Victor Osimhen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victor Osimhen
Victor Osimhen (LOSC) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Lagos1998ko abenduaren 29a (22 urte)
Herrialdea  Nigeria
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Nigerian Pidgin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba /
Flag of None.svg Nigeriako futbol selekzio nazionala2017 / 84
Flag of None.svg VfL Wolfsburg2017 / 2019160
Flag of None.svg R. Charleroi S.C.2018 / 20193620
Flag of None.svg Lille OSC2019 / 3818
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 18
Pisua 76 kilogramo
Altuera 185 zentimetro

Victor James Osimhen (Lagos, Nigeria, 1998ko abenduaren 29a) nigeriar futbol jokalaria da, erdi aurrelari moduan jokatzen du Frantziako ligako Lille taldean, eta baita Nigeriako futbol selekzio nazionalean ere. Futboleko jokalarien merkatuko balioetan espezializatutako Transfermarkt web orriaren arabera 27 milioi euroko balioa du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik bere herrialdean jokatzen hasi zen, Ultimate Strikers akademian hain zuzen ere, eta 2016ko urtarrilean, 17 urtez azpiko munduko txapelketaren ondoren, Wolfsburg taldearekin aurrekontratua sinatu zuen, 12 hilabeteren ondoren taldera batu zedin, 18 urte betetakoan. 2017tik 2019ra Victor Wolfsburgoko fitxarekin egon zen, baina lehenengoan bakarrik jokatu zuen taldearekin, bigarrenean Belgikako Charleroi taldera utzi baitzuten, denboraldi bukaeran erosteko klausula batekin. Azkenean denboraldi on bat egin zuen belgikako ligan, eta erosketa burutu zuten, 3,5 milioi euro ordainduta.

Hala ere, uda horretan bertan, 2019an, Lille frantziar taldeak jokalaria erosi zuen 12 milioi euro ordainduz. Covid-19 gaixotasunaren arrazoiagatik egin zen geldialdiaren aurretik erakutsi zuen maila bikaina izan zen, hainbat gol sartuz, eta horregatik 2020ko udako fitxaketa merkatuan eskaintza asko izango ditu.

2020ko apirilaren 18an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
VfL Wolfsburg 2017 - 2019 16 0 0
Charleroi 2018 - 2019 36 20 4
Lille OSC 2019- 38 18 6