Vkusno i totxka
Vkusno i totxka | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, janari lasterreko jatetxe-katea eta marka erregistratua |
Jarduera sektorea | foodservice (en) eta quick service restaurant sector (en) |
Herrialdea | Errusia eta Bielorrusia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Alexander Govor (en) |
Historia | |
Sorrera | 2022ko ekaina |
Sortzailea | Alexander Govor (en) |
Ordezkatzen du | McDonald's in Russia (en) |
webgune ofiziala |
Vkusno i totxka[1] (errusieraz: Вкусно — и точка, «Gozo-gozoa eta kitto»[2]) janari lasterra eskaintzen duen jatetxe-kate errusiarra da, 2022an sortutakoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko martxoaren 8an, Ukrainako inbasioa eta Errusiari ezarritako zehapen ekonomikoak direla eta, McDonald's enpresak Errusian operazioak aldi baterako etetea iragarri zuen[3][4]. Aldi berean, Errusiako langileei soldatak ordaintzen jarraituko zuela adierazi zuen[5][6].
Maiatzaren 16an, enpresak Errusia guztiz uztea erabaki zuen[7] eta errusiar negozio osoa Aleksandr Govorri saldu zion[2][8], 15 urteren buruan berriro erosteko aukerarekin[9][10]. Pertsona juridikoak bere horretan jarraitu zuen, baina izena aldatu zioten Sistema PBO bihurtzeko[11].
Oleg Paroiev Errusiako McDonald's-eko zuzendari nagusiak bere karguan jarraitu zuen[12], baina The Times of Israel egunkariaren arabera, Vkusno i totxka katearen benetako jabea Arsen Kanokov Kabardino-Balkariako senataria da[13].
Ekainaren 9an, jatetxe-kate berriak logotipoa argitaratu zuen: patata frijituak irudikatzen dituzten bi marra hori eta hanburgerra irudikatzen duen zirkulu gorri-laranja bat[14][15].
Ekainaren 12an, Moskuko McDonald's jatetxe ohien lekuetan 15 jatetxe ireki zituzten Vkusno i totxka izen berriarekin[16][17][18]. Ekainaren 13an, beste 50 jatetxe ireki zituzten Moskun eta Moskuko oblastean[19]. Uztailaren hasieran katea San Petersburgora iritsi zen[20].
2022ko azaroan, kateak 830 jatetxe zituen Errusiako 62 subjetu federaletan[21].
2022 amaieran, enpresak 11.300 milioi errubloko galerak izan zituen[22].
Menua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Menuak berdin jarraitu zuen, baina plateren izenei Mc aurrizkia kendu zitzaien[2][23]. 2022ko irailean, enpresak Coca-Cola markako edariak Dobry markako edari analogoekin ordezkatu zituen[24].
2024ko urtarriletik aurrera, kateak honako plater hauek eskaintzen ditu (ordezkatzen dituzten McDonald'seko platerak parentesi artean daude):[25]:
- hanburgerra, cheeseburgerra eta cheeseburger bikoitza;
- Big Hit (Big Mac) eta Big Hit bikoitza;
- Grand (McRoyal), Grand bikoitza eta Grand Deluxe;
- Big Special (Big Tasty), Big Special bikoitza, Big Special Junior, Big Special Spicy Mix eta Big Chicken Burger (Big Tasty Chicken);
- fishburgerra (Filet-O-Fish) eta fishburger bikoitza;
- chickenburgerra (Junior Chicken), Chicken Hit (McChicken), Chicken Hit perretxikoekin, Chicken Premier (Seriously Chicken) eta Chicken Premier perretxikoekin;
- eskandinaviar burgerra eta eskandinaviar oilasko-burgerra;
- Caesar Roll (McWrap), Big Special Roll, Shrimp Roll, Fresh Roll eta Chicken Fresh Roll;
- patata frijituak, patata frijitu handiak, patata ziriak eta patata xerrak;
- oilasko-nuggetak, oilasko-zerrendak, mozzarella dipperrak, gazta eraztunak, ganbak, sagar xerrak eta azenario makilak;
- Dobry Cola (Coca-Cola), Dobry Cola Zero Sugar (Coca-Cola Zero Sugar), Dobry Orange (Fanta), Dobry Lemon-Lime (Sprite), Lipton Ice Tea Lemon, Lipton Ice Tea Green, pontxe beroa, irabiatua, izozkia, Ice Deluxe (McFlurry), tea, kafea eta zukua;
- Kids Combo (Happy Meal);
- krepeak, arrautzopila, gerezi-tarta eta norvegiar baia-tarta.
-
Menua
-
Janaria paketeetan
-
Hanburgerra, patata frijituak eta edaria
-
Autozerbitzuko kutxa erregistratzaileak
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Logotipoa eta izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatetxe-katea ireki zenetik, VK eta Twitter sare sozialetako erabiltzaile askori ez zitzaien Vkusno i totxka izena gustatu luzeegia eta erabiltzeko deserosoa izateagatik[26].
