Wikipedia:Txokoa/2009ko abendua
Txantiloiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txantiloien garbiketa eta txukunketa egiten ari naiz eta lau txantiloi hauekin topatu naiz. Zer egingo dugu lau txantiloi hauekin? ([1], [2], [3] eta [4]) Ez dute ezertarako balio, ez dira erabiltzen eta gainera babestuta daude.--An13sa ✎ 15:35, 30 Azaroa 2009 (UTC)
Mel Gibson eta Guinness
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesedez, administratzaileei nabarmendutako artikuluen bozketa zerrendetatik neronek sortutako Guinness eta Mel Gibson artikuluak kentzeko eskatu nahi nieke (eta euren ordez beste bi artikulu berriagoak jartzea). Bi artikulu horiek otsailean Wikipedian lan egiten hasi zirenekoak dira, eta jada badira ia 10 hilabete sortu nituela. Hortaz, nere iritziz ez du funtsik abenduko hilabete honetan oraindik bozkagai egotea. Besterik gabe, aio.--Euskalduna (esaidak hemen) 17:41, 2009ko abenduaren 4a (UTC)
SESBen sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaurko efemerideetan, lehenengoan SESB 1936an sortu zela jartzen du eta ez dago ondo! 1922an sortu zen. Agian konstituzioren bat edo, egingo zuten... Ez nago ziur!Koro 10:07, 5 Abendua 2009 (UTC)
- Egina--An13sa ✎ 10:15, 5 Abendua 2009 (UTC)
- ... Barkatu... Uste dut ez dudala ondo adierazi... Azaleko urteurrena esan nahi nuen, e?... Koro 10:32, 5 Abendua 2009 (UTC)
Eraso planifikatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orain Wikipedia bandalizatzen ari diren IP helbideak betirako blokeatzea eskatzen dut. Ez da betiko umekeria, kalte egiteko asmoarekin egindako erasoa da, joan den astean bozketa bidez erabakitako kontzejuen infotaularen erabileraren aurka dagoen norbait. Zariquiegui 18:10, 8 Abendua 2009 (UTC)
- Eta bide batez, administratzaileren batek iker lezake Jonba00 erabiltzaileak zein IP helbide duen. Beharbada bera dabil IP anonimoen bidez, guztion artean erabakitakoaren aurka egiten. Zariquiegui 18:15, 8 Abendua 2009 (UTC)
Luzatu dut eskaera Metan. Bertan eskatu dut Jonba00k erabilita IPak aztertzea eta erabalitako tarte posiblea blokeatzea. Ea zer esaten diguten. -Theklan • ezt • @ 18:23, 8 Abendua 2009 (UTC)
Wikipediaren azalaren proposamenarekin laguntza behar dut
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenburuan jartzen duen bezala Euskarazko Wikipediaren Azal Nagusiaren nere proposamen orrian aditua den norbaiten laguntza behar dut. Arazoa: Atariak atala (arrosaz) Wikipediaren atalaren (gorriz) azpian eta Urteurrenak atala (grisaz) Azken berriak atalaren (horiz) azpian ezarri nahi ditut baina nere asmoa ezin dut lortu. Laguntza asko eskertuko nuke. Aio. -Euskalduna • esaidak hemen 0:38, 2009ko abenduaren 16a (UTC)
- Egina. -Euskalduna • esaidak hemen 01:48, 2009ko abenduaren 16a (UTC)
Eskari bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun on, eskari bat egin nahi nuke. Wikiproiektuetan, egin ahal da berri bat informatikari buruz??? Erantzunaren zain, Adrikel
- Bai, noski. Baina garrantzitsuena da jende nahikoa egotea horretan lan egiteko prest. Agian hobe da zu zeu hastea artikuluak egiten eta beste norbait aurkitzen baduzu proiektua bera sortzea. -Theklan • ezt • @ 12:47, 18 Abendua 2009 (UTC)
Eskerrik asko aholkuagatik Theklan. Adrikel 17:17, 18 Abendua 2009 (UTC)
Lankideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Blokeatu mesedez bi erabiltzaile hauek betirako izen desegokia baitute eta ezabatu bien lankide eta eztabaida orriak.
