Vigdís Finnbogadóttir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vigdís Finnbogadóttir
Vigdis Finnbogadottir (1985).jpg
Islandiako presidentea

1980ko abuztuak 1 - 1996ko uztailak 31
Kristján Eldjárn - Ólafur Ragnar Grímsson
Bizitza
Jaiotza Reykjavik1930eko apirilaren 15a (87 urte)
Herrialdea  Islandia
Hezkuntza
Heziketa Pariseko Letren Fakultatea
Islandiako Unibertsitatea
Kopenhageko Unibertsitatea
Joseph Fourier University
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Independence Party

Vigdís Finnbogadóttir (Reykjavik, 1930eko apirilaren 15a) islandiar politikaria da. Hauteskunde bidez aukeratutako emakumezko lehen estatuburua da (1980-1996). Frantses filologia ikasi zuen Grenobleko eta Sorbonako unibertsitateetan. Ondoren, Antzerkiaren Historia ikasi zuen, Danimarkan lehenengo eta Suedian gero. Ikasketak bukatu ondoren, Islandiara itzuli zen irakasle gisa aritzeko. Ospe handia eman zion kultura-saio bat aurkeztu zuen telebistan. 1972an, Reykjavikeko Antzoki Hiriko zuzendari izendatu zuten. 1980an, estatuko lehendakari aukeratu ondoren (hautagai independente gisa), Islandiaren nortasun kulturala eta nazionala sustatu eta zaintzearen alde lan egin zuen. Hamasei urtez egon zen postu horretan. Lehendakari zela, Rio de Janeiron 1992an egin zen Lurraren Goi Bilerara joan zen, eta rol garrantzitsua izan zuen bertan. 1996ko hauteskundeetan, Olafur Ragnar Grimssonek hartu zuen lehendakaritza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vigdís Finnbogadóttir Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Islandia
Artikulu hau Islandiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.