2009ko Frantziako Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
2009ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa96. Frantziako Tourra
Txapelketa2009 UCI World Ranking
Etapak21
Datakuztailak 4 – 2009.eko uztailak 26
Luzera3.459,5 km
HerrialdeaFRA Frantzia
MON Monako
ESP Espainia
AND Andorra
SUI Suitza
ITA Italia
Irteera-lekuaMonako
Helduera-lekuaParis
Taldeak20
Parte-hartzaileak180
Amaitu dutenak156
Bataz besteko abiadura40,315 km/o
Emaitzak
TxapeldunaESP Alberto Contador (Astana)
TxapeldunordeaLUX Andy Schleck (Saxo Bank)
HirugarrenaGBR Bradley Wiggins (Garmin-Slipstream)
Puntukako sailkapenaNOR Thor Hushovd (Cervélo TestTeam)
Eskalatzailerik onenaEU Egoi Martínez (Euskaltel-Euskadi)
Gazte onenaLUX Andy Schleck (Saxo Bank)
SaiatuenaITA Franco Pellizotti (Liquigas)
Talderik onenaKAZ Astana
◀20082010▶
Dokumentazioa

2009ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 96. edizioa izan zen. 2009ko uztailak 4an hasi eta uztailak 26an amaitu zen, Monakon hasiz eta Parisen amaituz, 3459 kilometroko ibilbidea egin ondoren 21 etapatan banatuta, etapa horietatik 3 erlojupekoak izan zirelarik (banakako 2 eta taldekako 1) hiru etapen artean 93 kilometro osatuz.

Frantziako Tourraren edizio honetan 180 txirrindularik parte hartu zuten bederatzi txirrindulariko 20 taldetan banatuta, proba 157k amaitu zutelarik, azkenean 156 izan zirenak, proba hasi aurreko doping kasu bategatik Mikel Astarloza kanporatua izan baitzen.

Itzulia, esan bezala, uztailak 4an hasi zen, Monakon (1 Formulako zirkuituaren zati bat zeharkatu zuen 15,5 kilometroko banakako erlojupeko batekin) eta, ohi bezala, Parisko Champs Eliséesetan amaitu zen uztailak 26an. Itzuliak, edizio honetan, sei herrialde zeharkatu zituen, kronologikoki honakoak izan zirenak: Monako, Frantzia, Espainia, Andorra, Suitza eta Italia.

Edizio honetako hiru berritasun nagusiak azken-aurreko etapako Mont Ventouxera igoera (hala, etapa horretako ohiko banakako erlojupekoa mendiko etapa bategatik aldatuz), bi etapatan, 10.ean eta 13.ean pinganilloa erabiltzeko debekua (azkenean 10. etapara soilik mugatu zena 14 taldek planto egin ondoren) eta 2005eko ediziotik ospatu ez zen taldekako erlojupekoaren berreskuratzea izan ziren, edizio hau, 1967kotik erlojupeko kilometro gutxien izan zituena bihurtuz.

Itzuliaren dominatzailea Alberto Contador madrildarra izan zen, itzulia eta bi etapa erabakigarri irabazi zituena: Verbierren amaitu zen etapa alpetarra eta Annecyko erlojupeko luzea. Podiumean, berarekin batera, Andy Schleck luxenburgotarra (bigarren aldiz jarraian gazteen sailkapena irabazi zuena) eta Lance Armstrong estatubatuarra egon ziren. Eta, podiumaren gorenean zegoen arren, Alberto Contadorrek Danimarkako ereserkia entzutearekin konformatu behar izan zuen.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Franco Pellizotti mendiko eta lehiakortasunaren sailkapenean, Thor Hushovd puntukakoan eta Astana taldea taldekakoan.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Alberto Contador elastiko horia, sailkapen orokorreanESP EspainiaAstana85 o 48 min 35 s
2. Andy Schleck LUX LuxenburgoSaxo Bank+ 4 min 11 s
3. Lance Armstrong USA Ameriketako Estatu BatuakAstanaDQ
3. Bradley Wiggins GBR Erresuma BatuaGarmin-Slipstream+ 6 min 01 s
4. Fränk Schleck LUX LuxenburgoSaxo Bank+ 6 min 04 s
5. Andreas Klöden GER AlemaniaAstana+ 6 min 42 s
6. Vincenzo Nibali ITA ItaliaLiquigas+ 7 min 35 s
7. Christian Vande Velde USA Ameriketako Estatu BatuakGarmin-Slipstream+ 12 min 04 s
8. Roman Kreuziger CZE Txekiar ErrepublikaLiquigas+ 14 min 16 s
9. Christophe Le Mével FRA FrantziaLa Française des jeux+ 14 min 25 s
10. Mikel Astarloza EU Euskal HerriaEuskaltel-EuskadiDQ
10. Sandy Casar FRA FrantziaLa Française des jeux+ 17 min 19 s
11. Vladimir Karpets RUS ErrusiaKatusha+ 18 min 34 s
12. Rinaldo Nocentini ITA ItaliaAG2R La Mondiale+ 20 min 45 s
13. Jurgen van den Broeck BEL BelgikaSilence-Lotto+ 20 min 50 s
14. Stéphane Goubert FRA FrantziaAG2R La Mondiale+ 22 min 29 s
15. Carlos Sastre ESP EspainiaCervélo TestTeam+ 26 min 21 s
16. Alexander Bocharov RUS ErrusiaKatusha+ 29 min 33 s
17. George Hincapie USA Ameriketako Estatu BatuakColumbia-HTC+ 33 min 27 s
18. Sylvain Chavanel FRA FrantziaQuick Step+ 34 min 09 s
19. Christian Knees GER AlemaniaTeam Milram+ 34 min 48 s
20. Pierre Rolland FRA FrantziaBBox Bouygues Telecom+ 37 min 44 s
Iturria : ProCyclingStats