- Harald Krichel hat einen grossen, dreckigen Schwanz! (eztabaida · ekarpenak)
- Hähähähä! (eztabaida · ekarpenak)
Milesker.--An13sa ✎ 11:17, 20 Abendua 2009 (UTC)
- Egina. Lehenarekin gauza arraro bat gertatzen zen. Uste dut ez zela lankide bat, baizik eta Hahahaha horrek sortutako orrialde bat.--Unai (esan) 17:18, 20 Abendua 2009 (UTC)
Gremioa orrialdea babestu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zariquiegui 16:22, 20 Abendua 2009 (UTC)
50.000 artikulu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Beno, ikusi dut batzuk lantalan zabiltzatela eta artikuluak sortzen jarraitzen duzuela. Ongi dago hori, abiadura handian hazten baikaude. Kalitatea gainera ez da asko jaisten (nahiz eta aldaketa/artikulu ratioa nahiko jaitsi den azken aldi honetan). Martxa honetan 2010eko urte hasierarako 50.000 artikulu izan ditzakegula uste dut. Azken finean 2.000 artikulu sortu ditugu hilabete batean (azaroa) eta ez dut uste abendua txarrago joango denik. Beraz hilabete dugu zerbait txukuna egiten pentsatzeko. Zer egin 50.000 artikulura heldu garela ospatzeko? Nire ustez zerbait handia izan behar du, beraz hasi ideia handiak botatzen! -Theklan · ezt · @ 22:15, 1 Abendua 2009 (UTC)
- Aurrekoan, 25.000rekin artikulua bidali zen prentsara eta nik uste dut badela errepikatu beharreko zerbait. Agian ekitaldi presentzial bat egitea ere ondo legoke, wikilariok elkar ikusi eta era berean jendeak gu ikusteko. Hitzaldiren bat, historiari errepasoa eginez, bazkari/afaritxo bat ostean... Zerbait, jendeari begira eta behingoagatik, logo bat jartzetik harago joanaz. --Janfri; bai esan? 22:34, 1 Abendua 2009 (UTC)
- Ni prest nago hurrengo atalean dagoen hitzaldia berriz emateko. Behin prestatuta, ez da askorik kostatzen.--Janfri; bai esan? 11:14, 2 Abendua 2009 (UTC)
- 50.000 artikulu lortzeko 65 gehitu beharko genituzke hemendik abenduaren 31era arte. Gaur momentuz 11 goaz :) Zariquiegui 20:12, 3 Abendua 2009 (UTC)
Alde Non eta noiz? Lapoblación urrun dago, ezta? ;-) --Unai (esan) 13:00, 2 Abendua 2009 (UTC)
Ba printzipioz, ahoz berba eginda beste batzurekin, Bilboko Kafe Antzokian egiteko aukerak egongo liratekeela, doan eta aste bitartean, baldin eta aurretik eskatuko bagenu. Onena, data bat jartzea ahalik eta arinen eta horren gainean hastea lanean.--Janfri; bai esan? 20:35, 2 Abendua 2009 (UTC)
- Mmhh... hori ona izan daiteke. Agian jaitxo bat egiteko modukoa orduan. Ez dakit. Nire ustez hau lortuko dugu urtarrila hasieran, beraz ondo legoke urtarrila erdialdeko asteazken batean egitea, ezta? -Theklan · ezt · @ 21:30, 2 Abendua 2009 (UTC)
- Ideia ona da! Pena nik ezingo dudala bertaratu.. baina aurrera ateratzen baldin bada, ondo dago. Edonola ere, jaiaz gain, komunikabideetan agertzea lortu behar da, nolabait. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:15, 8 Abendua 2009 (UTC)
Pixka bat pentsatu ostean uste dut beste gauza bat ere egin dezakegula. Izan ere administratzaile nahiko gaude hemen, baina batzuk denborarekin "deskolgatzen" joaten gara (edo dira) eta erabiltzaile berriak sortzen dira. Nire ustez 50.000 artikulura iristerakoan beste 4 admin izendatu daitezke, bandalismoari hobeto erantzuteko alde batetik, eta komunitatea sendotzeko bestetik. Horrela 50.000 artikulu eta nominalki 12 admin egongo lirateke. Hori bai, horietako batzuk ez dira askotan hemendik pasatzen eta beste batzuk egunak ditugu ezin dugula pasa. Zer deritzozue? -Theklan · ezt · @ 11:31, 5 Abendua 2009 (UTC)
- Nik aldiz 50.000 artikuluak beteko ditugulako gertakaria merezi duen bezala ongi ospatzeko logotipo bereziaz gain Euskal Wikipediako azala berritzea edo pittin bat gehixeago lantzea proposatuko nizueke: atal bakoitzeko izenburuen taulak kolore ezberdinetan jarri (nere iritziz azalari kolore edo bixigarri piska bat jarri, bistarako atsegin edo erakargarriagoa izan dadin), aurrekoan aipatu nuen bezala euskal artikulu nabarmenaren atala gehitu... beharbada honela Euskal Gaiei buruzko artikulu nabarmendua jarri ezkero jendearengan Euskal Gaiei buruzko artikulu sakon eta zabalagoak burutzeko griña handiagoa piztuko genuke. Bestaldetik, artikulu hori azalean agertuko ezkero beste hizkuntzetako erabiltzaileak gure Wikipedian sartu bezain azkar azalean Euskal Herria, Euskara edo Euskal Kultura ezagutarazten duen artikulua berehala irakurtzeko aukera edukiko luke.
