Josef Terboven

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josef Terboven

Reichkommisar for the occupied Norwegian territories (en) Itzuli

1940ko apirilaren 24a - 1945eko maiatzaren 7a

Alemania Naziko Reichstagko kidea



Weimar Errepublikako Reichstagko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosef Antonius Heinrich Terboven
JaiotzaEssen1898ko maiatzaren 23a
Herrialdea Alemania
HeriotzaSkaugum (en) Itzuli1945eko maiatzaren 8a (46 urte)
Heriotza moduasuizidioa: dinamita
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Berlin eta Oslo
Jasotako sariak
KidetzaSturmabteilung
Zerbitzu militarra
GraduaObergruppenführer (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
IMDB: nm5231564 Edit the value on Wikidata

Josef Antonius Heinrich Terboven (Essen, 1898ko maiatzaren 23aAsker, 1945eko maiatzaren 8a) alemaniar politikari nazia izan zen.

Borrokalaria izan zen Lehen Mundu Gerran. Gerra ostean zuzenbidea eta zientzia politikoa ikasi zituen Munich eta Freiburgeko unibertsitateetan. 1923an Alderdi Nazian sartu zen eta Municheko putschean parte hartu zuen. Alderdiko mailetara igo zen eta Essengo Gauleiter eta nazien hainbat egunkariren editorea izan zen. 1933an naziak boterera iritsi ondoren, Sturmabteilung alderdiko talde paramilitarreko buruzagi izendatu zuten eta Prusiako Estatu Kontseiluko kide izan zen.

1940an Norvegiako Reichskommisar izendatu zuten, herrialdearen erabateko kontrolarekin. Kontzentrazio-esparruak ezarri zituen, eta juduei eta erresistentziari jazarri zien. Ankerkerien erantzulea izan zen, besteak beste, Jugoslaviako gerrako presoen Beisfjordeko sarraskia.

Nazien porrota hurbil zegoenez, Norvegiako iparraldean 50.000 pertsona ebakuatzea eta ingurua suntsitzea agindu zuen.

Karl Dönitzek kargutik kendu zuen 1945eko maiatzaren 7an, eta biharamunean bere buruaz beste egin zuen dinamita leherketa batekin, Alemaniaren errendizioaren berri izan zuenean.