Wanda Rutkiewicz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wanda Rutkiewicz
Wanda Rutkiewicz, Góry Sokole, fot. Seweryn Bidziński.jpg
Bizitza
Jaiotza Plungė Itzuli1943ko otsailaren  4a
Herrialdea  Polonia
Heriotza Kanchenjunga1992ko maiatzaren  13a (49 urte)
Hezkuntza
Heziketa Wrocławeko Unibertsitate Politeknikoa
Jarduerak
Jarduerak Himalayan mountaineerra Itzuli, esploratzailea, kirolaria eta mendigoizalea
Jasotako sariak

Wanda Rutkiewicz (Płungiany, 1943ko otsailaren 4a - Kanchenjunga, 1992ko maiatzaren 12 edo 13a) alpinista poloniarra izan zen.

Jaioterriak gaur egun Plungė izena hartzen du, Lituanian kokaturik dagoelarik. Munduko Bigarren Gerraren ostean, bere familiak erabaki zuen Poloniara alde agitea, eta Wroclawera joan zen bizitzera, bertako unibertsitatean graduatuz ingeniari elektriko moduan.

Inoizko emakume alpinistarik onenen artean egonda, Everestera ailegatzen munduko hirugarren emakumea eta lehenengo poloniar eta europarra izan zen. Halaber, zortzi zortzimilako tontor igo zuen, holakorik lortzen historiako hirugarren emakumea izanda, Gerlinde Kaltenbrunner eta Edurne Pasaban ondoren.

Zortzimilakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1978 - Everest
  2. 1985 - Nanga Parbat
  3. 1986 - K2
  4. 1987 - Shishapangma
  5. 1989 - Gasherbrum II
  6. 1990 - Gasherbrum I
  7. 1991 - Cho Oyu
  8. 1991 - Annapurna
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wanda Rutkiewicz Aldatu lotura Wikidatan