Txema Auzmendi

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Txema Auzmendi 2009ko abenduko manifestazioan.

Txema Auzmendi Larrarte (Ordizia, Gipuzkoa, 1949) jesuita eta kazetaria da. Euskalgintzan egin duen lanarengatik da ezaguna.

Kazetaritza lanei 1988an ekin zien. Egunkaria Sortzen taldeko bultzatzaileetariko bat izan zen eta Euskaldunon Egunkariaren sorreran hasiera–hasieratik parte hartu zuen.

"Egunkaria" kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskaldunon Egunkariaren itxiera»

Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an, eta jesuita euskalduna atxilotu eta 20 egun egin zituen preso. Azkenean, 2009ko abenduaren 15ean hasi zen epaiketa. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2010eko apirilaren 12an absolbitu zuen Azurmendi, egunkari hartako Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Joan Mari Torrealdai lankideekin batera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]