- Nere gustorako eta aipatutakoaren arabera Galizierazko Wikipediaren azala eredu ederra da (gure tamaina berdintsuko Wikipedia): izenburuak kolore bat baino gehiagorekin eta artikulu nabarmendu orokorraz gain Sobre Galicia, Galiziari buruzko artikulu nabarmenduaren atala duelarik. Honela Wikipedian jakintza orokorraz gain Galizia eta Galiziar Kulturaren ezagutza bultzatzen dutelarik. Eurak atal hori aurrera ateratzea lortzen badute, nik uste guk ere ahal dugula, bi Wikipediak gero eta erabiltzaile aktibo, artikulu kopuru eta erabiltzaile kopuru berdintsugoetan mugitzen baigara.
- Gabon pasa denoi.
- --Euskalduna; esaidak hemen 22:09, 2009ko abenduaren 5a (UTC)
- Theklanekin ados nago, 50.000 artikulura iristean administratzaile berriak izendatu beharko genituzke, gaur egun dauden administratzaile batzuk dagoeneko ez direlako hain aktiboak Wikipedian eta bide batez burokrata bat ere izendatu beharko genuke. Logoa preparatzen ere hasi gaitezke.--An13sa ✎ 10:05, 6 Abendua 2009 (UTC)
- Administratzaile berriak definitzearekin ados! Erabiltzaile fidagarriak dauden neurrian, ondo dago betiere administratzaile berriak definitzea, lana banatzeko, eta batzuk ez gaudenean, beste batzuek lagundu ahal dezaten. Ederto! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:04, 8 Abendua 2009 (UTC)
- Theklanekin ados nago, 50.000 artikulura iristean administratzaile berriak izendatu beharko genituzke, gaur egun dauden administratzaile batzuk dagoeneko ez direlako hain aktiboak Wikipedian eta bide batez burokrata bat ere izendatu beharko genuke. Logoa preparatzen ere hasi gaitezke.--An13sa ✎ 10:05, 6 Abendua 2009 (UTC)
Logo bat prestatu dut eta euskarazko wikipediara igo dut commonsera igo ordez.--An13sa ✎ 10:35, 6 Abendua 2009 (UTC)
Ondo iruditzen zaizkit planteatutako ideiak: logoa, admin. berriak izendatzea, komunikabideei idatzia bidaltzea, eta ekitaldiren bat egitea (zerbait gehiago?). Badira kontu batzuk! Logoari dagokionez, nik tarta ez nuke jarriko, artikulu kopurua baita ospatzen dena, ez urteurrena. --Orereta (erantzunak) 11:12, 10 Abendua 2009 (UTC)
- Ni ere bai ados logo (tarta gabe), admin berriak eta komunikabideen kontuarekin, noski. Eta Euskaldunarekin ados nago azala hobetu beharko genukeela dioenean, nahiz eta koloretxoak gehitzearena ez dudan oso gustuko (are gutxiago fitxak gehitzearekin), gauzak argitu beharrean konplikatzen baititu nire ustez. Aspaldi, hasi nintzen Azal proposamen bat jorratzen (ikusi hemen), baina azkenean goiko atala bakarik berritu nuen: sinpleagoa, eskuragarriagoa eta, batez ere, trinkoagoa. Horrela, monitore txikiak dugunontzat, atal honek ez du beste informazio osoa "jaten", eta artikulu nabarmendua eta urteurrenak di-da batean ikusten dira... josugoni (erantzun hemen) 20:13, 10 Abendua 2009 (UTC)
- Nere ustez Wikipedietako beste orri nagusi edo azal oso ona Katalanezko Wikipediarena da. Soila, txukuna, pantaila justukoa betetzen duena, logikoa eta intuitiboa. Nabari da katalanek diseinuaren gaia oso garatua dutela. --Euskalduna; esaidak hemen 22:30, 2009ko abenduaren 10a (UTC)
