Wikipedia:Txokoa/Eskariak/2011

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Fitxategien igoera murriztea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Ez dakit ondo irudituko ote zaizuen, baina zera proposatuko nuke, teknikoki posible izatekotan: fitxategien igoera murriztea, administratzaileek soilik egin ahal dezaten (ospakizunetarako logo bereziak igo izan ditugu inoiz). Bestela, jendeak jarraitzen du irudiak igotzen, eta horrek lana baino ez du ematen... --Unai (esan) 10:04, 10 Azaroa 2010 (UTC)

Bere garaian begira egon nintzen eta gure esku ez dagoen zerbait zela ikusi nuen (goian eskatu behar da). Berriro informatuko naiz, ea. --Janfri; bai esan? 11:57, 11 Azaroa 2010 (UTC)
Ematen du Bugzillan egin behar dela eskaera. Gaztelerazko wikipediako adibidea ez dut aurkitu, bai ordea wikiesanetakoa.--Janfri; bai esan? 19:27, 24 Azaroa 2010 (UTC)
Inork ez badu kontrakorik esaten, astebete barru (epe bat ematearren zuek ekarpenak egiteko) egingo dut eskaera nik ere Bugzillan, Fitxategia igo aukera kendu edota Wikimedia Commonsera birbideratzeko.--Janfri; bai esan? 16:36, 17 Urtarrila 2011 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:50, 17 Urtarrila 2011 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --An13sa 20:16, 17 Urtarrila 2011 (UTC)

Valentziako udalerriak bukatu gabe[aldatu iturburu kodea]

Valentziako probintziak udalerri guztien artikuluak sortuta daude, baina alfabetikoki Moncadatik behera, artikulu guztiek datu berdinak dituzte (copy-paste egin da eta ez dira zuzendu). Jakin dezazuen.

Gaurko urteurrenetako bat gaizki dago[aldatu iturburu kodea]

1650 - Emilio Arrieta musikagilea hil zen, Madrilen. - jartzen du. 1894. Emilio Arrieta musikagile nafarra hil zen Madrilen (j. 1821). -jarri beharko luke. Aldatuko ote duzue? Eskerrik asko! -Koro 09:39, 11 Otsaila 2011 (UTC)

Gaurko urteurrenetako bat gaizki dago[aldatu iturburu kodea]

Ei! Urteurren bat ezabatuko al duzue? 1936 - Martin Luther King hil zuten, Menphis hirian (AEB).- jartzen du eta ez da horrela! Nire ustez, martxoaren 4an ez zen ez jaio eta ezta hil ere!

Eskerrik asko!-Koro 16:18, 4 Martxoa 2011 (UTC)

Yes check.svg Egina Eskerrik asko zuri. --Unai (esan) 17:22, 4 Martxoa 2011 (UTC)

Gaurko urteurrenetako bat gaizki dago[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Sekula ez dut jakiten hau den eskaria egiteko tokia, baina beti entzuten duzue eskatutakoa eta... Berriro natorkizue aldaketa txiki bat eskatzera:

  • 1945 - Naziek Anne Frank (irudian) hil zuten, juduen aurkako jazarpen kanpainan. - jartzen du eta horrela jartzea zuzenagoa izango litzateke:
  • 1945 - Tifusak Anne Frank (irudian) hil zuen, juduen aurkako jazarpen kanpainan, naziek Bergen-Belseneko kontzentrazio esparruan zuten bitartean. Hilabete bat geroago askatuko zuten aliatuek esparru hura (j. 1929).

Eskerrik asko. -Koro 16:42, 12 Martxoa 2011 (UTC)

Kaixo, Koro. Aldatu dut, zuk esandako haritik baina pixkat laburrago, gainerako urteurrenen antzera uzteko. Bide batez, zuk zeuk egin dezakezu hurrengoan. Bilatzailean jarri Txantiloi:Hilabetea eguna (kasu honetan: Txantiloi:Martxoa 12), aldatu eta gorde. Eskerrik asko, eta segi ondo.--Unai (esan) 17:58, 12 Martxoa 2011 (UTC)
Aiba la pera! Ez nuen uste nik aldatzerik nuenik! Barkatu aurreko pelmada guztiak! Egunari dagokion informazioa aldatzen nuen, baina azaleko hau ukiezina zela uste nuen... Eskerrik asko, jefe!. -Koro 09:27, 13 Martxoa 2011 (UTC)

EHko gazteluetako infotaulan herriko mapa gehitu ahal izatea[aldatu iturburu kodea]

