Edukira joan

Veleia (Italia)

Koordenatuak: 44°47′06″N 9°43′18″E / 44.785°N 9.721667°E / 44.785; 9.721667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Veleia (Italia)
Datuak
Herrialdea Italia
Eskualdea Emilia-Romagna
ProbintziaPiacenzako probintzia
Italiako udalerriLugagnano Val d'Arda
Koordenatuak44°47′06″N 9°43′18″E / 44.785°N 9.721667°E / 44.785; 9.721667
Map
Historia
KulturaAntzinako Erroma eta Liguriar

Artikulu hau Italiako Veliari buruzkoa da, Arabako Veleiari buruzko artikulua irakurtzeko jo Iruña-Veleia artikulura.

Veleia antzinako ligurren hiri bat zen, Erromak K.a. II. mendearen lehen erdian konkistatu zuena. erromatar hiri giza jarraipena izan zuen eta municipium kategoria izatera iritsi zen[1]. Gaur egungo Velleia lekuan dago, Lugagnano Val d'Arda udalerriaren barruan. Antzinako ligurren hiria bazen ere, Egungo banaketa administratiboan ez da Liguriakoa, Emilia-Romagna eskualdekoa baizik, Piacenzako probintzian. 460 m-ko alturan, paraje menditsu batean dago[2], Apenino Piacentinoen erdian, Po ibaiaren adarra den Chero ibaiaren aranean[1].

Antzerkia

Ligur jatorriko hiria izan zen, Veleiates (latinez) tribuaren burua. K.a. 158. urtean, Erromaren mende erori zena. K.a. I. mendearen erdialdean Veleiak municipium maila lortu zuen. Jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza eta artzaintza zen. Gainbehera K.o. III. mendearen amaieran gertatu zen – K.o. IV. mendearen hasieran. Geroago, leku berean, San Antoniori eskainitako eliza bat eraiki zen[1].

Veleiako paisaia udazkenean. San Antonio eliza erdian.

Plinioren Natur Historian (7, 163) eta Tralleseko Flegonen "De longaevisen" agertzen da. Bigarren idazlanean, Βελείας edo Οὐελείας, izenekin aipatzen da[3]. Pliniok idatzi zuen Aemilia-VIII[oh 1]. eskualdean zegoela (Italia eskualdetan banatu zuten erromatarrek), nahi eta bertakoak ligurrak izan (eta beraz, beste lugurrei bezala, IX. eskualdea zegokien), eta bertako herritarrek luze bizi zirela nabarmendu zuen.

Tabula alimentaria traianea edo Veleiako Taula. Parmako Museo archeologico nazionalen ikusgai.

Indusketa arkeologikoak 1760an hasi ziren ofizialki, kasualitatez 1747an Trajanoren garaiko elikagaien Tabula (Tabula Ligures Baebiani)[4] aurkitu ondoren. Brontzezko inskripzio hori da orain arte aurkitutako erromatarren garaiko handiena eta objektu horregatik da ezaguna hiria, hain zuzen. "Tabula alimentaria" izena ere ematen zaio. K.o. 107/114 urtekoa da eta bibliografian identifikatzeko erabiltzen diren kodeak hauek dira: CIL XI, 1147 eta Ager Veleias 5.14. Elikatze fundazio baten azalpena da, Trajano enperadoreak babestua, hiriak sortzen dituen interesa erabiliz bertako 300 ume pobreei laguntzeko[3][5].

Indusketek agerian utzi zuten foroa eta, haren inguruan, basilika eta hiriko termak.

Oinplano angeluzuzenekoa da foroa, julio-klaudiotar gafraikoa da. Hiru aldetan arkupe batek inguratzen zuen, denda eta eraikin publikoekin, guztiak berokuntza-sistemarekin.

Veleiako foroa

Basilika konplexuaren hegoaldeko muturrean zegoen. Nabe bakarra zuen, kultu inperialari eskainitako exedra angeluzuzena buruan zuela. Han, Luni-Carrarako hamabi marmolezko estatua aurkitu ziren, Julio-Klaudiotar dinastiako familiakoak irudikatzen zituztenak.

Goialdean bainuak eta bizilekuan zeuden, eta horietatik Domus del Cinghiale nabarmentzen da, atrioa duen etxebizitza erromatarraren adibide klasikoa baita.

Antiquarium museoa, aztanategiaren musealizazioa eta dibulgazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilikaren mendebaldean museo bat jarri zen, Antiquarium izenekoa, indusketa arkeologiko berrienetan aurkitutako objektu nagusiak gordetzeko eta erakusteko. Hala ere, pieza esanguratsuenak, hala nola Julio-Klaudiotar estatuak, Trajanoren Tabula Alimentaria (Tabula alimentaria traianea) eta XVIII. mendean ere aurkitu zuten idatzita zegoen beste brontze zati bat, Lex Rubria de Gallia Cisalpina izena eman zaiona, Parmako Museo Arkeologiko Nazionalean daude ikusgai.

Aztarnategia bisita daiteke.

Parke arkeologikoaren erakundeak, aldizkari akademiko bat argitaratzen du, gai klasikoei buruz artikulu zientifikoak argitaratzen dituena: Ager Veleias[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) Geijo, Sergio. (2020-03-08). «La ciudad romano-ligur de Veleia» VIATOR IMPERI (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  2. https://blogak.goiena.eus/elexpuru/author/elexpuru. (2013-03-09). «Bada beste Veleia bat Ligurian» Iruña-Veleia, egia ala gezurra? (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  3. a b Gorrotxategi, Joakin. «El Nombre de Veleia» Iruña Veleia 2010-2020 (Arabako Foru Aldundia).
  4. Blanch Nougués, José María. (2017). «La tabula de los Ligures Baebiani: un testimonio epigráfico de la Administración de Trajano» Revista Digital de Derecho Administrativo (17): 21–37. ISSN 2145-2946. (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  5. «Tabula Alimentaria de Veleia - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  6. «AGER VELEIAS - Rassegna di storia, civiltà e tradizioni classiche» www.veleia.it (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]