- Katalanena da, adibidez, nire ustez jarraitu ez beharreko adibidea, oso konplexua baita: fitxak, koloreak eta abar. Artikulu nabarmendua, urteurrenak eta besteak ikusteko "bilatu" behar da, eta onena begirada batean dena ikustea litzateke. Bestela jendeak ez dio jaramonik egingo Azalari, eta zuzenean nahi duen artikulura joango da. Kontuan izan wikipedia nagusiak (ingelesezkoa, frantsesezkoa, alemanezkoa, gaztelaniazkoa...) denak direla sinple eta argiak. --josugoni (erantzun hemen) 21:49, 10 Abendua 2009 (UTC)
- Niri ere Katalanena ez zait gehiegi gustatzen. Fitxen historia horrekin nahiko galtzen dela uste dut. Bestetik nire ustez garrantzitsuagoa da artikuluen kategorizazioa aldatzea. 50.000 artikulura iritsi garela ospatzeko nolabaiteko ordenatze lana egitea. Goian ditugun artikuluen gaiak gure ustetan egon beharrekoak izango dira, baina ez datoz bat liburutegietan erabiltzen diren gaitegiekin. Nire ustez hobe litzateke kategoriak horrela antolatzea, hau da, hemen agertzen denaren antzekoa. -Theklan
- Ni ere azal sinpleen aldekoa naiz (katalana ez da eredua, niretzat). Horrez gain, inportantea iruditzen zait Theklanek kategoriez dioena. Katagoriak modu objektiboago edo "zientifikoago" batean antolatu beharko genituzke. --Orereta (erantzunak) 11:24, 17 Abendua 2009 (UTC)
- Niri ere Katalanena ez zait gehiegi gustatzen. Fitxen historia horrekin nahiko galtzen dela uste dut. Bestetik nire ustez garrantzitsuagoa da artikuluen kategorizazioa aldatzea. 50.000 artikulura iritsi garela ospatzeko nolabaiteko ordenatze lana egitea. Goian ditugun artikuluen gaiak gure ustetan egon beharrekoak izango dira, baina ez datoz bat liburutegietan erabiltzen diren gaitegiekin. Nire ustez hobe litzateke kategoriak horrela antolatzea, hau da, hemen agertzen denaren antzekoa. -Theklan
- Katalanena da, adibidez, nire ustez jarraitu ez beharreko adibidea, oso konplexua baita: fitxak, koloreak eta abar. Artikulu nabarmendua, urteurrenak eta besteak ikusteko "bilatu" behar da, eta onena begirada batean dena ikustea litzateke. Bestela jendeak ez dio jaramonik egingo Azalari, eta zuzenean nahi duen artikulura joango da. Kontuan izan wikipedia nagusiak (ingelesezkoa, frantsesezkoa, alemanezkoa, gaztelaniazkoa...) denak direla sinple eta argiak. --josugoni (erantzun hemen) 21:49, 10 Abendua 2009 (UTC)
- 50.000 artikuluak direla eta, hona hemen laburturik orain arteko iradokizunak:
-"Komunikabideei mezu bat bidaltzea" (Txiki, Orereta, josugoni) -"Wikifarra" (Theklan, Unai) -"Afaria" (Janfri) -"Hitzaldi bat" (Janfri, Theklan) -"Ekitaldi bat" (Janfri, Theklan, Txiki, Orereta) -"Azalaren aldaketa" (Euskalduna, josugoni) -"Administratzaile berriak izendatu" (An13sa, Txiki, Theklan, Orereta, josugoni) -"Logoa" (An13sa, Orereta, josugoni) Denbora aurrera doa, eta ene ustez ona izango litzateke lehenbailehen mugitzea, batik bat ekitaldi bat, hitzaldi bat edo wikifarra bat antolatu nahi baldin badugu. Hasiko al gara gauzak zehazten?Josu 19:50, 14 Abendua 2009 (UTC)
