Edukira joan

Vicente Blasco Ibáñez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Blasco Ibáñez


Gorteetako diputatua

1898ko apirilaren 18a - 1908ko azaroaren 18a - Julio Cervera Bavaria
Barrutia: Valencia (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaValentzia1867ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMenton1928ko urtarrilaren 28a (60 urte)
Hobiratze lekuaValentziako hilerri nagusia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, kazetaria, film-zuzendaria, eleberrigilea, gidoilaria, abokatua eta poeta
Lantokia(k)Paris eta Madril
Lan nabarmenak
Mugimenduaerrealismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Autonomist Republican Union Party (en) Itzuli

IMDB: nm0087658 Allocine: 74486 Allmovie: p217562 IBDB: 78995
Find a Grave: 7268122 Edit the value on Wikidata

Vicente Blasco Ibáñez (Valentzia, Espainia, 1867ko urtarrilaren 29aMenton (Frantzia) 1928ko urtarrilaren 28a) idazlea, kazetaria eta politikaria izan zen.

Zuzenbideko ikasketak egin zituen; gaztetatik errepublikaren aldekoa izan zen. 1909an kolono gisa finkatu zen Argentinan, eta Cervantes eta Nueva Valencia nekazari kolonia utopikoak sortu zituen; bi saiakerek porrot egin zuten. 1914an Parisera iritsi zen aliatuen alde lan egitera. Han Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916) idatzi zuen. Eleberri horrek arrakasta handia lortu zuen AEBn, eta film bat baino gehiago egin ziren eleberri hori oinarri harturik. Valentziara itzuli zen, baina Primo de Riveraren diktaduran erbesteratu egin zen.

Lehen eleberriak Valentziako lurraldean kokatu zituen: Arroz y tartana (1894), bertako burgesiari satira; Flor de Mayo (1895); La barraca (1898), haren lanik ezagunena; Entre naranjos (1900) edota Cañas y barro (1902), Albuferako arrantzaleen bizitza duena gaitzat. Gero, bidegabekeria sozialaren salaketa eta jarrera antiklerikala nabarmentzen diren lanak argitaratu zituen: La catedral (1903), El intruso (XX. mendearen hasierako Bilbon kokatua, 1904), La bodega (1905) edota La horda (1905). Ondoren argitara emandako lanak, publiko zabalari zuzenduak, kalitate apalagokoak dira: La maja desnuda (1906), Sangre y arena (1908), Los argonautas (1915), A los pies de Venus (1926) eta Las novelas de la Costa Azul (1927).

Espainiako Zola deitu badute ere, pertsonaiekiko duen jarreran errealistagoa da naturalista baino. Haren eleberriek arrakasta handiagoa izan dute atzerrian Espainian baino, eta asko zinemara eraman dituzte.

La araña negra (1982).

Kronologikoki ordenatuta:

  • La araña negra (1892)
  • Cuentos valencianos (1893)
  • El femater (1893)
  • ¡Viva la república! (1893)
  • Arroz y tartana (1894)
  • Los fanáticos (1894)
  • Flor de mayo (1895)
  • En el país del arte (1896)
  • La Barraca (1898)
  • Entre naranjos (1900)
  • Sónnica la cortesana (1901)
  • Cañas y barro (1902)
  • La catedral (1903)
  • El intruso (1904)
  • La bodega (1904/5)
  • La horda (1905)
  • La maja desnuda (1906)
  • Oriente (1907)
  • La voluntad de vivir (1907, 1953an argitaratua)
  • Sangre y arena (1908)
  • Los muertos mandan (1909)
  • Luna Benamor (1909)
  • Argentina y sus grandezas (1910)
  • Los argonautas (1915)
  • Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916)
  • Mare Nostrum (1918)
  • Los enemigos de la mujer (1919)
  • El militarismo mejicano (1920)
  • Vistas sudamericanas (1920)
  • El préstamo de la difunta (1921)
  • El paraíso de las mujeres (1922)
  • La Tierra de Todos (1922)
  • La Reina Calafia (1923)
  • El sol de los muertos (1923)
  • Puesta de sol (1923)
  • La vuelta al mundo de un novelista (1924)
  • Alfonso XIII desenmascarado. Una nación amordazada. La dictadura militar de España (1924)
  • El papa del mar (1925)
  • A los pies de Venus (1926)
  • Novelas de la costa azul (1927)
  • El caballero de la Virgen (1929)
  • En busca del Gran Khan (1929, hil ondoren argitaratua)
  • El fantasma de las alas de oro (1930, hil ondoren argitaratua)
  • La condenada y otros cuentos (1979) (bere oinordekoek argitaratua)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vicente Blasco Ibáñez Aldatu lotura Wikidatan