Edukira joan

Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu nabarmenduak Euskarazko Wikipedian dauden artikulurik onenak dira, Azalean agertzeko aukera izan dutenak. Artikulu nabarmen bat proposatzeko eta bozkatzeko aukera duzu hemen. Artikuluak ez du zertan luze izan, baina bai osoa, ondo idatzia, akats ortografikorik gabea eta irudi, lotura, erreferentziak eta antolaketa egokiarekin. Kalitatea da baloratuko dena artikulu bat nabarmendutakoa izateko. Artikulu batek Nabarmen izateko aukera ez badu ere, izan daiteke ere Artikulu ona. Artikulu onak kalitate handiko artikuluak dira, baina arrazoiren batengatik nabarmendutako izateko irizpideak betetzen ez dutenak.

Nola proposatu artikulu bat?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
I.

Proposamen mota hautatu eta sortu

Artikulu nabarmendua

Artikulu ona

II.

Lotura sartu azpiko eremuan

Sartu proposamena eskuz orrialde honetan bertan: Egin klik hemen eta zerrendaren goiko aldean sartu lerro berri bat oraintxe sortu duzun proposamenarekin:
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/ARTIKULUAREN IZENA}}, ARTIKULUAREN IZENA zuk proposatutako artikuluaren izenburuarengatik aldatuz.

III.

Araudia

Proposamenak aurkezteko sistema ez gainkargatzeko asmoarekin, jarraian ageri diren arauak betetzea garrantzizkoa da:

  • Ezin da artikulu bat bi kalitatezko artikulu moten hautagaitza-fasera aurkeztu aldi berean, hau gertatuz gero, bi proposamenak ezabatuko dira.
  • Proposamen bat ez bada onartua izan eta berriz aurkeztu nahi bada, hiru hilabete itxaron beharko dira. Epe hori baino lehenago aurkezten den edozein proposamen ezabatua izango da.

Bozkatzeari dagokionez, bozketen arau orokorrak errespetatuko dira.

IV.

Bozketa

Bozketan parte hartzeko txantiloi hauek erabil ditzakezu:

  •  Alde ({{alde}}). Proposamenarekin ados bazaude.
  •  Aurka ({{aurka}}). Proposamenaren aurka bazaude. Zergatia azaltzea garrantzitsua da.
  •  Neutrala ({{neutral}}). Ez bazaude ez alde ez aurka.
  • Iruzkina: ({{iruzkina}}). Iruzkin bat egin nahi izatekotan, artikuluan hobekuntza bat proposatu edo posizio bat finkatzeko (adibidez, nabarmendutako artikulua ez, baina "artikulu ona" izateko aukera ikusten badiozu.)

Gogoratu bozketa guztiak sinaturik joan behar direla eta zerbaiten aurka egoteko arrazoiak aipatzea komeni dela. Proposamena onartua izateko baldintza ondorengoa da: hilabete batean gutxienez aldeko 5 boto garbi jaso izana (aurkako botorik gabe).

Nabarmendutako Artikulu izateko hautagai bat onartua izan ez bada eta aurkako baino aldeko boto gehiago badauzka, proposamena egin duen erabiltzaileak edo bozketa ixten duenak artikulu ON izateko proposa dezake. Hurrengo orduetan inork kontrakorik esan ezean, artikuluak aipatutako izendapena jasoko du.
Eskumen hau martxan jartzeko txantiloi hau erabili behar da: On izateko aukera.

V.

Bozketa ixtea

Bozketak itxiko dira hilabete bat pasa denean eta hurrengo egunean emaitzak argitaratuko dira.

VI.
Bozkatzeko irizpideak

Nabarmendutako artikulua Artikulu nabarmenduek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 25.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akatsik ez. Estilo Gida jarraitu eta kohesioa gorde.
    • Azalpenak modu argian emanda egon beharko dute, gaian aditua ez den pertsona orok ere ulertu dezan.
    • Gramatika, ortografia eta sintaxi zuzenak. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea derrigorrezkoa da, akatsak ekiditeko.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa eta itxura garbia. Sarrera egoki bat, gaiari buruzko azalpenak ematen dituzten hainbat atal (artikuluaren mamia edo garapena) eta ondorio atal bat, gaiak hala eskatzen badu.
    • Funtsezko atalak eduki behar ditu: aurkeztu eta laburbiltzen duen aipatutako Sarrera osatua; Ikus, gainera; Kanpo loturak; Erreferentziak; etab.
  • Wikituta. Adibidez, barne estekak, oin-oharrak (beharrezkoak badira).
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, testu osoan zehar banatuta (erreferentzia bat paragrafo bakoitzeko batez beste), eta fidagarriak izan beharko dute. Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den aldi guztietan.