- Beno, nik azalaren eraldaketa proposatuz dudanez, nere ustez horri buruzko proposamenen atala eta bozketa ireki beharko litzateke. Nahi duen orok azala nolakoa edo zein atalek osatu beharko luketeen inguruko proposamena egin eta hauetan bozka gehienak dituena, ba hori azal berria litzateke. Halere, nere iritziz proposamenak idatzi eta bozketa burutzeko epea edo gauzatzea ez da preseski 2010eko urtarrilaren 1rako edo 50.000. artikulura iristen garenerako jarri behar, horrela larri esta estu ibiliz gauz onik ateratzea zaila baita: nere ustez bozketa ireki, proposamenak idatzi, patxadaz eztabaidatu eta azkenik denen artean azal egokiena bozkatzeko denbora zabal bat eskeini beharko litzaioke, ba adibidez 2010eko urtarrilako hilabete osoa edo. Ondoren, bozketa horren lotura eta iragarkia Euskarazko Wikipediaren azal nagusiko goikaldean nabarmen ikusten delarik ezartzea ongi legoke, lehengoan An13sak galdeketarekin egin zuen antzera. Noski, hau dena administratzaile jaunen esku dago. Gero arte. -Euskalduna 23:07, 2009ko abenduaren 14a (UTC)
- Galdetu dut Wikifarra/afaria (azkn finean ez dugu zertan asteburuan egin behar) aukerak ote dauden Bilboko Kafe Antzokian egiteko. Hurrengo egunetan esango didate ea posible den edo ez. Baina hor egin daiteke ere hitzaldi bat, afaritxo bat edo zerbait eta prentsari aurkezpen bat, egindako lanarena. Beste gauza guztiak telematikoak dira, beraz ez dute behar leku bat. Nire ustez egokiena da urtarrilaren 1etik 14ra azal berriaren inguruko bozketa egitea eta data horren bueltan egitea Bilbon proposatzen dena. Hori da aukera bat. Administratzaileena ere antzeko, bozketa egun berdinetan ere egin daiteke, baina, noski, beste orrialde batean. Eta iritzi artikulua, beno, kolaboratiboa izan beharko, noski. -Theklan · ezt · @ 22:29, 14 Abendua 2009 (UTC)
- Nik uste lanean hasi behar dugula. Horretarako, orrialde bat sortu dut nahi duenak azalaren inguruko proposamenak edo aldaketak egin ditzan.--An13sa ✎ 14:50, 15 Abendua 2009 (UTC)
- Nere aldetik An13saren orrialdea eredutzat hartuz, gehienera hilabete bateko epean Azal nagusiari buruzko nere proposamena sortu eta garatzea erabaki dut. Amaitzean beste lankideen proposamenekin batera eztabaida eta bozketara aurkezteko asmoz. --Euskalduna esaidak hemen 19:40, 2009ko abenduaren 15a (UTC)
- Alajaina! Hainbeste proposamen... ea denak aurrera ateratzen diren. Nire aldetik, laneguna izanda ere, saiatuko naiz Antzokian izatea. -- Marklar 21:42, 15 Abendua 2009 (UTC)
- Niri euskarazko Wikipediaren azaletik gutxien gustatzen zaidana da orrialde osoan nagusitzen den kolore urdin argi pattal hori, inolako euskal kutsurik ematen ez diona. Koloreak garrantzitsuak dira, lehen-lehenbiziko bista-kolpean jadanik nortasun bat ematen diotelako orrialdeari. Ondo izan!--Belkoainpe 16:11, 16 Abendua 2009 (UTC)
Hitzaldia MGEPen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aupa!!
Gaur (lehen), hitzaldi bat emateko aukera izan dut MUk Arrasaten duen Goi Eskola Politeknikoan eginiko Euskararen astearen barruan. Diapositibak sarean daude, libre, zuetako edonork erabili ahal izateko. Nire blogean daude diapook, eta deskargatzeko aukera ematen dute. Zuek hartu, erabili eta hedatu! Libreak zerbaitetarako dira-eta!
