Wimbledon (Londres)
Wimbledon | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Merton |
Posta kodea | SW19 eta SW20 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°25′25″N 0°13′02″W / 51.4235°N 0.2171°W |
Mugakideak | Morden (en) , Wandsworth, New Malden (en) , Mitcham (en) , Streatham (en) eta Sutton (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 92.765 (2010) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 020 |
Wimbledon Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Merton udalerrian dagoena. 68.187 biztanle ditu. Wimbledongo tenis txapelketarengatik da ezaguna.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burdin Arotik populatua izan da, garai hartako gotorlekua aurkitu baitute Wimbledon Common parkean. 1087ko Domesday Book liburuan dioenez Mortlake jaurerriaren barnean zegoen. Mendeetan zehar hainbat familia aberatsen jabetza izan zuen eta etxaldeak eraiki zituzten.
1838 urtean trena iritsi zenerako merkatari aberatsen hiria zen, baina ordutik aurrera populazioaren hazkuntza handia izan zuen. Borough bihurtu zen baina 1965 urtean Merton udalerriaren barnean sartu zuten.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol ekintzarik ezagunena Wimbledongo txapelketa da, munduan dauden lau Grand Slam-en artean zaharrena. 1877an biatu zen.
Wimbledon F.C. izan da udalerriak izan duen futbol talderik indartsuena. Ingalaterrako Futbol Kopa irabazi zuen 1987-88 denboraldian finalean Liverpooli 1-0 irabazita. 2003an deslokatu egin zuten eta berria sortu behar izan zuten, AFC Wimbledon.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Wimbledon erdigunea.
Biztanle ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sarah Churchill (Marlborougheko dukesa) (1660-1744)
- Charles Watson-Wentworth (1730-1782), Erresuma Batuko Lehen Ministroa
- Horatio Nelson (1758-1805), Erresuma Batuko Itsas Armadako ofiziala
- George Hamilton-Gordon (1784-1860), Erresuma Batuko Lehen Ministroa
- Arthur Schopenhauer (1788-1860), filosofoa
- William Henry Preece (1834-1913), injeniaria
- Norman Lockyer (1836-1920), zientzilaria
- Reginald Doherty (1872-1910), tenislaria (12 Wimbledongo txapelketaren irabazlea)
- Ford Madox Ford (1873-1939), idazlea
- Laurence Doherty (1875-1919), tenislaria (13 Wimbledongo txapelketaren irabazlea)
- Haile Selassie (1892-1975), Etiopiako enperadorea
- Margaret Rutherford (1892-1972), aktorea
- Robert Graves (1895-1985), idazlea
- Ernst Boris Chain (1906-1979), kimikaria
- Ridley Scott (1937- ), zinema zuzendaria
- Oliver Reed (1938-1999), aktorea
- Sandy Denny (1947-1978), abeslaria
- James Hunt (1947-1993), 1 Formulako pilotua
- Ben Barnes (1981- ), aktorea
Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Metro geltokiak:
- Tren geltokiak: