Edukira joan

William Hartnell

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Hartnell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Henry Hartnell
JaiotzaSt Pancras (en) Itzuli1908ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaMarden (en) Itzuli1975eko apirilaren 23a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
esklerosi anizkoitza
istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Heather McIntyre (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaItalia Conti Academy of Theatre Arts (en) Itzuli
Imperial Service College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, esploratzailea eta antzerki aktorea
Genero artistikoaShakespearean comedy (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0367156 Allocine: 9506 Rottentomatoes: celebrity/william_hartnell Allmovie: p30842 TV.com: people/william-hartnell-1
Musicbrainz: e3665f5a-942f-4e73-b8c9-7c93d2224be1 Discogs: 1195988 Find a Grave: 19781 Edit the value on Wikidata

William Henry Hartnell (Londres, 1908ko urtarrilaren 8a - 1975eko apirilaren 23a) Ingalaterrako aktore bat da, Doctor Who telesailean lehenengo doktorea izateagatik ezaguna dena. Aurretik hainbat film ere egin zituen, aipagarrienak Brighton Rock (1949), The Mouse That Roared (1959) eta This Sporting Life (1963)

Londresko St Pancras txabola auzoan jaio zen eta Lucy Hartnell ama ezkongabearen haur bakarra izan zen. Ez zuen inoiz jakin nor zuen aita, aurkitzen saiatu bazen ere. Gaztetan amaren familiak Devon aldean zeukan baserri batean igaro izan zituen oporrak eta han ikasi zuen zaldiz ibiltzen[1].

Eskola oso goiz utzi zuen eta delikuentzian aritu zen[2]. Boxeo talde baten bidez Hugh Blaker arte biltzailea ezagutu zuen eta honek jockey izateko bidean jarri zuen, hura baitzen William Hartnellen pasioa. Ondoren Italia Conti Academy antzerki akademian sartu zuen, Blaker antzerkizale handia baitzen[3].

Filmetako pertsonaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925ean antzerkian sartu zen eta 1932an egin zuen debuta zineman. Lehenengo paperak komikoak izan zituen baina 1944an The Way Ahead filmean Ned Fletcher sargentoa izan zen eta ordutik aurrera hamaika paper egin zituen detektibe edo soldado rolean. Telebistari dagokionez The Army Game telesailean izan zuen lehenengo paper jarraitua.

1963. urtean This Sporting Life filmean egindako lana ikusita Verity Lambert ekoizleak sortzen ari zen telesail berri baterako protagonista izatea eskaini zion. Doctor Who zen BBC sortzen ari zen zientzia fikziozko telesail berria. Hartnellek ez zuen hasiera batean interesik azaldu gazteentzako telesaila zirudien horretan[4][5], baina militar eta detektibe paperetik ere atera nahi zuen eta azkenean konbentzitu egin zuten. Lehenengo doktorea izan zen, protagonista hain zuzen ere. Telesailaren aurreneko lau denboraldiak egin zituen, baina arteriosklerosiak jota zegoen ordurako eta doktoreaten berriztatze prozesua asmatu zuten ekoizleek aktorea aldatzeko[6]. William Hartnell berak proposatu zuen Patrick Troughton bigarren doktorea izateko.

Doctor Who-ren hamargarren urteurrena ospatzeko "The Three Doctors" atalean ordura arteko hiru doktoreak elkartu ziren. Hartnellen azken interpretazioa izan zen.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929ko maiatzaren 9an Heather McIntyre-rekin ezkondu zen eta elkarrekin egon ziren Hartnell hil zen artean. Alaba bakarra eta bi biloba izan zituzten[7].