Mendiko sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Franco Pellizotti ITA ItaliaLiquigasDQ
1. Egoi Martínez red polka dot jersey, mountains classificationEU Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi135 pt.ak
2. Alberto Contador elastiko horia, sailkapen orokorreanESP EspainiaAstana126 pt.ak
3. Andy Schleck Maillot zuriaLUX LuxenburgoSaxo Bank111 pt.ak
4. Pierrick Fédrigo FRA FrantziaBBox Bouygues Telecom99 pt.ak
5. Christophe Kern FRA FrantziaCofidis, le Crédit en Ligne89 pt.ak
6. Fränk Schleck LUX LuxenburgoSaxo Bank88 pt.ak
7. Mikel Astarloza EU Euskal HerriaEuskaltel-EuskadiDQ
8. Juanma Garate EU Euskal HerriaRabobank86 pt.ak
9. Sandy Casar FRA FrantziaLa Française des jeux84 pt.ak
10. Jurgen van den Broeck BEL BelgikaSilence-Lotto76 pt.ak


Puntukako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Thor Hushovd elastiko berdea, puntukako sailkapenaren buruNOR NorvegiaCervélo TestTeam280 pt.ak
2. Mark Cavendish GBR Erresuma BatuaColumbia-HTC270 pt.ak
3. Gerald Ciolek GER AlemaniaTeam Milram172 pt.ak
4. José Joaquín Rojas ESP EspainiaCaisse d'Épargne145 pt.ak
5. Tyler Farrar USA Ameriketako Estatu BatuakGarmin-Slipstream136 pt.ak
6. Nicolas Roche IRL Irlandako ErrepublikaAG2R La Mondiale122 pt.ak
7. Óscar Freire ESP EspainiaRabobank119 pt.ak
8. Franco Pellizotti ITA ItaliaLiquigas104 pt.ak
9. Alberto Contador elastiko horia, sailkapen orokorreanESP EspainiaAstana101 pt.ak
10. Andreas Klöden GER AlemaniaAstana89 pt.ak


Gazteen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte onenaren sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Andy Schleck Maillot zuriaLUX LuxenburgoSaxo Bank85 o 52 min 46 s
2. Vincenzo Nibali ITA ItaliaLiquigas+ 3 min 24 s
3. Roman Kreuziger CZE Txekiar ErrepublikaLiquigas+ 10 min 05 s
4. Pierre Rolland FRA FrantziaBBox Bouygues Telecom+ 33 min 33 s
5. Nicolas Roche IRL Irlandako ErrepublikaAG2R La Mondiale+ 34 min 09 s
6. Brice Feillu FRA FrantziaAgritubel+ 37 min 03 s
7. Peter Velits SVK EslovakiaTeam Milram+ 42 min 24 s
8. Chris Anker Sørensen DEN DanimarkaSaxo Bank+ 45 min 36 s
9. Tony Martin GER AlemaniaColumbia-HTC+ 50 min 53 s
10. Yuri Trofimov RUS ErrusiaBBox Bouygues Telecom+ 1 o 05 min 12 s


Taldekako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Astana yellow bib, teams classificationKAZ Kazakhstan256 o 02 min 58 s
2. Garmin-Slipstream USA Ameriketako Estatu Batuak+ 22 min 35 s
3. Saxo Bank DEN Danimarka+ 28 min 34 s
4. AG2R La Mondiale FRA Frantzia+ 31 min 47 s
5. Liquigas ITA Italia+ 43 min 31 s
6. Euskaltel-Euskadi ESP Espainia+ 58 min 05 s
7. La Française des jeux FRA Frantzia+ 1 o 01 min 48 s
8. Cofidis, le Crédit en Ligne FRA Frantzia+ 1 o 05 min 34 s
9. Katusha RUS Errusia+ 1 o 13 min 57 s
10. Agritubel FRA Frantzia+ 1 o 20 min 38 s


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
2008ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
2009ko uztailak 4 eta 26 artean ospatua
Ondorengoa
2010eko Frantziako Tourra