Ivo Andritx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ivo Andritx
Andric Ivo.jpg
Bizitza
Jaiotza Dolac1892ko urriaren 10a
Herrialdea  Jugoslavia
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
Jugoslaviako Erresuma
 Austria-Hungariako Inperioa  (1892ko urriak 9 -  1918ko urriak 29)
Talde etnikoa Serbiarra
Kroaziarra
Heriotza Belgrad1975eko martxoaren 13a (82 urte)
Hobiratze lekua Novo groblje
Familia
Ezkontidea(k) Milica Babić-Jovanović  (1958ko irailak 27 -  1968ko martxoak 24)
Hezkuntza
Heziketa Faculty of Humanities and Social Sciences, University of Zagreb
(urria 1912 - : Slavic literature, science of history
Vienako Unibertsitatea
(1913 - : filosofia
Q9379425
(1914 - : filosofia
Grazko Unibertsitatea
(1924 - Ph.D. : filosofia
Hizkuntzak serbiera
Kroaziera
Lanbidea
Lanbidea idazlea, eleberrigilea, diplomazialaria, poeta, enbaxadorea eta saiakeragilea
Lan nabarmenak Zubi bat Drinaren gainean
Q16084412
Ex Ponto
Q824338
Q1249456
Q12756374
Jelena, žena koje nema
Q25468693
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Serbian Academy of Sciences and Arts
Young Bosnia
Slovenian Academy of Sciences and Arts
Association of Writers of Serbia
IMDb nm0028964

Ivo Andritx (alfabeto zirilikoz: Иво Андрић; Dolac, Bosnia, Austria-Hungariako Inperioa, 1892ko urriaren 9a - Belgrad, Jugoslavia, 1975ko martxoaren 13a) serbokroazieraz idatzi zuen idazlea izan zen. 1961ean Literaturako Nobel Saria eman zioten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivo Andritx 1892ko urriaren 9an Dolac herrixkan jaio zen, Travniketik hurbil, garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren agindupean zegoen Bosnia herrialdean. Gurasoak, kroaziar katolikoak, Sarajevon bizi ziren, baino Ivo Dolac-en sortu zen, ama ahaide batzuk bisitatzera joana zelako. Bi urte geroago aita hil zen. Amak, umea mantentzeko modurik ez zuenez, Višegraden utzi behar izan zuen, osaba-izeba batzuen etxean. Hiri horretan igaro zuen Andritx-ek haurtzaroa. Zenbait urte geroago bertako Mehmed Paxa Sokolovitx zubia Zubi bat Drinaren gainean eleberriko protagonista bilakatu zuen.

Bigarren hezkuntza Sarajevon egin zuen. 1912tik aurrera Zagreb, Viena eta Krakoviako unibertsitateetan Humanitate ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerra hasi zelarik atxilotua izan zen, Austriaren aurkako erakunde klandestino batekoa izateagatik, eta hiru urtez preso egon zen. Gerra amaituta Zagrebeko unibertsitatera itzuli zen, baina diru premiak lanean hastera behartu zuen. Sortu berria zen Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumako (geroago Jugoslaviako Erresuma) Erlijio eta Kanpo Arazoetako Ministerioetan aritu zen. 1920 eta 1941 artean Vaticano, Bucarest, Trieste, Graz, Madril, Brusela, Geneva eta Berlinen diplomazialari lanak egin zituen[1][2].

1941ean, Alemaniak Jugoslavia inbaditu zuenean, Berlindik Belgradora itzuli zen. Hiri horretan igaro zuen Bigarren Mundu Gerra eta orduan idatzi zituen bere hiru eleberririk ospetsuenak: Travnikeko kronika, Zubi bat Drinaren gainean eta Andereñoa. 1945ean argitaratu zirenean sekulako arrakasta izan zuten lan hauek[3].

Gerraren ondoko urteetan Jugoslaviako Idazleen Elkarteko presidentea izan zen eta 1949an Jugoslaviako parlamentu federalean sartu zen. 1958an Militza Babitx jantzi diseinatzailearekin ezkondu zen. 1961ean Literaturako Nobel Saria eman zioten, eta jasotako dirua Bosnia-Herzegovinako liburutegiak hobetzeko erabili zuen. Handik aurrera eta, batez ere, 1968an emaztea hil zitzaionetik, jarduera publikoa asko gutxitu zuen. 1975ko martxoaren 13an Belgradon hil zen[1].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ex Ponto (1918)
  • Nemiri (1920)
  • Put Alije Đerzeleza (1920). Alija Djerlezen bidaia.
  • Na Drini ćuprija (1945). Itz: Zubi bat Drinaren gainean. Alberdania, Elkar 2010. ISBN 978-84-9783-942-6[4]
  • Gospođica (1945). Andereñoa.
  • Travnička hronika (1945). Travnikeko kronika.
  • Priča o vezirovom slonu (1948). Bisirraren elefantea.
  • Prokleta avlija (1954). Leku madarikatua.
  • Omer-paša Latas (1977an argitaratua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Encyclopedia.com: Ivo Andrić
  2. Nobelprize.org: Ivo Andrić
  3. Ivo Andritx. Zubi bat Drinaren gainean. Hitzaurrea, Karlos Zabalak egina. Alberdania, Elkar.
  4. Berria.info: Zubiaren begien aurrean. Bixente Serrano Izkoren kritika

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivo Andritx