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1932 Say It with Music leenengo filmea
1933 The Lure Billy
I'm an Explosive Edward Whimperley
Follow the Lady Mike Martindale
1934 Seeing Is Believing Ronald Gibson
The Perfect Flaw Vickers
Swinging the Lead Freddy Fordum
1935 Old Faithful Paper txikia "Billy Hartnell" izenarekin
While Parents Sleep George
The Guv'nor Car salesman Kredituetan ez da agertzen
1936 The Crimson Circle Paper txikia "Billy Hartnell" izenarekin
The Shadow of Mike Emerald Paper txikia Kredituetan ez da agertzen
Midnight at Madame Tussaud's Stubbs "Billy Hartnell" izenarekin
La Vie parisienne Papr txikia
Nothing Like Publicity Pat Spencer "Billy Hartnell" izenarekin
1937 Farewell Again Paper txikia Kredituetan ez da agertzen
1938 They Drive by Night Bus Conductor "Billy Hartnell" izenarekin
1939 Too Dangerous to Live Paper txikia
Murder Will Out]] Dick
1940 They Came by Night Paper txikia Kredituetan ez da agertzen
1941 Freedom Radio Aire irrati operadorea Kredituetan ez da agertzen
1942 Flying Fortress Gaylord Parker Kredituetan ez da agertzen
They Flew Alone Scotty "Billy Hartnell" izenarekin
Suspected Person Saunders detektibea
The Goose Steps Out Bulegari alemaniarra Kredituetan ez da agertzen
Sabotage at Sea Jacob Digby
The Peterville Diamond Joseph "Billy Hartnell" izenarekin
1943 The Bells Go Down Brookes "Billy Hartnell" izenarekin
The Dark Tower Jim Powers "Bill Hartnell" izenarekin
Headline Dell
1944 The Way Ahead Sgt Ned Fletcher "Billy Hartnell" izenarekin
Strawberry Roan Chris Lowe
1945 The Agitator Peter Pettinger
Murder in Reverse? Tom Masterick
1946 Appointment with Crime Leo Martin
1947 Odd Man Out Fencie
Temptation Harbour Jim Brown
1948 Brighton Rock Dallow
Escape Inspector Harris
1949 Now Barabbas Warder Jackson
The Lost People Barnes
1950 Double Confession Charlie Durham
1951 The Dark Man Polizia superintendentea
1952 The Magic Box Recruiting Sergeant
The Pickwick Papers Irate Cabman
The Ringer Sam Hackett
The Holly and the Ivy Konpainiako sargento-majorra
1953 Will Any Gentleman...? Martin detektibe inspektorea
1955 Footsteps in the Fog Herbert Moseby
Josephine and Men Parsons sargento detektibea
1956 Private's Progress Sutton sargentoa
Doublecross Herbert Whiteway
Tons of Trouble Bert
1957 Yangtse Incident: The Story of H.M.S. Amethyst Leading Seaman Frank
Hell Drivers Cartley
The Hypnotist Ross detektibe inspektorea
Date with Disaster Tracey
1958 On the Run Tom Casey
Carry On Sergeant Sergeant Grimshawe
1959 Shake Hands with the Devil Jenkins sargentoa
The Mouse That Roared Sergeant-at-Arms Will Buckley
The Night We Dropped a Clanger Sergeant Bright
Strictly Confidential Grimshaw
1960 And the Same to You Walter "Wally" Burton
Piccadilly Third Stop Colonel
Jackpot Frawley superintendentea
1963 This Sporting Life 'Dad' Johnson
Heavens Above! Major Fowler
Tomorrow at Ten Freddie Maddox
The World Ten Times Over Aita
Edgar Wallace Mysteries: To Have and to Hold Roberts inspektorea
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1955 Douglas Fairbanks, Jr., Presents Christy 3 atal
London Playhouse Kenyon atal bakarra
1956 The Errol Flynn Theatre Bere burua atal bakarra
1957 A Santa For Christmas Ezezaguna Telefilmea
1957, 1961 The Army Game Company Sergeant Major
Percy Bullimore
  • 3 atal (1. denb)
  • 8 atal (4. denb)
1958–1959 Dial 999 Joss Crawford
Jeff Richards
  • atal bakarra
  • atal bakarra
1959 Probation Officer Ezezaguna atal bakarra
The Flying Doctor Abe McKeller atal bakarra
1960 ITV Television Playhouse Reynolds
Jim
  • atal bakarra
  • atal bakarra
1961 Kraft Mystery Theater Smith atal bakarra
Ghost Squad Fred Rice atal bakarra
1963 The Plane Makers Wally Griggs atal bakarra
1963–1966,
1972–1973
Doctor Who Lehenengo doktorea
  • 1. denboraldian, 42 atal
  • 2. denboraldian, 39 atal
  • 3. denboraldian, 44 atal
  • 4. denboraldian, 8 atal
  • 10. denboraldian, 4 atal
1967 No Hiding Place Impey atal bakarra
1968 Softly, Softly Henry Swift atal bakarra
1969 Life With Johnny Aita 2 atal
1970 Crime of Passion Henri Lindon atal bakarra

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jessica Carney. (1996). Who's There? The life and career of William Hartnell. London.
  2. (Ingelesez) Retter, Emily. (2013-11-22). «Story of the first Doctor Who: How illegitimate thief and womaniser William Hartnell became the original Time Lord» mirror (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  3. Robert Sharp. (2004). Hartnell, William Henry (1908–1975). Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press.
  4. (Ingelesez) «Doctor Who's Waris Hussein on William Hartnell, Bette Davis, and Peter Cook loathing David Frost» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  5. (Ingelesez) «Doctor Who director exposes William Hartnell as reluctant first Time Lord» the Guardian 2013-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  6. (Ingelesez) «All the Doctors, from William Hartnell to Jodie Whittaker» BBC News 2017-07-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  7. Howe, David J.. (1994). Doctor Who, the handbook : the first doctor. Doctor Who Bks ISBN 0-426-20430-1. PMC 33294276. (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]