Kjell Magne Bondevik
Itxura
Kjell Magne Bondevik (Molde, 1947ko irailaren 3a) norvegiar politikaria da. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1997tik 2000ra eta 2001etik 2005era.
1979an Norvegiako Elizako artzain luterotarra ordenatu zuten. Alderdi Kristau Demokrata ordezkatuz parlamentuko kide izan zen 1973 eta 2005 artean. Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1989tik 1990era, eta Eliza eta Hezkuntza ministro 1983tik 1986ra.
1997tik 2000ra, koalizio-gobernua zuzendu zuen Zentroko Alderdiarekin eta Alderdi Liberalarekin. 2000ko martxoan zentsura-mozioa galdu zuen, baina boterera itzuli zen 2001eko hauteskundeak irabazi ondoren. Politikatik erretiratu zen 2005ean hauteskundeak galdu ondoren.
2006an Bakerako eta Giza Eskubideetarako Oslo Zentroa sortu zuen.