Espero dut gustukoak eta batez ere erabilgarriak izatea!--Janfri; bai esan? 11:11, 2 Abendua 2009 (UTC)
- Huhezin eman dut hitzaldi bera eta grabatu egin naute, ea laster bideoa jartzerik dudan...--Janfri; bai esan? 16:24, 3 Abendua 2009 (UTC)
Nabarmendu daitekeen argazki bat, Commonsen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aizkolariaren argazkia bidali dut Commonseko nabarmendutako argazkien atalera. Nahi izanez gero bozka daiteke, ea ateartzen den: hemen dago -Theklan · ezt · @ 11:48, 2 Abendua 2009 (UTC)
- Aizu Theklan, ba nere eztabaidagunean itsatsia nuen Luxia aizkolariaren argazkia gustatu bazaizu Commonsen jarri "Euskal Herria" hitza edota argazki hauek ikusi: Sendia, Laiatzen 1, Laiatzen 2, Ahari topeka, Arteondo harri jasotzailea, Damasa Agirrebiria eta Santos Errekartetxo Iriarte harrijasotzaileak, Giza proba, Idi proba Elgetan, Ingude altxaketa eta Hernaniko laiariak.
- Nere ustez argazki horiek balore etnografiko edo antropologiko handia dute. Argazki guzti horien egilea Indalecio Ojanguren argazkilaria da eta webgune honetatik igotakoak dira: http://www.guregipuzkoa.net/photo/1211, Gipuzkoako argazki zaharren bildumategi zoragarria. Beharbada norbaitek webgune horretatik commonsera argazki batzuk jabegoaren eskubideak urratu gabe igo baldin baditu, guk ere beste hainbat argazki zahar horietako batzuk ere igo genitzazkela bururatu zait.
- Argazkiak, Commons eta gai honi buruzko arauetaz dakien norbaiten argibideak eskertuko nituzke. Aio.
- Euskalduna (esaidak hemen) 18:30, 2009ko abenduaren 2a (UTC)
Juan San Martinenak ere bateragarriak dira Commonsekin (info gehiago hemen).--Unai (esan) 17:56, 2 Abendua 2009 (UTC)
- Baina adibidez, Indalecio Ojanguren argazkilariaren argazkiek ere ez al dute ba lizentziarik? Nola dakizue zein argazki edo zein webgunetako argazkiak Commonsera igo daitezken? Eta azken galdera bat, Estatistika atalean begiratuz, Euskarazko Wikipedian 3 edo irudi besterik igo ez direla agertzen da, aldiz, beste hizkuntzetako Wikipedietan, gure neurri berberako bat aipatzearren, Galizierazkoa, milaka irudi igota daude? (horietako asko Galizierazko Wikipedian soilik erabili daitezkelarik). Euskalduna (esaidak hemen) 12:09, 2009ko abenduaren 3a (UTC)
- Adibide gisa, Erronkariko euskalkia, Erronkari edo Euskararen artikuluetan ederki asko geldituko litzatekeen Antonia Anaut Garde, Erronkariko euskalkiaren azken hiztunaren argazki hau euskarazko Wikipediara edo Commonsera igotzea posible al litzateke? Ez al luke jabego eskubiderik urratuko?Euskalduna (esaidak hemen) 12:11, 2009ko abenduaren 3a (UTC)
- Eskerrik asko erantzuteagatik Theklan. Ea igotzea lortzen dudan, lantegi horretan berria bainaiz. Euskalduna (esaidak hemen) 12:24, 2009ko abenduaren 3a (UTC)
Galdeketaren emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duela gutxi Wikipedian egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditut. Hona hemen emaitzen txostena:
--An13sa ✎ 16:21, 3 Abendua 2009 (UTC)
Urria eta azaroko datuak argitaratu dituzte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ba hori, taulak daudela hemen: http://stats.wikimedia.org/EN/TablesWikipediaEU.htm -Theklan · ezt · @ 21:38, 15 Abendua 2009 (UTC)
2010eko Azal Berriaren bozketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arratsaldeon. Goiko 50.000 artikulua eztabaida gai ezberdinez asko luzatzen zela iruditu zaitelako gai zehatz honetaz bakarrik eztabaidatzeko eztabaida hau irekitzea pentsatu dut. 50. 000. artikulua ospatzearren proposamen asko egin direnez, Azal Berriaren gaiari buruz gabonetako oporretarako lanak "eginta" edo nolabait urte hasierako prest uztekotan jada 2009ko Azal Berriaren Bozketa hau ireki dut.
Halere, aurre proposamena denez bertan jarri ditudan baldintzak edo epea administratzaile eta gainontzeko lankideen esku daude. Besterik gabe, denok azal berriak proposatzera animatu zaiteztela eskatzea besterik ez zait gelditzen. Ongi izan.
