Vicente Blasco Ibáñez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vicente Blasco Ibáñez
Blasco Ibañez.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Valentzia1867ko urtarrilaren 29a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Menton1928ko urtarrilaren 28a (60 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Valentziako Unibertsitatea
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, politikaria, kazetaria, zinema zuzendaria, eleberrigilea, gidoilaria eta abokatua
Lantokia(k) Paris eta Madril
Lan nabarmenak Q929409
Q8343249
The Shack (1898 novel)
The Four Horsemen of the Apocalypse
Q5646475
Mugimendua errealismoa
Genero artistikoa eleberria
IMDb nm0087658
http://www.blascoibanez.es/
Firma de Vicente Blasco Ibáñez.svg

Vicente Blasco Ibáñez (Valentzia 1867ko urtarrilaren 29a - Menton (Frantzia) 1928ko urtarrilaren 28a), idazle, kazetari eta politikari espainiarra izan zen.

Zuzenbide-ikasketak egin zituen; gaztetatik errepublikaren aldekoa izan zen. 1909an kolono gisa finkatu zen Argentinan, eta "Cervantes" eta "Nueva Valencia" nekazari-kolonia utopikoak sortu zituen; bi saiakerek porrot egin zuten. 1914an Parisera iritsi zen aliatuen alde lan egitera. Bertan Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916) idatzi zuen. Eleberri horrek arrakasta handia lortu zuen AEBen, eta film bat baino gehiago egin ziren eleberri hori oinarri harturik. Valentziara itzuli zen, baina Primo de Riveraren diktaduran erbesteratu egin zen.

Lehen eleberriak Valentziako lurraldean kokatu zituen: Arroz y tartana (1894), bertako burgesiari satira; Flor de Mayo (1895); La barraca (1898), haren lanik ezagunena; Entre naranjos (1900) edota Cañas y barro (1902), Albuferako arrantzaleen bizitza duena gaitzat. Gero, bidegabekeria sozialaren salaketa eta jarrera antiklerikala nabarmentzen diren lanak argitaratu zituen: La catedral (1903), El intruso (XX. mendearen hasierako Bilbon kokatua, 1904), La bodega (1905) edota La horda (1905). Ondoren argitara emandako lanak, publiko zabalari zuzenduak, kalitate apalagokoak dira: La maja desnuda (1906), Sangre y arena (1908), Los argonautas (1915), A los pies de Venus (1926) eta Las novelas de la Costa Azul (1927).

Espainiako Zola deitu badute ere, pertsonaiekiko duen jarreran errealistagoa da naturalista baino. Haren eleberriek arrakasta handiagoa izan dute atzerrian Espainian baino, eta asko zinemara eraman dituzte.

Nobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La araña negra (1982).

Kronologikoki ordenatuta:

  • La araña negra (1892)
  • Cuentos valencianos (1893)
  • El femater (1893)
  • ¡Viva la república! (1893)
  • Arroz y tartana (1894)
  • Los fanáticos (1894)
  • Flor de mayo (1895)
  • En el país del arte (1896)
  • La Barraca (1898)
  • Entre naranjos (1900)
  • Sónnica la cortesana (1901)
  • Cañas y barro (1902)
  • La catedral (1903)
  • El intruso (1904)
  • La bodega (1904/5)
  • La horda (1905)
  • La maja desnuda (1906)
  • Oriente (1907)
  • La voluntad de vivir (1907, 1953an argitaratua)
  • Sangre y arena (1908)
  • Los muertos mandan (1909)
  • Luna Benamor (1909)
  • Argentina y sus grandezas (1910)
  • Los argonautas (1915)
  • Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916)
  • Mare Nostrum (1918)
  • Los enemigos de la mujer (1919)
  • El militarismo mejicano (1920)
  • Vistas sudamericanas (1920)
  • El préstamo de la difunta (1921)
  • El paraíso de las mujeres (1922)
  • La Tierra de Todos (1922)
  • La Reina Calafia (1923)
  • El sol de los muertos (1923)
  • Puesta de sol (1923)
  • La vuelta al mundo de un novelista (1924)
  • Alfonso XIII desenmascarado. Una nación amordazada. La dictadura militar de España (1924)
  • El papa del mar (1925)
  • A los pies de Venus (1926)
  • Novelas de la costa azul (1927)
  • El caballero de la Virgen (1929)
  • En busca del Gran Khan (1929, hil ondoren argitaratua)
  • El fantasma de las alas de oro (1930, hil ondoren argitaratua)
  • La condenada y otros cuentos (1979) (bere oinordekoek argitaratua)

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vicente Blasco Ibáñez Aldatu lotura Wikidatan