Velociraptor

Wikipedia(e)tik
Velociraptorinae» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gnathostomata

Velociraptor
Fosilaren garaia: 75 Ma-71 Ma

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Goiordena: Dinosauria
Ordena: Saurischia
Azpiordena: Theropoda
Familia: Dromaeosauridae
Nodoa: Eudromaeosauria
Azpifamilia: Velociraptorinae
Generoa: Velociraptor
Riggs, 1903
Espezieak

V. mongoliensis Osborn, 1924 (tipoa)
V. osmolskae Godefroit et al., 1960

Tamaina
Vraptor-scale.png

Velociraptor (latinez: "lapur azkarra") Dromaeosauridae familiako dinosauroen genero bat da. Kretazeoaren amaieran bizi izan ziren, duela 75 bat milioi urte gaur egun Asia den lurraldean.

Hasieran, espezie bakarra onartu zen, V. mongoliensis, Mongolian aurkitutako fosil batzuen ondorioz; gero, 2008an, V. osmolskae espeziea izendatu zen, Barne Mongolian, Txinan, aurkitutako fosil batzuetan oinarriturik.

Beste dromeosauridoak baino txikiagoa da, baina haien antz anatomiko handia du. Karniboro bat izan zen, isats luze eta zurruna zuena, eta hiru erpe zituen, haietako bat luzea eta gakotua, eta hartaz baliatzen zen harrapakinak hiltzeko. Garezur zapala zuen, eta mutur motza, goraka begira. Atzeko hankak oso luzeak ziren, eta horrek adierazten du oso azkarra izango zela.

Velociraptorek gorputza lumaz estalia zuen. Gaur egungo hegaztiek dituztenen antzeko lumak zituen, baina ezin zuen hegan egin.

Michael Crichtonen Parke Jurasikoa nobelan oso nabarmen agertu zenetik, Velociraptor, gaur egun, dinosauro-generorik ezagunenetariko bat da publiko orokorrarentzat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Velociraptor Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]