Iepe! Ni baino iaioagoa den norbaitek gehitu ahal diezaioke {{Euskal Herriko gaztelu infotaula}}-ri herriko mapak jartzeko aukera (lekua=) jarrita, beste txantiloietan agertzen den modura? Ikusi dut, jada 7 herrialdeetako EHko mapa baino gauza informazio gehiago eman dezakegula horrela eta era berean Mauleko gazteluan dagoen soluzioa (oso egokia dena nire ustez) baino garbiagoak diren kokapenak ematea ahalbidetuko duena. Zer diozue?--Janfri; bai esan? 14:31, 30 Martxoa 2011 (UTC)

Lanean ari naiz, ea gauean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:54, 30 Martxoa 2011 (UTC)
Ea gustatzen zaizun eginiko aldaketa. Orain lekua = jarita eta kokapenmapa jarri ordez = lekua jarrita lortzen da. Lekua hori mapa litzateke. Hau da, jar daiteke Zuberoa, Maule erdialdea edo nahi duguna. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:30, 30 Martxoa 2011 (UTC)
Primeran Theklan. Eskerrik asko. Muak! --Janfri; bai esan? 21:09, 30 Martxoa 2011 (UTC)

Frantses eta aleman wikipediak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi.

Laster 100.000 artikuluetara iritsiko garenez, jauzi kuantitatibo handia emanez, egokia iruditzen zait orain arte baztertuta egon garen wikipediako azaletan (frantses zein aleman wikipedietan, esaterako) agertzea.

Bi wikipedia handi (milioi bat artikulu baino gehiago) horien azalean ez dago euskarazko wikipediaren arrastorik. Bere garaian berdin gertatzen zitzaigun ingelesezko wikipedian, baina honetan agertzea lortu genuen. Zergatik ez saiatu gauza bera eskuratzen aipaturiko bi wikipedietan?

Norbaitek ba al daki nora jo?

-Josu 18:50, 11 Maiatza 2011 (UTC)

Josu, zuk aipatzen duzun lantegia nahi duen orok egin dezake. Kontua zera da: Wikipedia horietako txokora joan eta bertako eztabaidetan barneratzea, administratzaile batekin topo egin eta harremanetan jartzea, eta nola edo hala euskarazko Wikipediaren onurak saltzea. Halere kontutan hartu zuk esandako Wikipedia horietan zutabean egoteko ez dela nahikoa 100.000 artikulu izatea, bai ordea, lehenbiziko 20 Wikipedien artean egotea, hots, gutxienez gaur egun 160.000-170.000 artikulu izatea.
2009. urtean 40.000. artikulura iritsi ginenean, diplomazia eta pazientzia ugari erabiliz ingelesezko Wikipediako administratzaile batekin mintzatu eta euskara ezkerraldeko zutabean jartzea konbentzitu nuen. Noski, aurre baldintzetako bat 40.000 artikuluko Wikipedia bat izatea zen, bestea bertako lankidea kopuru jakin batek nik aurkeztutako arrazoiekin ados egotea eta administratzaile batek ere baiezkoa ematea bertako azal nagusia aldatzeko: orduan dena egoki atera zen.
-Euskalduna 21:20, 2011ko maiatzaren 11a (UTC)
Ez nuen uste hain zaila zenik frantses zein aleman wikipediako azalean euskarazko wikipediaren aipamenik agertzea. Tira, horrela bada amore eman beharko dugu oraingoz...
Hori kontuan izanda, ez zen nolanahiko lana izango Euskalduna langileak egin zuena ingelesezko wikipediaren azalean gure wikipediaren sarrera ager zedin. Bejondeiola berari!
-Josu 20:59, 13 Maiatza 2011 (UTC)

Euskarazko Wikipediaren kokaleku berria[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Administrazaileei Txantiloi:Azala/Hizkuntzak honetan Euskarazko Wikipedia 100.000 artikulu baino gehiago dituzten Wikipedien zerrenda sar dezaten eskatu nahi nieke. Eskerrik asko aldez aurreti eta gabon pasa.
-Euskalduna 22:19, 2011ko maiatzaren 23a (UTC)

Yes check.svg Egina --josugoni (erantzun hemen) 20:30, 23 Maiatza 2011 (UTC)
Bide batez, Bulgariera, Lituaniera, Esloveniera, Malaiera eta Persierazko Wikipediak ere jada 100.000 artikulu baino gehiago dituzten Wikipedien zerrendan egon beharko luketela oraintxe jabetu naiz. Horrekin batera, 50.000 artikulu baino gehiago dituzten Wikipedien zerrenda hustu samarra geldituko denez, beste hizkuntzetako Wikipedia batzuen loturekin osatu beharko litzatekela iruditzen zait. Barkatu eragozpenak, Josugoni.
-Euskalduna 22:34, 2011ko maiatzaren 23a (UTC)
Yes check.svg Egina, baina lehen zatia bakarrik...--josugoni (erantzun hemen) 20:41, 23 Maiatza 2011 (UTC)