Artikulu ona Artikulu onek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 10.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akats kopuru oso gutxi. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea beharrezkoa da.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa. Artikuluak ataletan banatuta egon behar du, modu txukunean eta orekatuan. Gaiaren mamia azaltzen duten funtsezko atalek egon beharko dute, baina ez ditu behar NA artikuluen atal guztiak.
  • Wikituta. Artikuluak estekak, argazkiak eta behar denean txantiloiak eduki beharko ditu, baina ez du wiki objektuen ugaritasunik behar.
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, eta fidagarriak izan beharko dute (gutxienez bi iturri). Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den guztietan.


Txantiloi Erabilgarriak izan daitezkeen zenbait txantiloi:

Bozketen emaitza sortzailea NA izateko hautagaia ON izateko hautagaia NA baztertua, ON izateko aukera



Zalantzaren bat baduzu, laguntza orrira joan zaitezke.
VII.
Artikulu eredugarriak

Irekita dauden proposamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nork proposatua: Theklan (eztabaida) 21:00, 23 iraila 2024 (CEST) (Bozketa epea: 2024-09-23 egunetik 2024-10-23 egunera arte)[Erantzun]
  • Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Agian betetzen ditu artikulu nabarmena izateko irizpideak, baina ez dakit zerbait falta zaion, edo gehiago osa daitekeen. Momentuz, artikulu ona izateko proposatzen dut. --Theklan (eztabaida) 21:00, 23 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]

 Bozkatu

  1.  Alde. --Theklan (eztabaida) 21:00, 23 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]
  2.  Alde. -Oraina (eztabaida) 23:10, 23 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]
  3.  Alde. -Kilkerra (eztabaida) 23:29, 17 urria 2024 (CEST)[Erantzun]
  4.  Alde Nire ustez baldintza guztiak betetzen ditu artikulu ona ez ezik, artikulu nabarmendua ere izateko -Josu (eztabaida) 20:32, 19 urria 2024 (CEST)[Erantzun]
  5.  Alde. -Ernestobanpiroa (eztabaida) 21:42, 19 urria 2024 (CEST)[Erantzun]

Denboran bidaia artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 5 boto alde, 0 boto aurka, 0 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua on gisa onartzea erabaki da.



Nork proposatua: Theklan (eztabaida) 09:38, 19 iraila 2024 (CEST) (Bozketa epea: 2024-09-19 egunetik 2024-10-19 egunera arte)[Erantzun]

 Bozkatu

  1.  Alde. --Theklan (eztabaida) 09:38, 19 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]
  2.  Alde. --Gotzon (eztabaida) 09:51, 19 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]
  3.  Alde. --Demonocrazy (eztabaida) 09:24, 20 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]
  4.  Alde. --Gorritxiki--Gorritxiki (eztabaida) 13:10, 22 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]
  5.  Alde. -Kilkerra (eztabaida) 21:24, 17 urria 2024 (CEST)[Erantzun]

Cro-Magnon artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 5 boto alde, 0 boto aurka, 0 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua nabarmen gisa onartzea erabaki da.



Nork proposatua: Gorritxiki (eztabaida) 11:49, 11 iraila 2024 (CEST) (Bozketa epea: 2024-09-11 egunetik 2024-10-11 egunera arte)[Erantzun]
  • Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: --Euskal Herriko anfibio espezie bati buruzko artikulua da. Ondo egitaratua, zabala eta espeziearekiko Euskal Herriko ikuspegia onda landua agertzen duena. Iturri ezberdinetatik osatutako artikulua da, erreferentzi ugariekin.Gorritxiki (eztabaida) 11:49, 11 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]

 Bozkatu

  1.  Alde. --Gorritxiki (eztabaida) 11:49, 11 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]
  2.  Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 14:57, 11 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]
  3.  Alde. --Gotzon (eztabaida) 17:47, 11 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]
  4.  Neutrala. Berez, baditu merituak nabarmen izateko, baina pare bat gauzetan oreka gehiago beharko luke. Lehenengoa da sarrera bera, oso laburra da, eta ez du laburbiltzen artikuluaren muina. Bestetik, irudi ia gehienak amaieran daude kontzentratuta, eta artikuluaren esparru oso zabalak irudirik gabe daude. Bi horiek hobetuta, oso alde egongo nintzateke. -Theklan (eztabaida) 09:42, 19 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]

Baso-igel gorri artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 3 boto alde, 0 boto aurka, 1 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua nabarmen gisa ez onartzea erabaki da.