--Euskalduna Esaidak hemen 16:48 2009ko abenduaren 19a (UTC)
Gabonak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabonak iritsi direla eta, ondorengo logoa proposatzen dut eguberri bezpera eta eguberri egunerako. Olentzero jarri dut Gabonetako euskal tradizioaren erakusgai delako. (Nahi izanez gero Olentzeroren irudia zuri-beltzez igo daiteke).
Ondo izan.--An13sa ✎ 15:43, 20 Abendua 2009 (UTC)
- Nere aldetik ados.--Euskalduna esaidak hemen 19:30, 20 Abendua 2009 (UTC)
- Nere aldetik ere... baina zehaztuko nuke zein egunetan (nire ustez 24-25ean bakarrik) -Theklan · ezt · @ 23:12, 20 Abendua 2009 (UTC)
Olentzero Gabonetako euskal sinbolo nagusia da, eta Gabonak eurak kristautasunaren jai-egunik garrantzitsuena da, beraz Olentzerok duen lotura erlijioarekin ezin da ukatu. Kontuan hartu gabe, kristautasunera konbertitu zen jentil bakarra dela. Beste barik, guztiok ados bazaudete ba jarri eta nik onartuko dut, baina nik desadostasuna adierazi nahi dut, Liburu eta Disko azokarekin egin nuen moduan. Ez naiz logoa asko aldatzearen alde: bakarrik wikipediarekin zerikusia duten kontuekin (euskal astea, artikulu kopurua...) eta oso egun markatuekin (euskararen eguna...). Bestela, mila gauzekin hasi gaitezke: hiriburuetako jaiak (euskal kulturarekin lotuak), Martin deuna, Tomas deuna... Hasi eta ez bukatzeko moduan. Baina beno, nire iritzia da. Hitz egin dezala herriak! --Janfri; bai esan? 12:25, 23 Abendua 2009 (UTC)
Administratzaile berrien bozketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]KAixo! Bozketa hau ireki dut: Bozketak/Administratzaile_berriak_(2009ko_abendua) -Theklan · ezt · @ 23:14, 20 Abendua 2009 (UTC)
- Nere aldetik gai honetan bozkatzeari uko egiten diot, bozketan aurkeztuko diren hautagaitzetarako inongo preferentziarik ez adierazteko. Ziur nago emaitza ateratzen dena ateratzen dela ere, urtarrilaren 1erako hautatutako administzaile berriak orain artekoak bezala egokiak eta bikainak izango direla. Beraz, aurrez aldetik zorionak eurei eta langintza berrian zorte ona opa diet. -Euskalduna · esaidak hemen 12:45, 21 Abendua 2009 (UTC)
- Theklan, zure aurreko mezua benetan asko eskertzen dut, baina nere kasuan urte bat bera ere ez daramakit Wikipedian. Nere ustez administratzailea izateko nik baino denbora, eskarmentu eta esperientzia dexentez gehiago duten hainbat lankide hautagai bikainak direlakoan nago. Horregatik goian idatzi dudana berretsitzen dut. -Euskalduna · esaidak hemen 15:25, 27 Abendua 2009 (UTC)
Lankide guztientzako oharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herri, Espainia, Suitza, Andorra eta Luxenburgoko udalerrien infotaula txantiloietan dentsitate kalkulagailu automatikoa jarri berri dut. Hiri orokor infotaulan eta Frantziako udalerri infotaulan ez dago oraindik martxan. Honek infotauletan aldaketa bat egitea eskatzen du. Hau da aldaketa:
- Orain Arte
| biztanleria = 4.979 | azalera = 56,7
- Hemendik aurrera
| biztanleria = 4979 | azalera = 56.7
Honek esan nahi du mila banatzeko punturik ez dela jarri behar eta komak puntu bidez adierazi behar direla. Hauek horrela ez badaude biztanleria dentsitatea ez da automatikoki kalkulatuko. Ohar hau jartzen dut lankide guztiok aldaketa burutzen lagun dezagun. --An13sa ✎ 15:28, 27 Abendua 2009 (UTC)
- Eta nork egingo ditu aldaketak dauzkagun 1.000 udalerri baino gehiagotan? :) Zariquiegui 17:52, 27 Abendua 2009 (UTC)
Wikipediako kategorien ordena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo guztiei! 50.000 artikuluen eztabaidan jada proposatu nuen kategorien berrordenatze bat egitea. Nire ustez egokiena da hemen agertzen dena, baina agian zaila izango da lan guzti hori egitea. Zer deritzozue? -Theklan · ezt · @ 11:55, 29 Abendua 2009 (UTC)
