Martzelo II.a

Martzelo II.a[1] (Montefano, Markak, 1501eko maiatzaren 6- Erroma, 1555eko maiatzaren 1), Eliza Katolikoko 222. aita santua izan zen 1555ean.
Jaiotza izenez Marcello Cervini de Spannochi, Sienan ikasi ondoren, Erromara joan zen bere formakuntzan segitzeko. Han, 1534an, Paulo III.a aita santuaren idazkari izendatua izan zen eta horrek bere iloba Alexandro Farnesiori Vatikanoko zuzendaritza politikoa eman zionean, Marcello Cervini kardinalaren idazkari pribatu eta kontseilaria izendatu zuten.
1539an, Nikastroko gotzain izendatu zuten eta geroago, Gurutze Santuaren kardinal presbitero Jerusalemen.
Trentoko kontzilioan, Karlos I.a Espainiako eta Alemaniako V.a enperadorearen aurrean, aita santuaren interesak defendatu zituen aita santuaren ordezkarietako bat izan zen.
Humanista ezaguna, artisten eta kulturaren laguna, Vatikanoko liburutegiaren arduradun izendatua izan zen, eta liburutegiko funtsak, liburu latindar, greziar eta hebrear ugarirekin gehitu zituen, eta garrantzitsuenetako batzuk inprimatu.
Aitasantualdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konklabeak erabakitzen lau egun eman ondoren, 1555eko apirilaren 9an aita santu aukeratu zuten. Bere jaiotza izena mantendu zuen. Hurrengo aita santu Paulo IV.a kardinalak sagaratua eta koroatua izan zen.
Bere aitasantualdi laburrean (22 egun baino ez zuen iraun) ez zen anglikanismo eta luteranismoaren arazoak konpontzeko neurririk hartzeko nahikoa izan.
Giovanni Pierluigi da Palestrinak, bere Missa Papæ Marcelli ospetsua, aita santu horren omenez idatzi zuen.
San Malakiasen profeziek Frumentun floccidum ("Gari zimela") erreferentzia egiten diote, bere armarrian gariaren kolorea nagusi izateari eta bere osasun kaxkarra zirela eta, 22 egun baino ez baitzituen eman karguan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aurrekoa Julio III.a |
aita santua 1555 |
Ondorengoa Paulo IV.a |