Wollert Konow
Wollert Konow (Fana, 1845eko abuztuaren 16a - ibidem, 1924ko martxoaren 15a) norvegiar politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1910etik 1912ra.
Bere aitak erositako Stend jauregitxoan jaio zen. Zuzenbide ikasketak hasi zituen Oslon, baina ez zuen amaitu, eta irakasle eta zuzendari izan zen eskola bat ireki zuen. 1873an Stend errotaz arduratu zen eta mugakideak erosiz bere jabetza handitu zuen.
Fanako alkate izan zen ia denbora guztian 1880 eta 1901 artean. Diputatua (1877-1879), Nekazaritza ministroa (1910) eta Auditoretza ministroa (1910-12) izan zen. Gainera, Stortingeko presidentea izan zen (1884-1886, 1888 eta 1897-1899). Ezkerraren Alderdi Liberaleko kide izan zen, eta 1910 eta 1912 bitartean koalizio-gobernu bat zuzendu zuen. Gobernua erori egin zen Wollort Norvegiako hizkuntzen gatazkan Nynorsk hizkuntzarekiko begikotasuna agertu zuenean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Stend jauregitxoa
-
Fanako udaletxearen parean dagoen Ambros Tønnesenek egindako Konowen bustoa