- Nere aldetik ongi iruditzen zait. Orain... lan hori dena zeinek eginen duen jakin behar. -Euskalduna · esaidak hemen 20:05, 2009ko abenduaren 29a (UTC)
- Nik ere uste dut Euskarazko Wikipediako kategoriak sistematizatu behar ditugula. Horrela, Theklanek proposatutakoa eredu ona iruditzen zait. Hala ere, nola aldatuko/berrituko ditugu kategoriak, eskuz ala bot bidez egin daiteke? --Orereta (erantzunak) 11:50, 30 Abendua 2009 (UTC)
Koordenatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Orain arte Koordenatuak jartzeko {{Koord}}
erabiltzen genuen, baina beste asko baziren, zaharkitua zegoen sistematik. Azkenik bukatu dugu egokitze lana eta dagoeneko {{Koord}}
baino ez dago eskuragarri. Momentu honetan 8844 artikulu ditugu geolokalizatuta, beraz ondo goaz. Baina koord erabilita oinarri gisa askoz gehiago egin dezakegu eta mapatxoa bete. -Theklan · ezt · @ 01:11, 30 Abendua 2009 (UTC)
- Aizu Theklan, bidebatez jakin baliteke, zer gertatzen da Euskal Herriko udalerrien infotaulan? Dentsitate atalean ez da zenbakirik agertzen eta errorea ematen du? Adibide baterako ikus Iruñea. -Euskalduna · esaidak hemen 18:55, 2009ko abenduaren 30a (UTC)
- Erroaren mezua aldatu dut, orain hau agertzen da"ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko klikatu hemen". Klikatuz gero Laguntza:Dentsitate kalkulagailua orrialdera joango zara eta bertan azaltzen da dentsitatearen aldaketa nola burutu.--An13sa ✎ 20:12, 30 Abendua 2009 (UTC)
Atlasa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koordenatuak dituen artikulu batean mundu bola klikatzean agertzen den atlasak akatsak ditu. Ozeano Atlantikoa ikusten baduzu itsasoaren erdian hainbat hiri azaltzen dira (Ankara, Skopje...). Baina, artikuluan koordenatuak ondo jarrita daude.--An13sa ✎ 19:48, 8 Abendua 2009 (UTC)
Laguntza taula batekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norbaitek begira dezake zein den taula honetan dagoen arazoa? Ez dakit nola konpondu. Milesker aldez aurretik.--An13sa ✎ 20:21, 9 Abendua 2009 (UTC)
- Lehenik eta behin, sort txantiloia ez dabil (1. zutabea), eskuz sartu beharko dira (nik 2a satu dut) edo sort txantiloi hori konpondu.14:51, 13 Abendua 2009 (UTC)Joxemai
- Konpondu dudala uste dut, begiratu lehenengo lerroa nola dagoen, besteak modu berean eratuko dira (daturen bat ezabatu dudala uste dut)14:59, 13 Abendua 2009 (UTC)Joxemai
Zalantza bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izan al daiteke artikulu bat nabarmena azalean agertu gabe?14:45, 13 Abendua 2009 (UTC)Joxemai
Galderatxo bat =
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honelako artikuluak wikipedia honetan onartuko al zenukete? : http://en.wikipedia.org/wiki/Manchester_United_F.C._season_1996%E2%80%9397 (Futbol klub baten denboraldi bat) Beste wikipedietan normalak dira. adibidez: http://fr.wikipedia.org/wiki/Saison_2009-2010_du_Standard_de_Li%C3%A8ge mil esker.
- Txukun idatzita egonez gero, niri ondo irudituko litzaidake.--Unai (esan) 18:29, 15 Abendua 2009 (UTC)
Nabarmendutako artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabon denoi. Donostiako Zinemaldiaren artikuluan erreferentziak jartzear abenduaren azken asterako nabarmendutako artikulurik ez daukagula konturatu naiz. Abenduak bost aste ditu eta lau artikulu baino ez ditugu. Norbaitek gogoratzen al du zein zen bostgarren bozkatuena ala urtarrilarenak aurreratuko ditugu? -- Marklar 21:28, 15 Abendua 2009 (UTC)