James Hunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Hunt
James Hunt
Datu pertsonalak
Izen osoa James Simon Wallis Hunt
Jaio 1947ko abuztuaren 29a
Belmont (Ingalaterra)
Hil 1993ko ekainaren 15a
Wimbledon (Ingalaterra)
Ibilbidea
Taldeak Hesketh, McLaren eta Wolf
Lasterketak 93 (92 hasiera)
Lorpenak
Txapelketak 1 (1976)
Garaipenak 10
Podium 23
Pole Position 14
Itzuli azkarra 8
Lehen lasterketa 1973ko Monacoko Sari Nagusia
Lehen garaipena 1975eko Herbehereetako Sari Nagusia
Azken garaipena 1977ko Japoniako Sari Nagusia
Azken lasterketa 1979ko Monacoko Sari Nagusia

James Simon Wallis Hunt (Belmont, Sutton, 1947 - Wimbledon, 1993) britainiar pilotua izan zen. Gaztetan iraupen-atletismoan, tenisean, squashean eta golfean aritu zen, baina azkenean motorra aukeratu zuen. 1968an eta 1969an Formula Ford-en parte hartu zuen, eta gero Formula 3ra pasatu zen. 1972an, Lord Heskethekin batera, taldea osatu zuen eta hurrengo urtean parte hartu zuen lehen aldiz Formula 1eko Munduko Txapelketan. 1975ean irabazi zuen lehendabiziko Sari Nagusia Holandako Zaandvoort zirkuituan, eta urte horretan bertan laugarren gelditu zen pilotuen sailkapenean. 1973-1975 bitartean Hesketh-Ford automobil-taldean aritu zen, eta 1976-1979 urte-bitartean McLaren taldean. Guztira, 96 Sari Nagusitan parte hartu zuen eta hamar irabazi zituen, horietatik sei 1976an; urte horretan munduko txapeldun gelditu zen. Erretiratu zenean, BBC kate britainiarrak kazetari-lanetan aritzeko kontratatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Hunt Aldatu lotura Wikidatan