti Bizkaiko herri honekin. Gaur egun Dresdenen bizi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vanessa Goikoetxea Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak. Ondoren, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten. Gero, Madrileko Escuela Superior de Canto eta Municheko Hochschule für Musik und Theater goi-eskoletan ikasi zuen. Bere formazioa hornitzeko eskola magistralak ere jaso zituen Montserrat Caballé, Roberto Scandiuzzi, Edith Wiens, Miguel Zanetti eta Ana Luisa Chovarengantik. Gaztelania eta aleman kantuan tituluduna da. Goi-mailako titulua du akordeoian eta materduna da operan. Bere ibilbidean zehar, honako maisuen zuzendaritzapean abestu du: Fabio Luisi, Matteo Beltrami, Pier Giorgio Morandi, Carlo Montanaro, Patrick Fournillier, Diego Fasolis, Massimo Zanetti edota Sir Andrew Davis, besteak beste.

Soprano ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011/12 denboraldian Dresdeneko Semperoper konpainian debutatu eta Alexander Joel-en zuzendaritzapean honakoak kantatu ditu: Alcina, Musetta (La bohème), Rachel (La juive), Hanna Glawari (Die lustige Witwe) eta Vixen (La zorrita astuta).

Martina Franca Italiar hiriko Festival della Valle d’Itria jaialdian, Italian debuta eginda, Alfredo Casella-ren La Donna Serpente [Emakume sugea] operako Armilla, Fabio Luisi maisuaren zuzendaritzapean.

Hurrengo denboradian (2012/13), Bartzelonako Gran Teatre del Liceun debutatu zuen Rusalka operako izen bereko Rusalka pertsonaiarekin.

2014an Madrileko Teatro de la Zarzuelan debuta egin zuen Catalina obrako pertsonaia nagusia abestuz. Hurrengo urtean, Boccherini-ren Clementina zarzuela abestera gonbidatu zuten bertara Andrea Marcon maisuaren zuzendaritzapean.

Beste antzezpen aipagarri batzuk: Alexander Joel-en zuzendaritzapean (Bakanteak) operako Autonoe, Erroman debuta eginda, Teatro dell’Opera-n;

2017 Donizettiren Elisir d’amore (Maitasunaren elixirra) operako Adina, Triesteko Verdi Antzokian: Granadako Hiriko Orkestrak gonbidatuta, Clementina zarzuelako Doña Narcisa, Andrea Marcon maisuarekin

Dresdenera itzuli zen, berriz ere Hanna Glawariren papera interpretatzeko eta Die Csárdásfürstin Csárdás printzesa operetan debuta egiteko.

2017 Bartzelonako Gran Teatre del Liceun ere egin zuen debuta, Mozarten entzute handiko Don Giovanni operako Donna Anna paperarekin.

2018ko udan Seulgo Ópera Nacional de Corean, Franz Lehár-en Die Lustige Witwe operetako Hanna Glawari pertsonaiaren papera kantatu du.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan zehar emanaldi asko eskaini dituen arren, Vanessak hazten ikusi zuen Durangon ere hainbat bider abestu du. 2013an Durangoko Andra Mari Basilikan kontzertua eskaini zuen Mateo Pais italiar piano-jotzaileak lagundurik. Nepalgo lurrikaren biktimen aldeko kontzertu solidarioa eskaini zuten 2015ean Durangoko Andra Mari basilikan, Xabier Arana durangar organo-jotzailearekin batera. Durangoko San Antonio ikastetxea sortu zeneko 150. urteurrenean, bertan abestu zuen, Elena Orobiogoikoetxea piano-jotzailearekin batera, biak ala biak ikastetxeko ikasle ohiak baitira.

2018ko udazkenean berriz, Bilboko Euskalduna jauregian, OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin La bohèmeren Mimi interpretatuko du.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an, Estatu Batuetako Vero Beach Opera Foundation-en Marcello Giordani kantu lehiaketako "Deborah Voigt saria" irabazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]