William Cowper
William Cowper | |
---|---|
![]() (1792) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Berkhamsted (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Huntingdon Olney (en) ![]() Weston Underwood (en) ![]() |
Heriotza | Dereham (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Norfolk |
Heriotza modua | : Edema |
Familia | |
Aita | John Cowper |
Ama | Anne Don |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Westminster School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, idazlea, legelari-poeta eta hymnwriter (en) ![]() |
Lantokia(k) | Britainia Handia eta Suitza |
Mugimendua | erromantizismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
William Cowper (Great Berkhampsted, Hertfordshire, 1731ko azaroaren 26a - East Dercham, Norfolk, 1800eko apirilaren 25a) poeta ingelesa eta Erromantizismoaren aitzindaria izan zen.
Sei urte zituela ama galdu zuen. Tratu txarrak jasan zituen gero eskola lagunengandik. Nortasuna aldatuta bere buruaz beste egiteko saio baten ondoren, urtebete eman zuen eroetxe batean. Bertan idatzi zuen Eroaldi batean idatziriko oharrak liburua. Gero, apaiz estuegi baten eraginak nahastu zuen Cowperren nortasun hauskorra: erlijio arazoak zirela eta, burutik egin zen (1773-1776). Garai honen ondoren, erlijio eta amodiozko poemak idatzi zituen. 1781. urtean Diverting history of John Gilpin balada komikoa idatzi zuen, eta 1785ean The Task (Enigma) poema bilduma.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-07-05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.