Bandalismoa[aldatu iturburu kodea]

Ohar bat administrazaileentzat: 95.63.60.180 erabiltzailea bandalismoa egiten ari da (Berotegi-efektua artikulua ezabatu du). Ba al dago blokeatzerik? -Josu 15:09, 18 Ekaina 2011 (UTC)

Yes check.svg Egina.--An13sa 19:17, 18 Ekaina 2011 (UTC)

EAEko udalerrien mapak egiteko aukera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Probatan aritu naiz Quantum GIS aplikazioarekin eta Eusko Jaurlaritzak Geoeuskadin eskaintzen dituen WMS zerbitzuekin. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien mapa itxurosoak sortzeko aukera dagoela ikusi dut. Adibide bat igo dut argazkiak.org gunera.

Informazio horren lizentzia CC-BY da, beraz arazorik ez alde horretatik. Hala ere, mapa hauek 2 eragozpen dituzte: soilik EAErako egin daitezke, eta ez dituzte toponimoen euskarazko izenak, izen ofizialak baizik (batzuetan euskarazkoa da, beste batzuetan ez). Orain galdera: merezi al du udalerrietako mapa horiek sortzea eta Commons-era igotzea? Zer uste duzue?--Assar; (erantzun hemen) 11:17, 28 Iraila 2011 (UTC)

Niri txukuna iruditzen zait, Assar. Ez zait gehiegi gustatzen koadranteen marra urdinak, baina, tira... AHTa jada agertzen da! --Unai (esan) 10:53, 29 Iraila 2011 (UTC)
Ongi iruditzen zait, baina ongi legoke baita ere mapa horiek sortu eta moldatzeko laguntza-orri bat prestatzea, saiatu arren ez baitut asmatu mapa bat ateratzen. - --Joxemai; (erantzunak) 11:09, 29 Iraila 2011 (UTC)
Ea tutorialtxo bat prestatzen dudan.--Assar; (erantzun hemen) 11:45, 29 Iraila 2011 (UTC)

Kaixo berriro. Bideotxo bat egin dut mapa hauek nola egin daitezkeen erakusteko. Vimeora igo dut, hemen dago (11 minutu). Bideo horretan ikus daiteke nola erabil daitezkeen Eusko Jaurlaritzaren bi informazio iturri: alde batetik, WMS zerbitzuak, eta bestetik, EJren FTP zerbitzutik deskarga daitezkeen SHP formatuko fitxategiak. Quantum GIS aplikazioarekin egin dut, baina gvSIG edo beste GIS batzuekin ere egin daiteke. EJren bi gune horietan informazio aaaasko dago, eta dena erabil daiteke lizentzia librearekin (CC-BY). Norbaitek hau dena erabili nahi badu, eta ez badaki nola egin, esan niri zalantzak eta argituko dizkizuet.--Assar; (erantzun hemen) 06:50, 4 Urria 2011 (UTC)

Bateratu txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Bateratu txantiloi baten sorrera eskatzen dut, "merge" ingelesezko wikipediako txantiloiaren moduan. - --Joxemai; (erantzunak) 13:23, 21 Azaroa 2011 (UTC)

Dagoeneko badugu: Txantiloi:Batu. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-05, 11:01

Bot bat nahi dut[aldatu iturburu kodea]

Barkatu oraintxe bertan egin dudan aldaketa parrastada, bot bat erabiltzen dudan lehen aldia da. Jakin nahi nuke zer egin behar den bot bat erregistratzeko, horrela ez dut "Aldaketa berriak" atala zaborrez beteko.--Assar; (erantzun hemen) 16:50, 8 Abendua 2011 (UTC)

Bot horrentzat kontu berezi bat sortu beharko duzu, eta hemen baimena eskatu. Baimena burokrata batek eman behar du, ea bizkor egiten dizuten kasu. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-08, 18:23

Italiar neoerrealismo[aldatu iturburu kodea]

Sarreraren forma aldatzea komeni da: <neoerrealismo> gabe, <neorrealismo> (adibidez, <korrelazio> egiten da, eta ez <koerlazio>, <hiperrealismo> eta ez hipererrealismo, <korreferentzia> eta ez koerreferentzia, etab.). Bestalde, redirect bat sortuko nuke: <neorrealismo> —Aurreko iruzkin sinatugabea Elhuyarkoa (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-12-22, 12:32).

Yes check.svg Egina, eskerrik asko abisuarengatik. Bide batez, neoerromaniko artikulua neorromanikora aldatu dut. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-22, 13:23