2022ko ekainaren 9an aurkeztutako logotipoa ere kritikatu zuten. Interneteko erabiltzaileek Marriott hotel-katearen logotipoekin, Matosmix portugaldar enpresaren logotipoarekin eta Bangladeshko banderarekin duen antzekotasuna adierazi zuten[27][28].
2022ko ekainaren 15ean, Sergei Ponkratov Primorski kraian jarduten zuen Jeda i totxka (Janaria eta kito) jatetxe-kateko buruak plagioa salatu zuen[29].
Janari-kalitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko uztailaren 3an, Moskuko Khoroxovo-Mniovniki auzoko Vkusno i totxka jatetxeko bisitari batek hanburgerrean zegoen lizuna salatu zuen[30]. Twitterreko erabiltzaileak ere kexatzen hasi ziren kateak iraungitako saltsak saltzen zituela eta hanburgerretan intsektuen hankak eta zatiak aurki zitezkeela[31].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ a b c «Vkusno i Totxka hanburgesa jantokiak zabaldu dira, AEBetako sarea ordezkatuz» Gaur8 2022-06-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Ingelesez) «McDonald's To Temporarily Close Restaurants & Pause Operations in Russia» McDonald's 2022-03-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-27) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) Юминов, Иван. «McDonald's решила временно закрыть 850 ресторанов в России» Вечерняя Москва 2022-03-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Ingelesez) Harris, Sophia. «Following social media pressure, McDonald's joins companies suspending business in Russia» CBC 2022-03-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Ingelesez) «McDonald's to temporarily close its 850 stores in Russia» BBC 2022-03-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Ingelesez) Valinsky, Jordan. «McDonald’s is leaving Russia altogether» CNN 2022-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) «McDonald`s объявил об уходе из России» Ведомости 2022-05-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-05-16) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Ingelesez) «Mcdonald's will have a 15-year option to buy its restaurants in Russia back» Reuters 2022-06-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) Ракитина, Екатерина; Перцева, Евгения. «Эксперты спрогнозировали возвращение McDonald’s в РФ спустя минимум три года» Известия 2022-05-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-05-27) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) Захарова, Анна; Полякова, Виктория. «Российское юрлицо «Макдоналдс» сменило название на «Система ПБО»» РБК 2022-06-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-07-09) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) «Олег Пароев. «Вкусно – и точка». Генеральный директор» Ведомости (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Ingelesez) Svetlova, Ksenia. «Was Russia’s McDonald’s franchise sold to a straw man for supersized profits?» The Times of Israel 2023-12-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Ingelesez) Liang, Annabelle. «Russia's new version of McDonald's unveils logo» BBC 2022-06-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-10) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) Ларина, Анастасия. «Российский McDonald's выбрал себе логотип» Коммерсантъ 2022-06-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-10) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ Bereziartua, Gorka. «New Yorkeko pizzak eta Moskuko hanburgesak» Argia 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Ingelesez) «McDonald's in Russia reopens under new ownership, renamed 'Vkusno & tochka'» Reuters 2022-06-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-12) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) «Бывшие рестораны сети McDonald's открылись под брендом «Вкусно и точка»» DTF 2022-06-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-12) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) «Еще 50 ресторанов «Вкусно – и точка» открылось в Московском регионе» РИАМО 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) «Открытие сети «Вкусно – и точка» на месте McDonald’s в Петербурге перенесли на июль» Ведомости 2022-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) Белова, Лолита. «В Иркутске будут открыты восемь ресторанов «Вкусно и точка» до 2028 года» Коммерсантъ 2023-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) ««Вкусно — и точка» получила 11,3 млрд руб. убытка в первый год работы» РБК 2023-03-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-03-29) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) «Без «Биг Мака». Чем «Вкусно и точка» отличается от McDonald's» Газета.ru 2022-06-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-12) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) Лааксо, Полина. ««Вкусно — и точка» заменит Coca-Cola напитками «Добрый cola»» Vc.ru 2022-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) «Приходи к нам! Наше меню» Вкусно — и точка (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) «Название «Вкусно и точка» у российского «Макдоналдса» сочли временным» Lenta.ru 2022-06-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Ingelesez) Belam, Martin. «Burger and two fries? Russia unveils logo as it replaces McDonald’s» The Guardian 2022-06-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-11) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) «Пользователи отметили сходство логотипов сети «Вкусно — и точка» и компании Matosmix» IXBT.com 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) Беляева, Ольга. «Приморская сеть «Еда и точка» собирается судиться с новым российским «Макдоналдсом» за название» E1.ru 2022-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) Наумова, Евгения. «Посетительница «Вкусно — и точка» пожаловалась на бургер с плесенью» Lenta.ru 2022-07-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-05) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ (Errusieraz) Кондратьева, Татьяна. «Просроченный соус и вороны, ворующие булочки для бургеров. На что жалуются клиенты «Вкусно – и точка»» Medialeaks 2022-07-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-08-11) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Webgune ofiziala