Finlandiako futbol liga (finlandierazVeikkausliiga) Finlandian futboleko lehenengo maila da.
Helsingin Jalkapalloklubi (HJK) da garaipen gehien lortu dituen taldea (14 Veikkausliiga). Aurreko Mestaruussarja txapelketa ere hartzen badugu HJK da nagusi 30 liga lortu baititu.
Esan bezala 1990an abiatu zen 1930tik jokatu izan zen Mestaruussarja txapelketa ordezkatzean. 14 taldek parte hartzen dute (2006ko denboraldian 13 taldek bakarrik jokatu zuten AC Allianssi taldea zorren ondorioz kanporatu eta desegin ostean). 1973an bigarren maila Ykkönen eratu zen.
Europa iparraldeko beste herrialde batzuetan bezala, esate baterako Errusian, Norvegian eta Suedian, denboraldia udan jokatzen da apiriletikurrira eta taldeak elkarren aurka bitan jokatzen dute, etxean eta kanpoan. Ligako sistemak aldaketa ugari izan ditu urteetan, batzutan liga normala jokatu da, beste batzutan hasierako fase baten ondoren talde onenek ligaxka berria osatu dute.
Azkenengo postuan geratzen den taldea bigarren mailara jeisten da eta azken-aurrekoak lehenengo mailan duen postua jokatzen du bi partidetara bigarren mailako bigarrenaren aurka.
¹ 1990an liga sisteman lehenengo fase bat jokatu zen eta zortzi lehenengoak kanporaketa sisteman sartu ziren. Finalera FC Kuusysi-Lahti (Ligako 1.a) eta Helsinki HJK (3.a) iritsi ziren. Hiru partida jokatu zituzten, lehena berdindu eta beste biak Helsinki HJK-k irabazi zituen (3-4 eta 1-0).
² 2020ko urrian COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.